Josemari Gorrotxategi, txokolategilea

Tolosaldeko gozogile ospetsuak txokolatearen inguruko kontuak ditu hizpide, mahai inguruko elkarrizketa honetan.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Aizue, hau hotza egiten duena!

Hartuko al dugu txokolate piska bat?

Bai.

Arratsalde on!

Arratsalde on, Josemari Gorrotxategi. Kaixo

Zer ari zarete? Ikusten dudanez txokolatea jaten.

Jan eta jan!

Zer moduzkoa dago?

Ederra, ikaragarria.

Goxoa zegok? Seguru, seguru?

Bai, zoragarria. Oso oso ona.

Orduan, horixe esango dugu, orduan: Txokolate ona daukagula eta jendea etor dadila jatera.

Hombre, propaganda egingo dugu.

Horixe.

Aizu, Jose Mari..

Zer?

Zu noiz hasi zinen gozogintzan?

Gozogintzan hamalau urterekin eta gainera txokolatea egiten, zergatik(an) orduan ez zegoen azukrerik, gerra ondorena zen eta gobernuak ematen ziguten kupo bat txokolatero ginenoi. ETa orduan azukrea ematen ziguten, kakaoa ematen ziguten, hainbeste txokolate gobernuaren eskura jarri behar genuen, aiuntamentura bidaltzeko, errazionatua kartilarekin, errazionatzeko. .

Klaro

Horixe izan da. Kandela egitea ere bai

Beitu

Zeren orduan zegoen errespetu handia eta ohitura handia zen hildakoari argia pizt(utz)ea. Zergatik(an) sinismena zen, beste munduan behar zutela hemen piztutako argia, han argi ibiltzeko. Orduan... Gaur barre egiten dugu horrelako gauzetan. Hemendik ehun urtetara oraingoari ere barre egingo digute.

Seguru

Horixe zen, orduan, txokolatea egin eta kandelak egin.

Horixe esan behar nizun, hemengo produktu garrantzitsuenetakoa txokolatea da?

Bai, bai. Txokolatea beti izan(du) da. Eta garai batean zuen fama txarra, baina inori ez zion gaitzik egiten. Eta orain dauka fama ona eta orain lehenago baino askoz gehiago jaten da.

Bai.

Bazen, Frantziako emakume gazte bat, har(e)k esaten zuen: lastima ez izatea txokolate jatea pekatua. Zergatik(an) orduan izango litzateke poza, edo el placer, osoa izango litzateke. Har(e)k bazekien.

Hark bazekien zer edo zer.

Josemari aizu, beitu, liburu batzuekin etorri gara. Hansel eta Gretel ez dakit ezagutzen duzun. Hemen agertzen da txokolatezko etxetxo bat, hara eramaten dituzte. Egongo al da leku hoberik bizitzeko txokolatezko etxe bat baino?

Nik uste dut ezetz.

Ez, ezta? Neuk ere... Neu ere iritzi berdinekoa naiz.

Ze, zuk ba al dakizu, goizetik esnatu eta, txokolatea jatea, eta atea txokolatezkoa. Koxka bat kenduta eta jan.

Barrura.

Hori da jaikitzea goiz-goizetik gozo-gozo.

Baina..

ZEr?

Baina jaten bazenuen txokolate guztia, zer gertatuko litzateke?

Igual etxerik gabe...

Atea kendu? Beno bada, haizea denean... manta edo zer-edo-zer jarri eta... Hurrena beste ate batean, beste gela batekoa...

Edo Josemariri deitu eta berria egiteko esan. Ezta?

Horixe egingo genuke.

Hori onena

Aizu. Bada, eskerrik asko.

Bale. Badakizue. Etxe batean sartzen baldin bazarete, txokolate etxea, atea koxkaka jan eta niri deitu atzera berria egingo dizuet.

Berria egiteko.

Bale. Gero arte.

aio.

Agur.

B2
2010-09-28
16278682
2889