Dokuteka
Etxebizitza erosteko aholkuak
Etxeak erosterakoan kontsumitzaileek jakin beharreko kontu batzuk jakinaraziko dizkigute saio honetan.
11. zinta/ 02.31.00
Transkripzioa:[+]
Transkripzioa:[-]
Agustin Ezenarro.- Bada, otsailean, joan den hilean, aizue, bada, Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak detektibe-lanak egin ditu eta egia esan, bada, irregulartasun asko aurkitu dituzte etxebizitzak eraikitzen dituzten enpresen artean. Hauek, azken batean, kasu askotan, bada, ez baitie eman eman beharreko informazio guztia beraien erosleei eta hortik datoz gero arazoak.
Beraz, etxebizitza bat erostekotan bazaudete, adi orain emango dizkizuegun… bueno, hasteko, aholku hauei:
-Etxearen ezaugarri zehatzak erakutsi behar dizkigute: higiene-osasun ezaugarriak zeintzuk diren; eraikuntza-ezaugarriak, hau da, zein materialez egina egongo den etxe hori, eta abar.
-Bestetik, material eta instalazioen kalitatea: argindar-sarea nolakoa duen, berogailu-instalazioa, suteen aurkako neurriak badituen edo ez, e?
-Eta baita ere, etxearen antolaketa orokorra. Etxearen planoa: zenbat metro karratu dituen, zenbat gela izango dituen etxeak eta zenbat komun izango dituen ere bai, adibidez. Komunak, azken batean, oso garrantzitsuak baitira, ezta?
Bueno, datu hauek, orain aipatu ditugun datu hauek derrigor eman behar dizkigu enpresa horrek.
Bestetik, kontratua egin behar dugunean ere, beste hainbat datu hartu behar dira kontuan eta hauexek dira:
-Batetik, geuk notarioa aukeratzeko eskubidea daukagu.
-Bestetik, eraikuntza amaitzeko edota guri etxea entregatzeko epea bete ez bada, sarrera modura emandako dirua eska dezakegu eta enpresak derrigor itzuli beharko digu.
-Eta azkenik, enpresak derrigor eman behar digu arkitektoaren izen eta helbidea edozertarako.
Bukatzeko, baita ere, etxebizitzaren benetako prezioaren gorabehera guztiak zeintzuk diren esan behar digute. Guk kredituren bat eskatu behar baldin badugu ere, bada, epeak-eta zeintzuk diren jakiteko.
Eta horrela denak eskubidea daukagun arren, askok ez duten hori, etxebizitza, alegia, behar den bezala eskuratuko dugu bertan poz-pozik bizitzeko, egoteko, gozatzeko, edota gaiztakeriak egiteko ere bai, noski.
Andoni Aizpuru.- Agustin, gaiztakeriak egiteko esan al duzu? Ze gaiztakeria ba?
A.E.- Bai.
Interesatzen zaizu
Dokuteka
2000-03-15
16340768
0:02:12
7347
