detalle dokuteka-generico-fitxa

Bilboko uholdeak 1983: Larrialdi-zerbitzuak

Nolakoa izan zen larrialdi-zerbitzuen erantzuna 1983ko uholdeetan?

Gaur egun erraza izango litzateke horrelako uholde batzuk iragartzea, baina zoritxarrez ezinezkoa hauek saihestea.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Ricardo Olabegoia.- Berehala osatu genuen krisi-mahaia Lakuan. Kontuan hartu behar da lehenengo albisteak Gipuzkoatik heldu zitzaizkigula. Lehenengo deia Itsasondoko familia batena izan zen, baserriaren teilatutik laguntza eske deika. Trafiko-patruila bat bazen inguruan, baina urarekin haraino iritsi ezinean.
Josu Zubiaga.- Ikusi ahala hartzen genituen erabakiak, gauzak gertatu ahala hartzen genituen erabakiak, zehazki zer gertatzen ari zen jakin gabe. Komunikazio-sistemak oso urriak ziren.
Ricardo Olabegoia.- Ordura arte izan genituen halako ekitaldi handiak: 82ko mundiala, Aita Santuaren bisita… entsegu modukoak izan genituen bai, baina neurri honetakorik ez, ez genuen lehendik izan eta zorionez, ezta gerora ere. Babes Zibileko eredu berri bat mahai gainean jartzeko balio izan zigun hark, gaur egun sendotuta dagoena eta orduko hartan ezarri genuenaren oso antzekoa.
Josu Zubiaga.- Eusko Jaurlaritzaren aldetik Ertzaintza genuen, mila lagun eskasekin eta horietatik erdiak oraindik ere eskolan zeuden. Estatuaren aldetik, berriz, ezin ahaztu demokrazia hasi berria zela, bitarteko nagusiak armadarenak ziren eta gero, noski, buru-belarri aritu ziren herritarrak.
Ricardo Olabegoia.- Boluntarioen aldetik, azpimarragarriena lana eta indarra bera baino gehiago, eskuzabaltasuna izan zen, guztia eman behar hori. Erakutsitako ardura, ardura kolektiboa, guztiak batera aritu beharra edozeren gainetik. Guztiak hortxe aritu ziren, elkarren ondoan.
Pedro Anitua.- Oraingoarekin ez du zerikusirik orduko egoerak, 83a historiaurrea da, gure seme-alabek gaur egun duten teknologiarekin ikusi izan balute ez genuela ez mugikorrik, ez ordenagailurik, ez ezer… ez lukete sinetsiko. Beste mundu batean gaude.
Ibaien zaintza-sistema badugu egun eta ibaien maila altua denean berehala dugu abisua eta gure arroak motzak diren arren, denbora ematen digu horrek neurriak aurretik hartzeko.
Josu Zubiaga.- Gaur egun berdin gertatuko balitz, uholdeak leudeke, gaur egun ere uholdeak izango genituzke. Akaso txikiagoak, ibai-ertzak hobeto zainduta dauzkagulako, eta egindako lanekin kalteak txikixeagoak lirateke. Baina desberdintasuna da gaur egun aurretik jakin dezakegula zer datorkigun eta beraz, neurriak aurretik har ditzakegula.
Pedro Anitua.- Larrialdi-kontuetan plangintza ezinbestekoa da, larrialdi-egoera gertatu aurretik egin ahal izatea lanak, behin gertatuta, txukun eta behar bezala aritu ahal izateko.

 

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2013-08-26

x61pRelaContWAR

16291154
03:34

x61pViewCountWAR

7884

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR