Dokuteka
Jon eta Jone II. Sexting (62)
Jonek bere buruaren argazkia bidali zion Joni. Jonek adarra joko dio esanaz argazki hori ez duela jaso eta auskalo watxapez beste nork jaso ote duen.
Sexting
W-JONE Aizu lehengoan ez zenidan ezer esan argazkiarengatik
W-JON Argazkia? Ze argazki?
W-JONE Watxapez bidali nizuna
W-JON Noiz? Nik ez dut ezer jaso
W-JONE Nola ez duzula jaso?
W-JON Ze argazkiaz ari zara?
W- JONE: Ez zara akordatzen nola eskatu zenidan argazki “berezi” bat bidaltzeko?
JONE
Ikusi, niri hemen jartzen dit bidalita dagoela.
JON
Ba nik ez nuen jaso, baina bidal iezadazu, ze uhmm gustatzen zait.
JONE
Jon eta beste norbaitek jaso badu?
JON
Nola jasoko zuen beste norbaitek?
JONE
Ez dakit. Joder hau holako txorradetan (txorakeriatan) ibiltzeagatik gertatzen zait.
JON
Aizu, niretzat ez da txorrada (txorakeria) bat, eta gainera, ez zaude biluzik
JONE
Ia, biluzik ez baina.
JON
Lentzeria sexyaz jantzita eta grrr
JONE
Joer, baina nola konbentzitu ninduzun putoi baten moduan argazkia bidaltzeko.
JON
Aizu ez bota orain niri errua, argazkia ateratzen ibili zinela jakite soilak berotu egiten nau.
JONE
Bai, ba gogoratu beroaldiaz, ze ez duzu horrelako beste bat sekula jasoko
JON
Akatsen bat izango zen Jone, lasai.
JONE
Ia, baina beste norbaitek jaso badu?
JON
Ba sorpresa ederra jasoko zuen, ze… aber (ea), erakutsi berriro, joder Jone, orain 20 urte ez zenuen ipurdi hori.
JONE
Ez dit graziarik egiten Jon
JON
Baina argazki hau behintzat pasako didazu ez?
JONE
Ni loca (Ezta erotuta ere). Ez dut berriro halakorik egingo.
JON
Bueno, sexting-a beste edozein sexu harremanen modukoa izan daiteke dibertigarria eta...
JONE
Dibertigarria? Zenbat barre bota dut nik honekin Jon?
JON
Ez zaitez horrela jarri, hor nonbait geratuko zen, mezu galduen linboan
JONE
Eta norbaitek hartu badu? Hackerren batek edo?
JON
Bueno Jone ez zaitez “enparanoiatzen” hasi.
JONE
Aktore askori atera zizkieten duela gutxi.
JON
Bai, baina ia, nor arituko da zure telefonoa hackeatzen?
JONE
Ba ez dakit, baina ez dit graziarik egiten.
JON
Bai, badakit... esan didazu lehen.
JONE
Jendearen argazki intimoak lapurtzea eta bidaltzea ez da bidezkoa. Herriko plaza erdian ez duzu norbait hartzen, jantziak kendu eta biluzik uzten ezta?
JON
Baina, bueno, Jone, ezin duzuna da zure bizitza edo harreman askatasuna horregatik aldatu, ez ezazu gehiago bururik jan.
JONE
Telefonoz argazkiak bidaltzen ibiltzea ez da harreman askatasuna izatea, niretzat behintzat
JON
Ba nik uste edozein bide ona dela harremanez gozatzeko, ea erakutsi berriro argazkia.
JON
Jaso nuen
JONE
Zer?
JON
Argazkia jaso nuela, txantxetan ari nintzen.
JONE
Joder Jon horrek ez dauka grazia putarik, buf urduri eta guzti jarri naiz argazkia hortik zehar ibili zitekeela pentsatzen.
JON
Bueno ez nuen uste hain serio hartuko zenuenik eta gero ez dut tarterik topatu aitortzeko.
JONE
Orain topatu duzu ba.
JON
Barkatu Jone
JONE
Ez, hau ez dizut hain erraz barkatuko, gaur etxera etortzeko eskatu behar nizun, baina argazkiarekin konformatu beharko duzu.
W- JON Jaso al duzu?
W- JONE Zer jaso behar nuen?
W-JON Orain ikusiko duzu...
W- JONE Jon! Baina zer da jantzita daramazun hori?
W- JON : Elefante tronpa Tanga.
W- JONE Eta zuk uste honek berotuko nauela?
W- JON Badakit ezetz, baina beno, orain ezingo duzu esan, ez duzula guzti honekin barrerik egin…
