detalle dokuteka-generico-fitxa

Nola aurrezten dute dirua gazteek?

Irratsaio honetan, dirua aurrezteko zer egiten duten kontatuko digute hiru gaztek.

Ez dute erraza, baina, batzuek behintzat, lortzen dute diru pixka bat aurreztea. Zertarako uste duzu aurrezten dutela dirua?: parranda egiteko, bidaiatzeko...?

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

AURKEZLEA. Gaur galdera bat egingo dugu, eta da: zer trikimailu erabiltzen dituzte gazteek patrikan diru gutxi dutenean? Bueno, argibide eta trikimailuak bilduko ditugu gaur, Arrate, horretaz arituko gara gaur, ezta?
ARRATE. Badakizu kalera ateratzen naizela kezkak biltzera, eta, bueno, gaurkoan galdetu dut zer egin 4 sosekin, edo nola konpondu gaitezke, ezta? Eta ikusi dut jendeak ez duela aurrezteko ohitura handirik, ez da lan erraza izan aurreztaileak topatzea, baina, bueno, topatu ditu. Lehena Ekaitzena, proposamen zuhurrena esango nuke.
EKAITZ. Gutxiago gastatzen saiatu, ez? Derrigorrak ez diren gauzak kendu egin: trago bat hartzera zoazenean, igual, ba bi hartu beharrean bat hartu, edo erosketak etxera joateko orduan ba bi patata-pakete erosi beharrean bat hatu edo bat (ere)ez, eta derrigorrak diren gauzak erosi. Eta txorradak edo ez direnak beharrezkoak alde batera laga, edo saiatu behintzat.
ARRATE. Eta zuk aurrezten duzun diru hori gero non erabiltzeko da?
EKAITZ. Ba derrigorrezko gauzetan, pisua pagatzen edo gastuetan, dauzkadan gastuetan; edo, bestela, kapritxoren bat, baina normalean ez da ailegatzen horretarako.
ARRATE. Eta zein da hola zure kapritxoa edo…?
EKAITZ. Gustatu, gustatuko litzaidake bidaiatzea, baina hainbeste ez dudanez aurreratzen ba asteburuetan neure aisialdixan (aisialdian) ba musika, kontzertuak ikustera joan edo biaje txikiagoak egin hementxe inguruan, edo dena delakoa.
AURKEZLEA. Bueno, Ekaizek egia berdaderoa esan digu, derrigorrezkoak diren gauzak erosi behar direla soilik, txorradak alde batera utziz.
ARRATE. Ondorengo aurrezteko teknikak arima bidaiari baten eskutik.
HAIZEA. Nire trikimailuak dirua aurrezteko, dira helburuak ezartzea. Bidaiatzeko, aurreztu behar da, hori da nire helburua. Uda(ra)ro nahi dut bidaiatu, horregatik aurrezten dut urtean zehar dirua: parranda gutxiago…. Nire parrandak izaten dira 30 eurokoak, 40, kubatak, txupito… Eta horregatik, parranda gutxiago eta litro-botiloi gehiago. Erosketak egin gurasoen etxean, ze etxetik kanpo bizi naiz, eta holakoak.
AURKEZLEA. Kar-kar, nola esan du, erosketak egin gurasoen etxean. Jope, Haizea. Barre egin dut, baina nork ez du erosketa egin, nork ez ditu erosketak egin gurasoen etxean.
ARRATE. Kar-kar. Eta, bueno, azken proposamena Pasaiatik dator, Idoiak aurrezteko eskuz egindako ohiturak ditu.
IDOIA. Ba egin daitezke kosmetikoak etxean dauzkagun gauzekin, adibidez, esfoliantea egin dezakegu kafearekin eta eztiarekin, eta baita hondarrekin ere bai. Eta gero krema batzuk, ere bai, egin daitezke gaueko kremak te berdearekin eta eztiarekin. Eta gero pitxiak egin daitezke ere bai, perlitak edo bolak erosi denda batean eta pitarekin hola ba nahiko ondo geratzen dira.
Edo bidaiatzeko, edo gero arropa erosteko ere bai. Baina arroparekin egin daiteke, gero ere bai, zeozer erosi basikoa eta transformatu bitxiekin. Eta orduan ez duzu erosten, igual, zerbait hain garestia dena, baina egin dezakezu garestia den hori simulatu zure diseinu propio bat eginez.
AURKEZLEA. Bueno, beraz, basikoak erosi, oinarrizko arropak erosi eta gero, pixkat, zure zeure erara jarri eta garesti-itxura eman.
ARRATE. Bai, bai, hori da. Entzun duzu, e, dotore joateko ez dugu zertan dirutza gastatu.
AURKEZLEA. Zure herriko azokan edo merkadiloan erosi kamiseta txuri bat eta gero jarrizkiozu marrazki batzuk eta izango da Pradaren kamiseta bat bezalakoa.
ARRATE. Bai, bai. Eta, bueno, badakizu gehienek ikusi dut bidaiatzeko nahi dutela aurreztu, eta nik esan behar dut pentsatzen nuela parrandarako aurrezten zutela, baina ez, bidaiatzeko aurrezten du.
 

detalle2

Dokuteka

B1
2015-12-10

x61pRelaContWAR

16272894
00:03:50

x61pViewCountWAR

6804

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR