detalle dokuteka-generico-fitxa

Larrialdietarako boluntario digitalak

Larrialdien aurrean eta babes zibila ziurtatzeko VOST elkarteko boluntario digitalek zenbait eginkizun garrantzitsu betetzen dituzte, adibidez larrialdien aurrean sare sozialetan zabaltzen diren gezurrak identifikatu eta horiek ezabatzen saiatzen dira.

Zein lan egiten dute elkarte honetan eta zein motatako gezurrak dira sare sozialen bidez zabaltzen direnak? Elkarrizketa honetan VOST elkarteko kide den Kepa Aristik galdera horiei erantzunez hainbat adibide emango dizkigu.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA 1. Hirukote, ba al zenekiten larrialdietarako boluntario digitalak badaudela, existitzen direla, larrialdietarako boluntario digitalak…
ESATARIA 2. Egia esan, nik ez nuen ezagutzen, eta oso-oso interesgarria iruditzen zait.
ESATARIA 1. Bai.
ESATARIA 2. Niri ere bai.
ESATARIA 3. Ez gara hain “biralak” e!
ESATARIA 1. Bai, ze beste hainbat alorretan bezala, sarean ere behar dira, eta badira boluntarioak. VOST izeneko elkarteko kide da Kepa Aristi. Arratsalde on, Kepa.
KEPA ARISTI. Arratsalde on.
ESATARIA 1. Vost zer da? Vz idatzia?
KEPA ARISTI. Ba irabazi-asmori gabeko elkarte bat da. Gaude internazionala den koalizio batean sartuta, Vost taldeen koalizio batean, eta gainera, Vost Spain-en parte gara.
ESATARIA 1. Ya, baina zer egiten duzue? Larrialdietarako boluntario digitalak zarete, eta zer da zuek egiten duzuena?
KEPA ARISTI. Ba nolabait babes zibila egiten dugu sare sozialetan. Hori da nolabait gure lanaren erresumen bat edo.
ESATARIA 1. Ya, babes zibila, eta hori guk ulertzeko moduan? Zertan gauzatzen da?
KEPA ARISTI. Ba saiatzen gara informazioa zabaltzen, bai SOS Deiak-ek eta beste larrialdi-zerbitzuek zabaltzen duten informazioa egunerokoan, eta bereziki zerbait larria gertatzen den egoeretan. Adibidez, orain istripu handi bat gertatuko balitz, hasiko litzateke SOS Deiak…  eta bestelako entitateak informazioa zabaltzen. Gu hori zabaltzen saiatuko ginateke, hori hasteko eta beste alde batetik sortzen diren zurrumurru eta gezur guztiak gelditzen.
ESATARIA 1. Ez zarete SOS Deiak-en Comunity Managerrak…
KEPA ARISTI. Ez.
ESATARIA 1. Zuek beste erabiltzaile bat zarete, eta  beste erabiltzaile batekin funtzionatzen duzue
KEPA ARISTI. Gu beste kontu bat daukagu: VOSTeuskadi, @VOSTeuskadi, eta horrekin funtzionatzen dugu. Laguntzen diegu VOSTeuskadi kontu honekin SOS Deiak eta beste entitateei.
ESATARIA 1. Orduan batetik, entitate horiek zabaltzen duten informazioa gehiago zabaltzea da zuen helburua…
KEPA ARISTI. Hori da
ESATARIA 1. Horri oihartzuna ematea
KEPA ARISTI. Hori da.
ESATARIA 1. Sare sozialei buruz ari gara beti?
KEPA ARISTI. Beti. Bai.
ESATARIA 1. Eta gero esan duzu informazio okerra identifikatu eta hori kentzen ere aritzen zaretela?
KEPA ARISTI. Hori da bai. Gehienetan  STOP Bulos hastap-a erabiltzen dugu, eta hor zentralizatzen dira sortzen diren “bulo” guztiak eta gu gelditzen saiatzen garenak.
ESATARIA 1. Eta gezur asko dago?
KEPA ARISTI. Bueno, Euskadin gehiegi ez, eskerrak. Baina bestela bai, zabaltzen dira batzuk.
ESATARIA 1. Baina adibidez, zein izan liteke gezur bat, edo gezurrezko argazki bat, informazio oker bat…
KEPA ARISTI. Hori da. Adibidez, izan gendun (genuen) kasu bat azkenengo elurteak izan zirenean, agertzen zen Errusiako argazki bat, beno bideo bat ere bai, azaltzen zirenak kotxe batzuk aldapa batean behera elurretan, eta esaten zen Vitoriako leku bat zela, eta zen Errusia. Adibidez.
ESATARIA 1. Eta zuek hori nola, nola jakin zenuten hori ez zela Gasteiz, hori Errusiako argazki bat zela,?
KEPA ARISTI. Ba oso erraz. Interneten bilatzen baduzu, segituan azaltzen zaizkizu horiek denak, eta segituan ikusten duzu beste leku batekoa dela, eta gainera, askotan orain dela urteetako argazkiak eta bideoak direla.
ESATARIA 1. Orduan zuek zer egiten duzue? Deigarria egiten zaizuen hori txekeatu?
KEPA ARISTI. Gu momentu oro gaude monitorizatzen, sare sozialak monitorizatzen ditugu, hor sortzen diren zerak, elkarrizketak eta abar, batez ere larrialdi garrantzitsu bat gertatzen denean. Hori dena zentralizatzen dugu hastap batean edo saiatzen gara behintzat, eta hortikan (hortik) aurrera sortzen diran (diren) iruzur guztiak, bulo guztiak detektatu, eta gelditu.
ESATARIA 1. Eta hori apropos egiten da?
KEPA ARISTI. Denetik dago: batzuek apropos zabaltzen dituzte gezurrak eta beste batzuek intentzio onarekin. Adibidez, larrialdi handietan izaten da odola emateko eta eskaerak, psikologoen eskaerak izan dira, eta horietan adibidez zabaltzen du jendeak intentzio onarekin, eta askotan ez dira eskatu ere egin, eta gero kolapsatzen dira ospitaleak alfer-alferrik.
ESATARIA 1. Ze informazio gehiago ematen du VOST-ek? Aipatu dituzu odol emaileei buruzko informazioa…
KEPA ARISTI. Guk egunerokoan zabaltzen dugu  SOS Deiak-ek zabaltzen dituen informazioak. Adibidez, istripuen informazioak, ere bai Euskalmet eta trafikoaren informazioak eta horrelakoak. Gero, larrialdi kasuan erreforzatzen dugu nolabait, eta saiatzen gara izaten SOS Deiak-en laguntzaile zuzeneko batzuk, ez?

detalle2

Dokuteka

C1
2015-09-24

x61pRelaContWAR

16270828

x61pViewCountWAR

5670

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR