Dokuteka
Jon eta Jone 82: Pinotxo
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Pinotxo aipatzen badute ere, ez da gezur konturik, bikotearen zelo-kontutxo bat besterik ez.
Jone.- Jon, Mundiala amaitu egin da ala?
Jon.- Zer ba?
Jone.- Ez, telebisioa amatatuta eta liburu bat irakurtzen ikusten zaitut...
Jon.- Bai, Argentina kanpoan geratu zenetik honek ez dauka emozio bera.
Jone.- Eta zer liburu ari zara irakurtzen ba?
Jon.- Begira, Egurra Pinotxori.
Jone.- Izenburu polita dauka. Zer moduz dago?
Jon.- Ez dakit. Oraingoz izenburua besterik ez dut irakurri eta...
Jon.- Jone, ba al dakizu Pinotxo eta Edurne Zuriren txistea?
Jone.- Bai.
Jon.- Orduan ez duzu kontatzea nahi, ezta?
Jone.- Ba ez.
Jon.- Eta txistea praktikan jarriko bagenu?
Jone.- Ez daukat astirik, Jon, Anderrekin geratu naiz.
Jon.- Anderrekin?
Jone.- Bai.
Jon.- Nire Anderrekin?
Jone.- Bai, zure Anderrekin.
Jon.- Eta zertarako geratu zara zu Anderrekin?
Jone.- A!!...
Jon.- Ez didazu zuen sekretua kontatu nahi, e?
Jone.- Ez da sekretua baina ez daukat kontatu beharrik, ezta?
Jon.- Ez, ez, gainera ez daukat detailerik jakin beharrik. Badakizu adarrak eraman, eraman ditzakedala, baina ez da beharrezkoa gainera bolatxoz eta girnaldaz adornatzea.
Jone.- Jon, beti gauza bera pentsatzen. Ba ez, gauza baterako laguntzeko eskatu dit eta ya está.
Jon.- Eta ya está. Eta, jakina, nik ezin dut jakin zertarako, e?
Jone.- Begira, berak kontatu nahi badizu, kontatuko dizu.
Jon.- Bale, bale, joan zaitez lasai. Hemen geratuko naiz ni, balearen sabelean bakarrik, Pinotxo bezalaxe.
Jone.- Beitu (begiratu) bakarrik geratzen bazara ere ez bakarrik jardun.
Jon.- Zer? Ez dizut ezer ulertu.
Jone.- Ba zure burusoiltxoarekin ez jarduteko, badakizu, egurra azkar eta fuerte astintzen bada, sua hartzen duela, Pinotxo!
Jone.- Bada inor etxean?
Jon.- Bai, Pinotxo triste bat.
Jone.- Pentsatu baino lehenago amaitu dugu.
Jon.- Horri eyaculación precoz esaten diote.
Jone.- Bai, baina badakizu motza eta ona bada...
Jon.- Bai, bai, topikoak.
Jone.- Erregalo bat erostera irten dut. Badakizu, Ander azken aldian Irenekin nahiko engantxatuta dabil eta hari erregalo bat erosten laguntzeko eskatu dit.
Jon.- Eta hori al da zuen supersekretu hori?
Jone.- Bai.
Jon.- Eta nik, jakina, ez daukat gusturik opariak aukeratzen eta horregatik ez nauzue gonbidatu, e?
Jone.- Beno, Jon, ez ipini horrela, e? Biak joan gara eta kito. Zu tarteka joaten zara Itziarrekin zinera!
Jon.- Acabáramos! Atera duzu zure komodina: Itziar.
MMMM!
Jone.- Nekatuta nago, ni ohera noa. Bazatoz nirekin?
Jon.- Ah, orain bai, e? Orain behar nauzu ni? Ba ez noa.
Jone.- Benga! Eta Pinotxoren txistea kontatzen eta praktikan jartzen lagako dizut.
Jon.- Beno, orduan bai.
Prrrrr!
Jon.- Zer izanda hori?
Jone.- Ihes egin dit.
Jon.- Ihes? Baina bota egin duzu!
Jone.- Ezetz, ihes egin didala!
Jon.- Maja, gogoratzen nik berdina egin nuenean zer bronka bota zenidan?
Jone.- Ba ez. Baina, Jon, nora zoaz?
Jon.- Leihoa irekitzera, hau ez dago agoantatzerik.
Jone.- Ala, benga, exajeratu!
Jon.- Orain esango didazu zureek ez dutela usainik, e?
Jone.- Ba, beitu (begiratu), hori egia da. Zertarako hartu duzu telefonoa?
Jon.- Bai, suhiltzaileak? Bai, Pinotxo naiz, bai, larrialdi bat daukat. Gas eskapea daukagu etxean, etorri agudo, ezin dut, ezin dut gehiago! Eske (es que) ezin dut arnasarik hartu, etorri!
