Dokuteka
Jon eta Jone 26: Aste Santuko oporrak
Esketx laburra. Jon eta Jone aste santuko oporrei buruz hitz egiten ari dira.
Neskak alde batera egiten du proposamena, mutilak bestera.
Jone.- Aizu, Jon, Aste Santuan nonbaitera joan gintezke, ezta?
Jon.- Hori pereza.
Jone.- Baina, egun gutxi batzuk hemendik irtetea txarto ez.
Jon.- Nik ez daukat batere gogorik.
Jone.- Jo, ez oso urrinera.
Jon.- Eta "ez oso urrinera" esaten duzunean, nora esan nahi duzu?
Jone.- Ez dakit, Tunezera, edo.
Jon.- Tunezera? Zure aitak ematen digun pagarekin, ezta?
Jone.- Baina zergatik zaude beti nire aitaren pagaren kontu horrekin?
Jon.- Baina Jone, pisua erosi berria daukagu, ez daukagu horrelako oporretarako dirurik, neska!
Jone.- Ba, pisua ordaintzen pasatu behar ditugun 30 urteotan oporrik ez badugu egin behar, ez dakit zertarako erosi dugun.
Jon.- Zu katxonda bat zara, e?
Jone.- Nahi duzuna, baina nik uste dut nonbaitera joan beharko genukeela. Ez badugu orain aprobetxatzen...
Jon.- Horixe, orain esadazu "gazteak garen bitartean"...
Jone.- Ba ez neukan plurala erabiltzeko asmorik.
Jon.- Ez, Tunezera ez. Joatekotan, Marruekosera.
Jone.- Ez, ni zurekin ez noa Marruekosera.
Jon.- Zer ba?
Jone.- Porruak erretzera eta beldurra pasatzera, "ni loca", Jon.
Jon.- Eta zuk zer uste duzu? Tunezen ere saldu zaitzaket nahi badut, e!
Jone.- Graciosillo.
Jon.- Eta oraindik gaztea zarenez, igual emango dizkidate bi dozena gamelu!
Jone.- Tunezen, lasai-lasai, hoteltxo batean, hondartzan...
Jon.- Horixe, egun osoa hondartzan botata, aspertuta, mukiak jaten... Ez, ez, ezta okurritu ere.
Jone.- Baina nonbaitera joan behar genuke, Jon.
Jon.- Bai, edo hementxe gera gaitezke, gure hirian, turista plantak jarri, kanpoan afaldu...
Jone.- Ba ez, nik deskonektatzea nahi dut.
Jon.- Zertaz?
Jone.- Zertaz, zer?
Jon.- Zertaz deskonektatu nahi duzu zuk?
Jone.- Ez hasi horrekin.
Jon.- Nahi baduzu, motorra hartu eta Portugalera edo joan gaitezke.
Jone.- Zure kafetera zahar horretan?
Jon.- Kontuz, e, nire motorrak zuk baino denbora gehiago darama nirekin, e?
Jone.- Baina horrek eramango gaitu Portugaleraino?
Jon.- Baita Indonesiaraino ere, nahi izan ezkero.
Jone.- Beno, ikusiko dugu.
Jon.- Eta gainera Portugal hementxe bertan da eta erritmo lasaian ibil gaitezke. Nire ustez, aukera ona da eta Tunez baino merkeagoa.
Jone.- Bai, bai, ezagutzen zaitut, gero kristoren pufoak egiten dizkidazu zure visa txartelari.
Jon.- Beno, Jone, oporretara joan nahi duzu edo ez duzu joan nahi?
Jone.- Bai.
Jon.- Beno, orduan ezta aipatu ere visarena, gutxienez atera arte. Bestela ez gara joango.
Jone.- Bale.
Jon.- Gaur txinora joango gara afaltzera, e?
Jon.- Aspaldi motorrean oporretara joan gabe, e?
Jone.- Eta noiz joan zinen azkenengoz?
Jon.- Ez dakit ba, izango dira zortzi bat urte. Frantziara joan nintzen.
Jone.- Bakarrik?
Jon.- E? Ez, ez.
Jone.- Ah, bale, orduan Anderrekin, ezta? Esan Anderrekin izan zela! Jon, ez dut beste horren izena entzun
