Dokuteka
Ematen al da eskupekorik Euskal Herrian?
Eskupekoak, propinak, garai bateko ohiturak dira? Edo gaur egun ere ohikoak dira?
Galdera hauen erantzunaren bila aritu da Mikel Natxiondo. Zerbitzuetan lan egiten dutenekin hitz egin du.
Euskadi Irratian, Faktoria. Manu Etxezortu.
Manu Etxezortu.- Bueno, gaur goizean egin nahi dizuegun galdera. Nahi baduzue, Facebook bidez erantzuteko edo bestela WhatsAppean edo emailean, jendeak, Euskal Herrian, ematen al du eskupekorik, propinarik?
Euskal Herriko ohituren artean ba al dago propina uztea?
Hori da jarraian landuko dugun gaia. Adibidez, herrialde batzuetan, tabernetan kontsumitutakoagatik ordaintzeaz gain, ia derrigorrezkoa da aparteko diru-kopuru bat uztea, adibidez, Estatu Batuetan.
Kopuru hori, gainera, ez da huskeria bat izaten. Mikel Natxiondo aritu da propinei buruz ikerketa egiten. Mikel, egun on, kontaiguzu.
Mikel Natxiondo.- Egun on, Manu, ba zeuk esan duzun moduan, jendeak eskupekoa emateko ohiturarik duen jakin nahi izan dugu eta baita ere, aztertu nahi izan dugu ohitura hori egotekotan ea krisi ekonomikoaren ondorioz galtzeko bidean dagoen. Horretarako, kaleko jendeari galdetu diogu.
Gizona 1.- Ez, gehienetan ez dut uzten propinarik, ez dudalako ikusten ohitura dela hemen, behintzat Euskal Herrian.
Emakumea 1.- Bai, ze Nueva Yorken bizi izan naiz bi urtetan eta han ehuneko hogeia uzten da eta bueno, ohitura hori hartu dut, baina jatetxeetan bakarrik.
Kazetaria.- Eta zergatik jatetxeetan bakarrik?
Emakumea 1.- Atzo bertan ba laurogei euroko tiketa heldu jakun jatetxean eta horregatik, bi euro edo horrela, baina, normalean kafe bat hartzen badut ez dut uzten…ba ez dakit, hamar zentimo edo…bakarrik jatetxeetan.
Kazetaria.- Eta hemen ere ehuneko hogeia egiten duzu edo…
Emakumea 1.- Ez, ez, ez, ez…
Kazetaria.- Gutxiago
Emakumea 1.- que va, bai, bai, askoz gutxiago, bai. Han, ba, ez dakit, zerbeza batek zazpi dolar kostatzen bazaizu, beti uzten duzu dolar bat propina, beti beti. Bestela, atentzioa deitzen deutsue. Baina hemen ez.
Kazetaria.- Eta krisi-garaian ez da gehiago kostatzen propina uztea?
Emakumea 1.- Hemen bai, bai, baina bueno, ez dakit, hemengo propinak ez dira kantitate asko, orduan, ba, uste duzu hori… bi euro. Gehienez jota, bost euro, baina nik bi euro baino gehiago ez dut inoiz utzi.
Emakumea 2.- Egia esan, ez.
Kazetaria.- Eta zergatik ez?
Emakumea 2.- Niretzako propina sobera dagoelako, ondo ordainduta badaude, gauzak ondo eginak badaude, ez dago propinak eman beharrik. Noiz edo noiz egiten dut, baina bueno, gauza puntual batzuetan.
Kazetaria.- Adibidez, zelako kasuetan izaten da hori?
Emakumea 2.- Ba, egon ginen holan, hemendik kanpo, eta benetan haiek ikusten ziren ez zeudela ondo ordainduta eta horrelako kasu batean, ba igual bai, ondo ikusten dut, baina bestela, ez.
Kazetaria.- Eta uste duzu krisi ekonomikoak baldintzatu dezakeela propinak uztea?
Emakumea 2.- Izan leiteke, izan leiteke ere bai, izan leiteke ere bai. Ze jendea justu-justu dabil, orduan, propina emateko ere behera egingo dugu.
Gizonezkoa 1.- Ba, egia esan, ez, ze hemen uste dut gure kulturan ez dagoela horrelako ohiturarik, ez? beste herrialde batzuetan, ba, jendeak badauka propinak uzteko ohitura, edo ez dakit, eta egia esan, ez.
Kazetaria.- Inoiz ere ez duzu uzten.
Gizonezkoa 1.- Agian, a ver, ez dakit, oso gustura egon banaiz eta, ez dakit, agian prezioak uste duzuna baino merkeago ateratzen bazaizu edo ez dakit, ba, utzi dezakezu zerbait, baina, normalean, ez. Eta oraingo situazioarekin, gutxiago, gainera, ez?
Gizonezkoa 2.- Ba bueno, ni lekeitiarra naiz eta ni, normalean, Bilbon, ba, askotan ez, baina Lekeitiotik eta nabilenean, ba bai, gehienbat kamareroei eta holan, terrazako jendeari.
Emakumea 3.- Normalean ez dut propinarik uzten, baina igual berrogei edo berrogeita hamar zentimo edo geratzen badira, ba, uzten ditut. Jatetxeetan normalean, bai. Beti, sobratzen bada, lagatzen dut. Ez bada sobratzen, ez.
Manu Etxezortu. Bueno, badirudi gehiengoak ez duela ohiturarik, baina batzuek uzten dute eskupekoa, Mikel.
Mikel Natxiondo.- Halaxe da, bai. Normalean egiten duten zerbait ez dela ematen du, baina, hala ere, badago kasu puntualetan eskupekoa uzten duen jendea, batez ere zifra borobiletara iristeko falta den kopurua. Eta deigarria da batek esan diguna, New Yorken eskupekoa uzteko ohitura hartu zuela eta orain, Euskal Herrian ere, ohitura horri jarraipena ematen diola.
