Harreman agentziak, bikotekidea topatzeko

Delfos agentzian, Bilbon, argazkiak erabiltzen dituzte bikotekidea topatzeko. 35 urtetik 80 urtera arteko bezeroak dituzte bertan.

Eta zuk, agentzia bat erabiliko zenuke bikotekidea topatzeko?
 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Dieta egitea, gimnasiora gehiago joatea, erretzeari uztea, eta bikotekide berria izatea. Bada, hain justu, bikotekidea bilatzeko, Delfos agentziara joan gara eta ikusiko dugunez, adin eta tankera askotako jendea dago bertan.
Lierni.- Kaixo, Ana.
Ana.- Kaixo, Lierni. Egun on.
L.- Ana, zer da Delfosen, zuen agentzian, zehazki eskaintzen duzuena?
A.- Bata, bikotekidea ezagutzea eta bestea, lagun-taldeak edukitzea.
L.- Eta hona etortzen den jendea ze perfilekoa izaten da, Ana?
A.- Denetarik dago, batez ere erdi-mailako jendea, pertsona normalak, zu eta ni bezala.
L.- Ze urtetakoak izaten dira?
A.- Gazteenak 35etik eta zaharrenak 80 arte urte.
L.- 80 urte arte.
Zuek bikotea topatu nahi izanez gero, joko zenukete honelako agentzia batera?
Kaleko neska 1.- Bada, nire ustez, baliabide ona izan litzateke. Nik dauzkat lagunak, adibidez, bada, igual kalean ezin dutenak bikoterik aurkitu-edo … bada, Internetera joaten direnak.
Kaleko gizona 1.- Bada, hobe da ezagutzea festan edo, ze askoz dibertigarriagoa da.
L.- Zuk bikoterik ba al duzu?
Kaleko gizona 2.- Bai.
L.- Eta nola ezagutu zineten?
Kaleko gizona 2.- Ezagutu ginen ba beste gazte batzuk bezala, bada, kaletik ibili eta kopak hartzen eta hori eta bueno…
L.- parranda, beraz…
Kaleko gizona 2.- Bai, bai. 
L.- Nola ezagutu zenuen?
Kaleko neska 2.- Klasean, nire klasekoa da.
Kaleko neska 3.- Bada, gauez. Badakizu, lagunekin irteten zara parranda, lagunen lagunak ezagutzen dituzu eta azkenean, bada, hori.
Kaleko neska 2.- Nik uste dut, bada, bikotea beharrekotan, ba igual bai, bai bilatuko nukeela agentzia batean edo saiatuko nintzatekeela, gutxienez.
L.- Hona etortzen den jendeak zenbat denbora pasatzen du bikotea topatu arte?
A.- batzuek lehenengo zitan edo bigarren zitan bikotekidea ezagutzen dute eta beste batzuek igual behar dute bi urte edo gehiago.
L.- zenbat ordaindu beharko genuke agentzia batean bikotea topatzeko?
A.- Gutxi gorabehera, gimnasio bezala.
L.- Hilabetero gimnasio batean ordainduko genukeenaren antzera?
A.- Bai, gutxi gorabehera.
L.- Azkenaldian egia da, Ana, Interneten jendea ezagutzeko orrialde ugari daudela. Orrialde horiek zuentzat konpetentzia dira ala bueno, bezero ezberdinak dira, azkenean?
A.- Ez da konpetentzia, bezero desberdinak. Hemen segurtasuna daukazu eta Interneten ez duzu ezagutzen neska edo mutilarekin hitz egiten ari zara. Eta hemen bai, hemen datuak konprobatzen ditugu.
L.- maitasunezko mezu bat edo bidaliko zenioke zure bikoteari?
Kaleko neska 2.- Bada, ez! Lotsa ematen dit.
L.- Aprobetxatu, telebista duzula!
Kaleko neska 2.- Bada, ez, momentuan ez.
Kaleko gizona 1.- Ba bueno, ba, Evita, benga, muxutxo bat.
Kaleko gizona 2.- Bueno, ba ez daki euskara asko, baina… Sofia, maite zaitut!
Kaleko neska 4.- Maite zaitut, pottokitxo.
Kaleko gizona 3.- Nik gehiago.
L.- Ai maitasuna, ikusi duzue, nahi izanez gero, behintzat, modu asko daudela bikotea topatzeko. Bilbotik, Lierni Agirrezabala, Euskal Herria Zuzenean.

B1
2014-01-13
16341706
03:09
7273