Perretxikoak jan eta...

F. Iñurrategi mendizaleak perretxikoak jan eta erietxean astebete pasa behar izan zueneko pasadizoa kontatzen du.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

OSASUNA AISIALDIAN:

PERRETXIKOTAN

Iraupena: 2' 30''

 

Galdera         Gaixotu zintuzten perretxiko haiek non eta noiz bildu zenituzten?

F. Iñurrategi   Hori ere... hori ere bilatu duzue nonbait! Ba, kurtso hasiera bat zen, Iruñean... Iruñean ikasten ari nintzen eta... e... ez dakit... uste dut kurtso horretan lehendabiziko aldiz joan behar nuela Villavara eta... ba, astelehen arratsaldea edo zen, ba bueno... Gainera, kurtsoko lehenbiziko egunetan ba... edo lehenbiziko aldian igandean ez gara pisura joango, ezta? Ba, lagun batekin buelta bat ematen ari ginela arratsaldean, ba, perretxiko batzuk ikusi genituen eta zizak zirelakoan. Eta esaten nuen nik udazkenean ez da posible, udaberriko zizak aurkitzea, ez?

Galdera         Edo atzeratuak edo aurreratuak...

F. Iñurrategi   ...eta Jon Iñakik esaten zidan... lagunak esaten zidan: "hi, hauek zizak dituk" eta "bueno, ez hidak adarrik jo" eta "baietz, baietz. Hartu, begira ze usaina daukaten!" Hartu eta ziza usaina zeukaten. Eta gero... bueno, aspaldian ez naiz ziza bila ibili, baina banuen ohitura orduan udaberrian ziza ikusiz gero gordinik jatearena, ez? eta txikiak baldin baziren oso finak izaten dira. Eta probatu nituen: joe, zizak ziren! Bildu genituen, etxera eraman amari, eta amak ere perretxiko eta asko pasatu ditu esku artean eta, jo hola, lehenbiziko bistadizoan, ba, bai zizak zirela baina berak badaezpada ere ez zituela jango. Eta bueno, geuk jango ditugu. Demaseko tortilla egin zigun, erdibana jan genuen eta bera Arrasatera joan zen eta ni Billabara. Billabako jaiak ziren gainera. Eta iritsi bezain laster txahala bota nuen eta berehala piztu zitzaidan bonbilla: perretxikoak! Deitu nion etxera Jon Iñakiri eta: "hi, hiri pasatu al zaik zerbait arraroa edo horrela?" Eta: "bueno... ni, jada, zentroan egon nauk, eta kristoren garbiketak egin zizkidatek eta bueno, jada, nirea pasatu diat". Eta esan nuen: neuk ere bota dut eta pasako zen. Jode pasako zen! Ba gauean UVIn ingresatu ninduten, eta gero astebete pasa behar izan nuen ospitalean nahiko... nahiko ukitua, ez?

Galdera         Horrez gero perretxikorik jan duzu?

F. Iñurrategi   Bai. Egon nintzen urte batzuk ikusi ere ezin nituela egin, ez? Baina, bueno, poliki-poliki berriz konfiantza hartu egiten da.
 

 


 


 

[1] Perretxikoak jan eta... (db-51). F. Iñurrategi. Euskadi Irratia. 1997-11-17.
B2
1997-11-16
  • Inurrategi , Felix
16284698
0:02:30
5272