detalle dokuteka-generico-fitxa

Bilboko shaolin faltsua

Juan Carlos Aguilar Bilboko shaolin faltsuak bi emakume hil zituen, sumario ireki berriaren arabera.

Sumarioa sekretupetik aterata baieztatu da Ada eta Jenny Sofía izan zirela hildako bakarrak.
 

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Amaia Uribe berriemailea.- Lehenengo ikerketen emaitza baino ez da: 361 orrialde hotzikara ematen duten datu eta argazkiz beteta. Sumarioa sekretupetik aterata baieztatu da Ada eta Jenny Sofía izan zirela hildako bakarrak.
Maite Iturrate, Clara Campoamor elkarteko abokatua.- Momentuz bakarrik esan ahal dugu bi egon direla.
Amaia Uribe berriemailea.- Bi dira hildakoak, baina beste mota bateko biktima gehiago egon daitezke. Ertzaintzak zazpi ordenagailu eraman zituen hainbat bideo eta argazkirekin. Informazio batzuk enkriptatuta daude eta material hori ateratzeko lanetan ari dira. Ikusi daitezkeen argazkiek Juan Carlos Aguilarren modus operandia erakusten dute. Prostituzio-munduan zebiltzan emakumeak drogatu egiten zituen eta ostean harreman sexualak izaten zituen beraiekin, baita indarkeria erabiliz ere.
Maite Iturrate, Clara Campoamor elkarteko abokatua.- Beste irudietako protagonistak, printzipioz bai, bizirik daude, eta bueno, ikusiko dugu ea haiek erabaki badute hori egitea, ea haiek ba nolabait baimena eman badute argazki horiek edo bideo horiek egiteko, gauzak aztertu egin beharko dira.
Amaia Uribe berriemailea.- Argazki deigarrienetako batean Aguilarren neska-laguna ikus daiteke, begiak benda batekin estalita eta atzean hildakoetako bat. Bera ez omen zen ezertaz konturatu, baina onartu du azkenaldian obsesionatuta zebilela gizona.
Maite Iturrate, Clara Campoamor elkarteko abokatua.- Azken hilabeteetan berak bazeukala obsesio bat prostituzio-munduan ibiltzen ziren emakumeekin eta sexu-harreman pixka bat, hori, biolentoak edo nahi zituela.
Amaia Uribe berriemailea.- Ikerketaren emaitza guztien zain, herri akusazioa aurkeztu duen Clara Campoamor elkarteak hilketa bakoitzagatik 20-30 urteko zigorra eskatuko du. 

 

detalle2

Dokuteka

B2
2013-07-22

x61pRelaContWAR

16291011
01:44

x61pViewCountWAR

3655

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR