detalle dokuteka-generico-fitxa

Errazagoa al da bikotekidea Internetez topatzea?

Nahiz eta batzuek pentsatu Internet bidez bikotekidea topatzea merkealdian eskuratzea bezala dela, harremanen arloan ere ohiturak aldatzen ari dira gure artean ere. Gainera, zenbaiten iritziz horrela ezagututako bikoteak sendoagoak dira modu 'naturalean' ezagututakoak baino. Bikote-laguna bilatzeko 'Kaixomaitia' webguneko Iñigo Arandiarekin hitz egin dute gai honetaz Euskadi Irratiko Faktoriak saiokoek.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA 1. Jende askorekin hitz egin dugu egun hauetan eta batek nola esan digu? “Internetez bikotea lortu duzula esatea da merkealdian bikotea lortu duzula esatea bezala.”
ESATARIA 2. Bai, hori esan digu batek “ematen dugu merkealdian topatu duzula”.
IÑIGO ARANDIA. Baina, bai da egia ere, eta errealitate bat da, merkealditik kanpo ere bilatzen dela sarean. Adin-tarte batetik aurrera bada beharrezkoa ia egiten den tresna bat sarean bikotea bilatzea: dauzkagun ohiturengatik eta bizitzaren fase ezberdinetan dauzkagun ohiturengatik. Eta tresna oso garrantzitsua. Egon nintzen pixka bat informatzen 2013an ezkondutakoen % 17k aitortu du Internet bidez ezagutu izana ezkondu den bikotekide hori. Beste datutxo bat ere interesagarria, pixkat aurreko datuarekin lotuta edo, single edo bikoterik gabe edo soltero-solteren % 70ek onartu du ere sarean aritu dela bila.
ESATARIA 2. % 70! Asko da.
IÑIGO ARANDIA. % 70 ibili dena saltseatzen. Gero lortuko du edo ez edo dena delakoa. Nik uste dut behin sartuz gero, erraza dela bikotea topatzea eta…
ESATARIA 1. Bueno, atera gara kalera, testigantzen bila. Jendeari galdetu diogu ea noizbait Internetera jo duen bikote bila. Ea kaleko jendeak zer dioen
KALEKO MUTILA. Nire ustean hobeto da aurrez aurre ligatzea. Ze aurrez aurre zaudenean ikusten duzu bera nolakoa den eta zein jestu eta zelako horrelako gauzak dauzkan eta, igual, ezagutzeko orduan… Ez da, igual, erraztasun gehiago daukazula, baina ziurtatzen zara nolakoa den pertsona. Eta, beste aldetik, Internetetik, daukazu anonimatuko hori babestu zaitzakeena, baina ez duzu benetan ezagutzen pertsona. Orduan, nik nahiago dut aurrez aurre ezagutzea.
KALEKO NESKA. Aurrez aurre hobeto, bai. Eta festetan, txosnetan eta horrela, hobeto. Interneten bidez ez. Ezagutu (dut) jendea, baina ez da ezer seriorik gertatu.
IÑIGO ARANDIA. Hor aipatu nahi nuena, hitz egiten da “aurrez aurre hobeto”, baina kontua da Kaixomaitia.com-etik ez zara joaten zuzenean aldarera. Aurretik joaten zara… kafe bat hartzen duzu…
ESATARIA 2. Zinemara, ez?
IÑIGO ARANDIA. Eta hori esanda, esan behar dut ere Internetek askotan ematen du –webgune espezializatu huek, e- benetan zintzoago izateko aukera. Lehen esaten nuena, taberna batean, momentu batean daukazu minutu bat gauzak egiteko: zure burua aurkezteko, zure burua saltzeko… dena delako hori. Webgune batean botatzen duzu lasai, inongo zerarik gabe, zu zarena, eta aurrean ez daukazu inor.
ESATARIA 1. Hor jendeak ez du gezurrik esaten?
IÑIGO ARANDIA. Nik uste dut normalean foro batean, edo momentu baten txat batean inprobisatutako, planifikatu gabeko zera batean errazagoa dela gezurra esaten Interneten. Horregatik bereiztu nahi ditut bi zera horiek.
ESATARIA 1. Bi plano horiek.
IÑIGO ARANDIA. Webgune hauek funtzionatzen dute eta hori da errealitatea. Eta funtzionatzen dute, bereziki, momentu batean jende batentzat saretik kanpo zailtasun gehiago izango lituzkeenak topatzeko edozein motiborengatik: bizitza soziala momentu batean ez daukatelako lehen zeukatena, direlako timidoagoak edo dena delakoa.
Bi gauzatxo pixka bat horren haritik. Niretzat Interneten edo webgune espezializatu hauetan ibiltzearen bi abantailak nagusiak dira: bat, bertan dauden guztiak horretarako daudela. Zu taberna batean sartzen bazara ez dakizu zer dagoen: soltero, nahiarekin, ez, bikotea bertan dagoen, komunean dagoen… Orduan, webgune batean sartzen zarenean badakizu denak horretarako daudela. Hau da, taberna birtual bat denak ligatzeko daudenak.
ESATARIA 2. Denek helburu bera daukate.
IÑIGO ARANDIA. Hori da. Eta bigarrenik, Internetek ematen dizu distantzia bat non errefusatua izatearen beldur hori ekiditen den, erretxazo hori. Zu taberna batera joaten zara eta hasten zara neska-mutil batekin hitz egiten eta daukazu beldur hori, “ni ez naiz ausartzen”.
ESATARIA 1. Betiko kalabaza jasotzeko beldurra.
IÑIGO ARANDIA. Hori da. Eta kalabazak Internetez ez dira ematen. Jendeak egiten duena da ez erantzun, ez erantzun eta listo. Ez dizu esaten “nola ligatuko dut zurekin…”.
ESATARIA 1. Bueno, Internetek mundu asko zabaldu ditu eta, besteak beste, harremanetarako bide berriak ekarri ditu, eta horretaz hitz egin nahi izan dugu Iñigo Arandia Kaixomaitia.com-eko kidearekin. Iñigo, eskerrik asko.
IÑIGO ARANDIA. Zuei.

detalle2

Dokuteka

B2
2014-03-13

x61pRelaContWAR

16343069
00:04:47

x61pViewCountWAR

13680

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR