detalle dokuteka-generico-fitxa

Nola aurreztu dirua oporretarako?

Irratsaio honetan, aholku batzuk ematen dituzte dirua aurreratu eta gero oporretara joateko. Aholku edo trikimailu batzuk ezagunak dira, baina badira berri edo berezi samarrak ere.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA MUTILA 1. Eta gaur bertan topatu ditudan ba trukutxo edo trikimailu batzuk emango dizkizuet eta, gainera, udara begira ba pixkanaka itsulapikoa betetzen joateko. Ok?
ESATARIA NESKA. Bale, ze ondo.
ESATARIA MUTILA 1. Benga, lehenengo erronka moduan har dezakegun, bueno, aurrezteko trikimailua, gure trukutxoa, 52 asteen erronka du izena, honelaxe. Zertan datza erronka? Ba urteak dituen, Jose Inaziok esan bezala, 52 asteetan aurrezten joatea. Lehen astean euro bat aurreztuko dugu.
ESATARIA MUTILA 2. Bueno!
ESATARIA MUTILA 1.  Datorren astean bi euro.
ESATARIA NESKA. A!
ESATARIA MUTILA 1. Hirugarrenean 3 , laugarrenean 4, eta berrogeita hamargarren astean 50 euro, berrogeita hamaikagarren astean, 51 euro…
ESATARIA NESKA. Ze ona!
ESATARIA MUTILA 1.  Eta horrela urte amaierarako…. Bueno Estatu Batuetan eta Kanadan e sekulako arrakasta izaten ari da erronka hau, e?
ESATARIA MUTILA 2. Ala, ze ona!
ESATARIA MUTILA 1. Hau jarraitzen badugu, 52 asteen erronka hau jarraitzen badugu, urte-amaieran mila hirurehun eta berrogeita… Ez, barkatu, 1.378 euro aurreztuko ditugu.
ESATARIA NESKA. Klaro! Zenbat?, zenbat?
ESATARIA MUTILA 1. Kontua da, Josean, agian esaten duzu, “bueno, aste honetan eurotxo bat aurreztea ez da zaila”, baina ja pixka bat denboran aurrera goazenean, tokatzen zaizunean 40 euro aurreztea ba, azkenean…
ESATARIA MUTILA 2. Edota ezin dugu egin, Joseba, esate baterako, batetik berrogeita hamabira jarri, taka-taka-taka, kasilatxo batzuk, eta esan: aste honetan, bueno, aste nahiko ona daukat, 52, zapla, ba ordaintzen dut, taka eta tatxatzen duzu 52a ….
ESATARIA MUTILA 1. Hurrengo puntura salto egingo dugu. Begira, bidaia erosteko eguna aukeratuta ere aurreztu daitekeelako, noski.
ESATARIA MUTILA 2. A!
ESATARIA MUTILA 1. Hegaldia erosteko, bai, hegaldia erosteko egunik onena asteartea da; opor-lekuak ez du zerikusirik gainera, edozein puntura bidaiatzeko asmotan zaudela ere, taka, asteartean erosita aukera handiagoa duzu ba, bertan oferta bat topatzeko. Hurrengo egunean…
ESATARIA MUTILA 2. Begira! Astearteetan hegazkin-ofertak handiagoak izaten dira, astearteetan hegazkin-ofertak handiagoak dira. Ze ona!
ESATARIA MUTILA 1. Bai, da asteartea, igandea eta larunbata, hurrenez hurren horrela.
ESATARIA NESKA. Aja! Bale.
ESATARIA MUTILA 1. Gero hegaldi nazionalen prezioak normalean bidaiatu baino hamabi egun lehenago garestitzen dira nabarmen, hori ere kontuan izan. Hegaldi nazional bat erosi baino hamabi aste lehenago erosi,
ESATARIA MUTILA 1. Nazioartekoen kasuan, aldiz, 24 aste lehenago lortuko dugu.
ESATARIA MUTILA 3. Hogeita lau …
ESATARIA NESKA. A! Preziorik onena.
ESATARIA MUTILA 3. Hori da, hori da.
ESATARIA MUTILA 1. Beste neurri ba aurrezterako garaian,begira: gasturik gabeko eguna. Ez dakit zer, zer iradokitzen dizue honek?
ESATARIA NESKA. Ez duzu ezer erosten?
ESATARIA MUTILA 1. Da astean behin edo, ahal bada, astean behin.
ESATARIA NESKA. Ezta ogia ere.
ESATARIA MUTILA 1. Bestela, hilabetean behin kartera etxean uztea gomendatzen dute.
ESATARIA MUTILA 3. Bai, baina
ESATARIA MUTILA 1. Edozer gauza erosteko erabakia atzeratu egitea gomendatzen da. Hombre, letxuga bat erosi nahi baduzue, aizue, bizi bizitza, hortxe arriskatu eta kilo erdi bat laranja ba eros itzazu, ez da ezer pasatzen. Baina, batik bat, arropa eta halako kontuetan bai. “Ahorradoras” idatzi duen idazle honek gomendatzen du egun bateko hausnarketa egitea; hori, edozer gauza, bueno edozer gauza pixka bat garestixea den edozer gauza erosterako garaian. Egun bat hausnartzen.
ESATARIA NESKA. A bale.
ESATARIA MUTILA 1. Asteko menua planifikatuz baita aurreztu daiteke. Zenbat ez dut esango, baina zenbait supermerkaturen web-orrietan eta hortxe, edo zenbait alimenturen web-orrietan ba zu ere asteko dieta planifikatzeko trikimailuak…
ESATARIA NESKA. Bale.
ESATARIA MUTILA 1. … edo planingak e dituzte hortxe eskegita. Eta gero argindarra aurrezteko zenbait trikimailu ere badaude. Adibidez, iOSerako sortu dute standbaycheck. Honek zer egiten du? Bueno, ba gauean alferrik xahutzen dugun elektrizitate-kopuru hori kalkulatzen du, edota, bueno LED bonbillak erabiliz ere, sekulako –eta konprobatuta– aldea dago hilabete bukaeran…
ESATARIA NESKA. A bai, e?
ESATARIA MUTILA 1. … iristen den fakturetan.

detalle2

Dokuteka

B2
2015-05-11

x61pRelaContWAR

16268673
00:03:05

x61pViewCountWAR

7428

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR