detalle dokuteka-generico-fitxa

Baleen ehiza

Historialari honek garai bateko balearen ehizaren inguruko zertzelada batzuk emango dizkigu.

14. zinta / 01.05.43

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Andoni Aizpuru.- Guri batzuetan nahiko erraza gertatzen zaigu, baina ez da oso erraza, esate baterako, lau mende atzera egitea eta orduan, Euskal Herrian, zer gertatzen zen jakitea. Horretarako daude historiazaleak, artxiboetan-eta murgilduta paperak astintzen dituztenak eta horietako bat duzue Joxe Antonio Azpiazu, historia-liburuak sarri ateratzen dituena eta bere azken lana balea-harrapatzaile euskaldunak Kantauri Itsasoan. Eta, hori dela-eta, Donostiako Acuarium-en harrapatu du Joxe Mari Gabiriak, e? Balea, garai hartan, oso-oso garrantzitsua baitzen.
Joxe Antonio Azpiazu.- Balea bat harrapatzea jada garai hartako loteria handia zen eta horrek diru pila bat ematen zuen eta urtean zehar garai batzuetan behinik behin, ba, balea bat baino gehiago harrapatzen omen zituzten eta orduan, horrek diru, etekin, ba, oso zabalak ekartzen zituen, ez bakarrik arrantzaleentzako. Arrantzaleak, azkenean, geldituko ziren ba, nolabait, soldata batekin, baina batez ere, ba, horretan dirua jartzen zutenenerako, enpresarioendako.
Joxe Mari Gabiria.- Egin dezagun kontua orain dela 300 urteko Getari: 300-400 biztanle, balea bat harrapatzeak zenbat denborarako dirua ematen zion herriari?
J.A.A.- Ba, nik uste dut lau-bost hilabeterako soldatak beteta zituztela. Hori bat harrapatzeak eta noski, suerte apur batekin, bat baino gehiago harrapatzen zituzten garai hartan. Bada, esan genezake garai hartako balea-harrapatzaileak gaurko Iberdrola antzekoak zirela.
J.M.G.- Lanbide arriskutsua zen, noski.
J.A.A.- Erabat arriskutsua. Pentsa, ba, txalupa txiki batzuekin eta…ba… 20.000 edo 40.000 kiloko abere bat bere elementuan, bere uretan hura mugitzen zen garaian bai txalupak hankaz gora joan eta jendea uretara erortzen zela, eta hemen ere, ba, urak minutu batzuetan ba lortu dezake bata itotzea edo norbait hiltzea. Eta Ternuan, noski, hango ur hotzarekin oraindik errazago hiltzen ziren. XVII. mendeko Etxeberrik egindako bertsoetan agertzen da garbi eta argi azkenean Jainkoaren eskuetan gelditzen zirela, berak ez zutelako ahalmenik horrelako munstro baten aurrean indarrik izateko eta hari aurre egiteko. Eta orduan zeruaren laguntza behar zuten, ba, halako enpresa baten aurrean aurre egiteko.
J.M.G.- Balea euskal ekonomiarentzako hain inportantea izanik, jende asko ibiliko zen bere atzetik…
J.A.A.- Noski, klaro, ekonomia aldetik ba jendea eta jendearen lana ikusten da eta arrantzale edo balea-harrapatzaile pila bat, pila bat ziren.
Pentsa garai hartako biztanlegoa: Gipuzkoan, ba 60-70.000 biztanlegoa zegoen. Eta Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteiz, ba, 6.000tik 8.000ra bakoitzak, ez gehiago.
Eta Ternuan, adibidez, ba sei-zazpi hilabetez 2000 bat euskaldun zeudela, hegoaldeko euskaldun lanean. Hortik kanpora, Galiziara, Asturiasera joaten zirenak eta bertan harrapatzen zituztenak. Orduan, balea oso inportantea zen. Esan genezake garai hartako ekonomia bi zutabetan oinarrituta zegoela: burdina eta balea. Eta hori probintziako paperek esaten dute, probintziako aginteriak esaten dute, beren garrantzizkoen ekonomia hortik zetorrela, baleatik eta burdinatik.
J.M.G.- XVI. mendeko kontuak dira horiek.
J.A.A.- Bai, XVI. mendeko kontuak dira biztanlego aldetik eta langileen aldetik. Gero, gehiago ba pixka bat baleak desagertzen joan ziren, XIX. mendean ia erabat desagertuta eta hor ikusi ditugunak, ba, azkeneko balea, banaka batzuk izan ziren eta jada ekonomia aldetik ez zeukan garrantzirik.
A.A.- Tira, hori murgildu da urpean, baleak ezkutatu ziren Kantauri Itsasotik eta orain ematen du, gainera, beste arrain mota batzuk ere ezkutatzen ari direla, ezta? Jan eta jan harrapatu egiten ditugu eta tira, sortuko dira berriak. A! Joxe Antonio Azpiazuren liburuaren berri jakin nahi baduzue, Ttarttalo argitaletxeak atera du eta “Euskal balea-harrapatzaileak Kantaurin”, horixe du izena, oso gauza interesgarriak kontatzen ditu berak liburu horretan.
 

detalle2

Dokuteka

B2
2001-01-29

x61pRelaContWAR

16340689
0:04:00

x61pViewCountWAR

16709

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR