detalle dokuteka-generico-fitxa

Txinako Shaolin Tenplua: bizitza eta negozioa Kung-Fuaren jaiolekuan

Hodei Arrausi EiTBko berriemaile berezia Txinako Shaolin Tenpluko monje budistekin izan da, borroka-arte horren jaiotzaren inguruan ezagutzeko.

Monjeak kanpai hotsarekin esnatzen dira Shaolin Tenpluan. Oraindik ez du argitu: goizeko 04:00ak dira. Eguna otoitz egiten hasten dute, kantu budistak azkartuz doa eta oilarren kukurrukuarekin hasten dira.
"Disziplina oso garrantzitsua da monjeentzat, otoi egin, meditatu, eta kung-fua egin", azaldu du Wang Yu Min Shaolin Tenpluaren bozeramaileak.
Gosari espartarra amaituta, monjeak desagertu egiten dira: batzuk meditazioa egitera, beste batzuk entrenatzera. Izan ere, goizeko 07:00etatik aurrera, monasterioa turisten mende geratzen da. "Urtean 1,5 milioi bisitari ditugu", adierazi du Wang Yu Minek.
Halaber, ez tenplua bakarrik, eskualde osoa kung-fuaren industriari esker bizi da. Monasteriora daraman bidetik dozena bat kung-fu eskola ikusi ditugu. Eskola batzuek 20.000 ikasleraino har ditzakete.
5.700 atzerritar inguru dator Shaolin Tenplura urtero kung-fu teknikak ikastera, baina hemen gogoratzen dute, beste lekuetan ez bezala, teknika budistak kung-fu teknika baino pisu handiagoa duela.
Hala ere, monasterioa ez dago bekatutik aske. Duela urte batzuk burtsan kotizatzeko asmoa iragarri zuen, baina kritikek proiektua geldiarazi zuten, baina horrek argi utzi tenplua beste edozeren gainetik, urtean 6 milioi euro sortzen dituen enpresa dela.

 

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Hodei Arrausi berriemailea.- Monjeak kanpai-hotsarekin esnatzen dira Shaolin tenpluan. Oraindik ez du argitu. Goizeko 4ak dira.
Eguna otoitzean hasten dute, kantu budisten erritmoa azkartuz doa eta oilarren kukurrukuarekin nahasten dira.
Diziplina oso garrantzitsua da monjeentzat, egun guztiak berdinak dira. Otoitz egin, meditatu, eta Kung-fua egin. Hala diosku monjeen bozeramaileak. Gosari espartarra amaiturik, monjeak desagertu egiten dira, batzuk meditazioa egitera, besteak entrenatzera.
Goizeko zazpietatik aurrera monasterioak haiena izateari uzten diolako: tenplua turisten mende geratzen da.
Bozeramaileak urtean milioi eta erdi bisitari dutela dio. Tenplua soilik ez, eskualde osoa kung-fuaren industriari esker bizi da.
Monasteriora daraman bidetik dozena bat kung-fu eskola ikusi ditugu. Eskola batzuek 20.000 ikasleraino har ditzakete.
Bostehun eta zazpiehun atzerritar inguru dator hona, Shaolin tenplura urtero kung-fu teknikak ikastera, baina hemen gogoratzen dute, beste lekuetan ez bezala, teknika budistak kung-fu teknikak baino pisu handiagoa duela.
Baina monasterioa ez dago bekatutik aske. Duela urte batzuk burtsan kotizatzeko asmoa iragarri zuen. Kritikek proiektua geldiarazi zuten, baina argi geratu zen tenplua beste edozeren gainetik urtean sei milioi euro sortzen dituen enpresa dela.
 

detalle2

Dokuteka

B2
2013-07-22

x61pRelaContWAR

16291028

x61pViewCountWAR

5988

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR