Jon eta Jone II. Enbor bereko ezpala (66)

Zahartu ahala gurasoen itxura hartzen ote dugula uste du Jonek.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ATAL 66 Enbor bereko ezpala


JONE
    Honako bidean duela bi minutu Oskarren gurasoekin egin dut topo.
JON
    Eta? Zer moduz?
JONE
    Astun samarrak dira, amak bueno, pase bat dauka, baina aita, aita ez dut agoantatzen, egia esan semearen igoal igoala da.
JON
    Semea da aitaren modukoa.
JONE
    Beno hori, berdin dio. Biak dira “listilloak” (azkar ustekoak) eta harroputzak.
JON
    Ez da hainbesterako izango.
JONE
     Beste behin izan dugu gure Niko, Nikolas solasaldia... ¨Niko izen estranjeroa¨ dirudiela eta halako txorradak (txorakeriak).
JON
    Nikolas. Bitxia da bai, zein polita den Niko eta zein itsusia Nikolas.
JONE:
    Beno ez da hainbesterako ere.
JON
    Niretzat Niko, beti izango da Velvet Undreground-ekin kantatu zuen haren izena.
JONE
    Nikolas ere ez da hain itsusia. Haurtzaroan irakurtzen genituen Nikolas txikiren abenturak ederrak ziren.
JON
    Eta el “pequeño Nicolas” ere hor dago.
JONE
    Ba azken asteotan dabiltzan kontuekin hasi zaizkit. Oskar ez dagoenean ea hura ikusten jarraituko duten eta horrelako tontakeriak?
JON
    Normala da. Azken finean aitona-amonak dira.
JONE
     Ia, baina noiz izan dute arazorik biloba ikusteko?
JON
    Bueno badakizu, jendea adinarekin izua bihurtzen da.
JONE
    Esperientziagatik diozu?
JON  
    Ba bai aizu. Adinaren kontuak ez dauka erremediorik
JONE
    Hala ere egia da ez zaidala gustatzen haiekin bakarrik geratzea. Gazte plantak egiten dituzten zahar horietakoak dira, arriskutsuenak nire ustez.
JON:
    Ea Merkel , garatu teoria hori.
JONE:
    Ba bai, ez dute onartzen zaharrak direla, jarrera kontua da eta ez dago beren burua modernotzat duten zaharrak bezalako jende txungoagorik.
JON
    Exageratu (ahobero) hutsa zara Jone.
JONE:
    Ez.. adibidez  kotxea (autoa) hartu eta Cadizera segidan bidaiatzen dutela errepikatzen dute urtero. Ez daukate horretarako adinik. Hauetako edozein egunetan kotxearekin (autoarekin) supermerkatu batetara sartuko dira
JON.
    Ba zu orain hain gaiztoa bazara, zahartzen zaranean ez dut pentsatu ere egin nahi. Aizu Jone alde egin beharra daukat. Gero hitz egingo dugu.
W-JON Gaur nahi baduzu etorri nire pisura afaltzera.
W-JONE Ez Jon. Hitz egin dugu horretaz. Nahiago zu bazatoz.
W-JON Bale lasai. Beti zure etxean ez ibiltzeagatik, niri igual zait
W-JONE Ez da niregatik badakizu. Nikorengatik da.
W-JON: 9etan azaltzen banaiz ongi?
W-JONE: Perfect
JONE
    Lehen, maitasuna egin ostean...
JON
    Maitasuna egin?
JONE
    Nik ez dut larrutan esango Jon. Nik maitasuna egiten dut. Zuk nahi duzuna egin.
JON
    Ez, eske arraroa egiten zait, besterik gabe. Gaztelaniaz edo ingelesez ez diot doinu estrainiorik hartzen, baina ¨maitasuna egin¨.
JONE:
    Hara, Jon Harischelar bihurtu zara bat-batean, hitzen doinuaz hizketan.
JON
    Barkatu, barkatu. Eske zure alderdi erromantiko horrek akaso harritu egin nau
JONE
    Baina zer diozu? Ni oso erromantikoa naiz eta.
JON
    Bai bai, Klaro (jakina) Candy Candy zara.
JONE
    Ba esan behar nizuna, akordatzen garai batean.. m-a-i-t-a-s-u-n-a egin ostean erretzen genuela?
JON
    Bai
JONE
    Ez zaizu orain nazkagarria iruditzen hori
JON:
    Ez dakit, nazkagarria ez nuke esango, baina orain ez dut gogorik izaten, zahartzen ari garela Jone!
JONE
    Jon, Jon esna zaude?
JON
    Orain bi segundo, ez. Orain bai.
JONE
    Aizu, zure aita, hil aurretik nola zegoen?
JON
    Nire aita? Hil aurretik? Ez dut ulertzen.
JONE
     Bai, itxura aldetik diot.
JON
    Beno 66 urterekin hil zen eta oso itxura ona zuen. Gaztea zen.
JONE
    Tontakeria irudituko zaizu, baina gaur Oskarren gurasoekin topo egin dudanetik ez dut kentzen burutik, zahartzen garen heinean gure gurasoen itxura hartzen joaten garela.
JON
     Bai hala diote.
JONE
    Jon, nik nire amaren antza al daukat?
JON
    Ba egia esan, ez gehiegi, baina hala ere lasai, zahartzen zarenean ere m-a-i-t-a-s-u-n-a egingo baitizut.

B2 C1
2015-03-30
16268286
6698