detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 11: ONG

Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa ONG edo GKE delakoei buruz ari dira hizketan. Neskak haur bat apadrinatu nahi du, mutilak, ordea, ez du horrelakorik nahi.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Jone.- Jon, begira zer laga diguten buzoian.

Jon.- Eskutitzen bat edo, akaso.

Jone.- Ja, ja, ja, idiota!

Jon.- Zer da ba, publizitate paper horietako bat, edo zer da?

Jone.- Ba orain ez dizut esango.

Jon.- Joder, benga, Jone.

Jone.- Benga, Jone...

Jon.- Esadazu, zer utzi digute buzoian?

Jone.- Ba begira, Ertamerikatako ume bat apadrinatzeko aukera.

Jon.- Oenegero hauek... Sartu gaituzte euren datu-basean. Gureak egin du, Jone, egin du gureak.

Jone.- Zuri zer pasatzen zaizu ONGekin?

Jon.- Ez zaizkidala batere gustatzen istorio horiek.

Jone.- Ba ez dakit zergatik diozun hori, zeren nik zurekin ONG lana egiten dut.

Jon.- ONG lana nirekin?

Jone.- Bai, erreintserzio soziala.

Jone.- Aizu, eta zer iruditzen zaizu?

Jon.- Iruditu zer?

Jone.- Ume bat apadrinatuko bagenu.

Jon.- Beno, beno, ez zara serio ari, ezta?

Jone.- Bai, zergatik ez? Begira, hogei euro hilean ez da diru larregi eta ume bati eskola eta janaria emateko balio badu...

Jon.- Nik ez, nik ez dut zentimo bakar bat jarriko horretarako.

Jone.- Zelako zuhurra zaren, Jon.

Jon.- Ez, Jone, ez da diruagatik, ez, printzipioengatik da.

Jone.- Hara, printzipioengatik! Baina zuk badakizu zer diren printzipioak?

Jon.- Bai, ba adibidez, begira, ONGekin tratuan ez ibiltzea da nire printzipioetako bat.

Jone.- Ah! Eta hori zergatik?

Jon.- ONGen lana Estatuek egin beharko luketelako, Estatuen ardura da, eta ONGek, badakizu zer, ONGek Estatuei aurpegia garbitzeko besterik ez dutelako balio.

Jone.- Bale, bale, Jon, orain ukabila jaso eta hasi Internazionala kantatzen.

Jone.- Orduan zuretzako ONGak kapitalismoaren tresnak baino ez dira!

Jon.- beno, beno, utzi dezagun kontu hori, e?.

Jone.- Ba nik ume bat apadrinatuko dut.

Jon.- Egin ezazu nahi duzuna, egin nahi ezazu nahi duzuna, baina nik ez dut ezer jakin nahi horretan.

Jone.- Zuhur galanta zarelako.

Jon.- Eta zu Kalkutako Madre Teresa.

Jone.- Begira, porro gutxiago erre eta ume bat apadrinatuko bazenu, biok irabaziko zenukete, umeak eta zuk.

Jon.- Eta pentsatu al duzu nire kamelloaren familian, eta Marruekosko nekazariengan? Horiek ere jan beharko dute zeozer egunero, ezta?

Jone.- Bai. Bai.

Jon.- Horixe ba!

Jone.- Eta mafia denak ere bai.

Jon.- Baita horiek ere, begira.

Jone.- Badakizu, Porreros sin Fronteras sortu zenezake.

Jon.- Ez. Ez. Ez. Esan dizut hori Estatuen lana dela.

Jone.- Klaro, eta zuk nahi duzuna txokolatea Estatuak ematea da, ezta?

Jon.- Ba hori ez legoke batere gaizki, e?

Jone.- Txotxolo!

Jone.- Benga, Jon, animatu zaitez eta har dezagun ume bat.

Jon.- Kanario bat erostea bezala balitz haur bat hartzea, e?

Jone.- Egun aldrebesa daukazu, ezta?

Jon.- Ez, ez, zu zara Kalkutako Madre Teresa eguna daukazuna.

Jone.- Beno, lagaidazu (laga iezadazu) niri Kalkutako Madre Teresa izaten. Zuk edozein aitzakia bilatzen duzu besteengatik ezer egiteko.

Jon.- Begira, nik nahikoa egiten dut zergak pagatzearekin, hortik atera beharko litzateke laguntza guztia.

Jone.- Beno, nik ume bat apadrinatuko dut eta kito.

Jon.- Jone!

Jone.- Zer?

Jon.- Mutila edo neska hartu behar duzu?

Jone.- Berdin dit, tokatzen dena.

Jon.- Eta pentsatu al duzu zein izen jarri behar duzun?

Jone.- Jo, Jon, ez zara batere graziosoa, lagaidazu bakean.

Jon.- Benga, nahi baduzu, bion artean egingo dugu.

Jone.- Ezta pentsatu ere, nik ez nuke sekula ere nahiko horrelako aita bat nire semearentzako.

Jon.- Aizu, hori benetan pentsatzen al duzu?

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B2
2000-02-23

x61pRelaContWAR

16338750
0:04:00

x61pViewCountWAR

3856

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR