detalle dokuteka-generico-fitxa

Internet eta bikoteak

Internetek desleialtasuna bultzatu eta bikoteak hausten omen ditu. Zibernauten %15-20ak elkar ezagutzera jotzen du, nahiz eta gehienetan etsigarria den hitzordua eta normalean harreman finkorik sortzen ez den.

Gero eta frantziar gehiagok Internet bidezko harremanak dituzte. Ohitura horrek desleialtasuna bultzatzeaz gain, bikotearen eguneroko bizitzan arazo larriak eragiten ditu, Frantzian agertu den liburu baten arabera.

Liburua Loic Roche psikologoak eta Yannick Chatelain web-adituak egin dute.

Bai gizonezkoek eta baita emakumezkoek ere pornografia ikusten dute Interneten, nahiz eta gizonezkoek gehiago ikusi. Hala ere, elkarguneak, foroak eta bat-bateko elkarrizketak dira ezkontideen arteko bizitzatik alde egiteko tentaldirik handiena.

Oso erraza da hitz egiteko guneetan harreman birtualak sortzea, nahiz eta askotan izen eta itxura faltsuen bidez egin. Psikologoaren arabera, jarrera horrek elkarrizketekiko mendekotasuna sortzen du.

"Internetek ahalguztiduna izatearen ilusio tentagarria eskaintzen du, gazteriaren arteko festetan alkoholarekin gertatzen den antzeko zerbait, beste guztiaz ahaztea ahalbidetzen du", Rochek dioenez.

Interneteko fenomenoak bikoteen arteko konfiantza hausten duenez, lanbide berri bat sortu du: "Ziberespioiak", senarrek eta emazteek bikotekideak sarean dituen egitekoak zelatatzeko.

detalle2

Dokuteka

B2
2005-04-18

x61pRelaContWAR

16338219

x61pViewCountWAR

8805

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR