detalle dokuteka-generico-fitxa

Everest eta aborigenak

Everest igo zutela 50 urte bete dira; mendebaldeko mendizaleak ospea jaso dute, bertako sherpak ez. Horren inguruan gogoeta egiten du iritzi emaileak.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Bihar, maiatzak 29, 50 urte gizakiak Everesteko gailurra lehen aldiz zapaldu zuenetik. Eskolan ikasi genuen Hillary eta Tenzing-ek egin zutela hori, munduko gailurra konkistatzea.  

Hillary gutxi gorabehera ingelesa zela argi zegoen. Abizenak hala adierazten zuen eta Isabel II.a erreginak hazañarengatik (balentriagatik) Erresuma Batuko Inperioko Ordenaren Zaldun izendatu zuela eta, garbi zegoen munduko gailurra konkistatzearen ohorea Britania Handiarentzat zela.  

Gero jakin genuen, izatez, Zeelanda Berrikoa zela Hillary, baina horrek ez zuen gauza asko aldatzen. Antipodetan egon arren, Zeelanda Berria Inperio Britainiarraren mendeko zen.  

Tenzing ere urteetan hor nonbaitekoa zela uste izan nuen nik. Oso berandu jakin nuen sherpa zela bera, Nepalgoa. Hori jakin nuenerako apur bat moskeatuta (zapuztuta) nengoen gailurrak konkistatzearen kontu horrekin. Nola izan zitekeen beti  europar edo amerikarren bat izatea dena delako gailurra igotzearen ohorea zeramana? Eta bitartean ezkutuan geratu beti sherpak, dekoratuaren parte balira bezala, besterik gabe.  

Sherpa bat zuzenean ikusi dudan aldi bakarra zera izan zen, Martin Zabaletak Everest igo ondoren Donostiara ekarri zuena. Gau golfoetan exotismo dezente jartzen zion sherpak  hemengo paisaje humano monokromatikoari. Exotismoa, ez bakarrik bere azal-kolorearengatik eta gorpuzkerarengatik, exotismoa bere portaera lotsati eta xaloarengatik. Irrifartsu (irribarretsu) gogoratzen dut, isil, zalaparta eta buila besteontzat utzita. Izena ahaztuta neukan. Entziklopedian ikusi dut Pasang Temba izan zela Zabaletarekin batera Everestera igo zen sherpa. Hortaz, Pasang Temba izango zen Donostiako gauei aldi batean kolorea jarri zien gizon hura.  

Kontua da britainiarrentzat Hillary bezala euskaldunontzat Zabaleta izan zela Everest guretzat konkistatu zuena. Izan ere, munduko gailurren hazañak (balentriak) mendebaldarron ikuspegitik kontatzen ditugu. Hara beste detalle (xehetasun) esanguratsu bat, Everest izen berria da, XIX. mendean europarrek jarria. Nepaleraz Sagarmatha eta tibeteraz  Chomolungma deitzen omen diote. Hori ere oso berandu jakin dugu. Eskolan Everest zen, eta puntu (kito). Eskuartean dudan entziklopedian Tenzing ez duzu aurkituko Hillaryren sarreran besterik. Eta Pasang Temba Zabaletarenean: Elhuyarren entziklopediaz ari naiz. Hurrengo argitaraldian mereziko luke zuzentzeak, euskaldunok bai baitakigu zer den aborigena izatea eta inperialismoen handikerian ikus(t)ezin, izengabe bihurtzea.   

detalle2

Dokuteka

B2
2003-05-27

x61pRelaContWAR

16283927
0:03:13

x61pViewCountWAR

5037

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR