Dokuteka
Osasun-langileen aurkako erasoak
Osasun-langileek ere erasoak jasan behar izaten dituzte bere lanean. Batzuetan eraso horiek pazienteengandik jasotzen dituzte, besteetan horien familiarteko eta lagunengandik. Gai horretaz hitz egin dute Euskadi Irratian Bizkaiko Medikuen Elkargoko arduradun batekin.
ESATARIA. Martxoaren 18a da gaur, osasun-arloko langileek jasaten dituzten erasoen aurkako eguna Espainiako estatuan. Osakidetzan bakarrik 2.500 eraso salatu dituzte langileek azken 7 urteetan; SATSE sindikatuak emandako datua da hori. Telefonoz bestalde dugu Angel Alayo Bizkaiko Medikuen Elkargoan lehen mailako arretako presidenteordea. Alayo jauna, egun on.
ANGEL ALAYO. Egun on.
ESATARIA. Eraso asko jasaten dituzue gaixoen edo euren senitartekoen partetik?
ANGEL ALAYO. Bai, bai, bai. Kalkulatzen dabe gutxi gorabehera 10 medikutik 8k, 8,8k ia 9k bere bizitza profesionalean zehar erasoren bat izan duela. Erasoak dira batzuetan irainak eta mehatxuak eta…; ez dira guztiak golpe fisikoak eta hola, ezta?
ESATARIA. Bueno, eskerrak. Nabaritzen dugu kezkatuta dagoela zuen gremioa, jakina. Eraso hauek, guk ulertzeagatik, zer testuingurutan gertatzen dira?
ANGEL ALAYO. Zelan? Ze..
ESATARIA. Esan nahi dut: oso urduri daudenean, salatzen dutelako behar bezalako arreta ez dutela jasotzen medikuengatik… Zer da eraso hauen atzean egon litekeena, zerbait badago?
ANGEL ALAYO. Denetarik dago. Gehienbat izaten da igual batek espero duen asistentzia ez edukitzeagatik; edo, agian, esate baterako, eskatzen deutzue baja eta ez delako bajarik esateagatik; edo nahi dute “niri erresonantzia bat egin behar dauztazue, ez dakit zergatik eta beste batzuei egiten diozutenez eta niri…” Eta holakoak. Beste batzuetan ere, esate baterako, ospitaleko urgentzietan, ba igual larregi itxaron behar dutelako, edo besteek baino gehiago itxaron behar dutelako. Batzuetan ez da pazientea e, batzuetan da pazienteen lagunek edo familiakoek.
ESATARIA. Pentsatzen dut krisiaren testuinguruak ez duela asko lagunduko giro hau baretzen. Egia da langile askok gaixoak etxean artatzeko, atenditzeko, beldurra dutela?
ANGEL ALAYO. Bueno, gehienetan ez. Etxeetan normalean ez da gertatzen, salbuespenak salbuespen, eta bat da osasun mentalean, ezta. Psikiatrek eta holakoek etxeetara joaten direnean, hor bai zelako paziente motekin arriskutsua ahal da izan batzuetan.
ESATARIA. Bueno, eraso horien aurrean zero tolerantzia da zuen aldarrikatzen duzuena, osasun-langile baten aurkako erasoa delitua dela gogoraraztea, alegia.
