Dokuteka
Jon eta Jone 7: Telefonoa
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa telefono bidez. Moskeo txikia daukate telefonoz hizketan elkarri telefonoa kolgatu omen diote.
Pi, pi, pi...
Jon.- Bai?
Jone.- Jon!
Jon.- Zer?
Jone.- Aizu, telefonoa beti hain modu lehorrean hartzen duzu, ala?
Jon.- Jone, zer nahi duzu, lanez gainezka nabil.
Jone.- Ai, bale, lasai, lasai, niretzat ez baduzu astirik...
Jone.- Bai?
Jon.- Ni naiz, Jone. Aizu, zergatik kolgatu didazu telefonoa?
Jone.- Ez, lanez gainezka zabiltzanez, ez molestatzeagatik.
Jon.- Esadazu zer nahi duzun.
Jone.- Ez, ez, konponduko naiz, ez da ezer.
Jon.- Joder, Jone, benga, esadazu.
Jone.- Ezetz, konponduko naizela.
Jon.- Baina zer demonio konpondu behar duzu?
Jone.- Ai! Zu lasai oso lanpetuta zaude ezta? Ba segi lanean, zuk nahi
baduzu.
Jon.- Bai?
Jone.- Aizu, ez laga ni horrela telefonoan, e!
Jon.- Aizu, zu izan zara nitaz paso egin duena, ezta?
Jone.- Baina esaten ari nintzena esan aurretik eskegi didazu eta badakizu horrek amorru handia ematen didala.
Jon.- A, bai?
Jone.- Ba bai, handia gainera.
Jon.- Ba zuk kolgatu didazu niri lehendabizi.
Jone.- Baina esan behar zenidana esaten laga dizut.
Jon.- Baina zer gertatzen zaizun esaten ez badidazu, zer demoniotarako deitzen didazu?
Jone.- Ba esan nahi nizun, baina orain ez dizut esan nahi, bale?
Jon.- Bale, bale, amaitu duzu, ezta?
Jone.- Zertan?
Jon.- Hitz egiten.
Jone.- Bai.
Jon.- Orduan kolgatu dezaket, ezta?
Jone.- Ez, nik eskegiko dizut.
Jone.- Beno, baina zer nahi duzu orain?
Jon.- Ezer ez, zure ahots marabillosoa entzutea besterik ez.
Jone.- Baina ez zinen oso lanpetuta, ala?
Jon.- Bai, bai, hala nago, baina maitasuna... Badakizu, ez? Zugan pentsatzen hasten naiz eta ezin dut kontzentratu, ezin dut lanik egin.
Jone.- Orain lanean ere hasi zara porroak erretzen, ala?
Jon.- Ez, baina zuri hots egiteko beharra sentitu dut.
Jone.- Zergatik?
Jon.- Telefonoa kolgatzeko! Tori. Ja, ja...
Jon.- Hau Jonen erantzungailu automatikoa da. Jone ez bazara, hitz egin nahi duzunean. Jone bazara, telefonoa automatikoki kolgatuko da. Pedorrilla!
Joneren aita.- Jon?
Jon.- E?
Joneren aita.- Kaixo, Inazio naiz.
Jon.- Kaixo, Inazio.
Jone.- Eta zer esan dizu?
Jon.- Badakizu tonu serio hori nola jartzen duen, ezta, "Kaixo, Jon, Inazio naiz".
Jone.- Eta zuk zer esan diozu?
Jon.- Joder, esan, kristoren akojonoa sartu zait.
Jone.- Eta gero esaten duzu nire aita borde bat dela zurekin. Zelan ez da izango ba!
Jon.- Ez dakit ba, umorez ere har zitzakeen gauzak, ez?
Jone.- Bere alaba kutuna zelan tratatzen duzun entzun eta gainera umorez hartu behar da.
Jon.- Eta orain esan behar didazu zertarako hots egin didazun edo zer?
Jone.- Ba ez.
Jone.- Benga, Jone, esadazu.
Jon.- Ikusiko dugu zelan portatzen zaren.
