Dokuteka
Panpina benetakoagoak
1959ko martxoaren 9an, polemikoa bezain ezaguna den Barbie panpinaren lehen merkaturatzea izan zen.
Estereotipo eta edertasun-kanonetatik urrundu eta emakumeen benetako itxurara hurbiltzen diren panpinak ateratzen ari dira orain. Audio honetan Ameriketako Estatu Batuetan merkaturatutako bi panpinaren berri daukazu.
ESATARIA 1. Bueno, errealagoak diren panpinak ari dira, beraz, merkaturatzen, nahiz eta garapen hori nahiko geldoa den. Estatu Batuetan aipaturiko Barbi panpinaren irudi idiliko horrekin puskatzeko, benetako neska gazteetan oinarritutako panpina sortu dute, ezta?
ESATARIA 2. Bai hori da. Nikolai Lamilly izeneko estatuar gazte batek, ba ezinezko edertasunari aurre egiteko, benetako neska batek izango lituzkeen neurriak dituen panpina sortu du. Ba aldaka zabalagoak ditu, ez ditu takoiak erabiltzen eta ez da ilehoria. 19 urteko neska estatubatuarraren batez besteko neurriak izan ditu oinarri panpina sortzeko orduan. Elastikoa eta bakeroak janzten ditu panpina honek, eta beste barbia ez bezala honako hau tente mantendu daiteke laguntzarik gabe. Eta badu, gainera, beste berezitasun bat, Ainara: pegatina batzuei esker, aknea, zelulitisa, orbainak, tatuajeak eta betaurrekoak ere ba jarri dakizkioke itxura errealagoa emateko. Eta momentuz 20 eurokoa da errealagoa den panpina honen salneurria.
ESATARIA 1. Eta, gainera, Barbiren alternatiba hori ez da errealitatera gehiago hurbiltzen gaituen panpina bakarra. Estatu Batuetan, baita ere, Down sindromea duen ume baten amak gaixotasun bera duen, bueno, antza duen panpina egin du, ezta?
ESATARIA 2. Hori da, bai. Bere alabak merkatuan bere antza zuen panpinarik ez zuela ikusten esan ostean, bueno, ba, Pennsylvaniako emakume honek Down sindromea duten panpinak sortu zituen, gaixotasuna pairatzen duten umeak konfiantzaz hezteko. Merkatuan, beraz, panpina errealek gero eta tarte handiagoa dute, eta eskaintza zabal horretan jostailu egokiak aukeratzeko gomendioak ematen dituzte Aisihezi elkartetik.
AISIHEZI ELKARTEA. Bueno, orokorrean aipatzen duguna da pixka bat kontuan edukitzea ba bai haurraren erritmoa edo… Nolabait, hor jostailuek askotan egiten dute oso sailkapen orokorra, adinarena, adin honetatik adin honetara. Puzzleekin adibidez. Puzzleen mundua oso erlatiboa da. Ume batek 3 urterekin egin ditzake 50 piezatako puzzle bat eta beste batek ez dauka gaitasun hori, ez dituelako egin edo, besterik gabe, bere erritmoa beste mota batekoa delako. Orduan, bai kontuan edukitzea hori: adina, materiala bereziki… Guk beti aholkatzen dugu ahal bada egurrezko jolasak, bai testuragatik, bai toxizitateagatik; eta, orokorrean, ba sexismoa edo indarkeria bultzatzen ez duten jolasak aukeratzea edo ekiditea. Ahal baldin bada, hautu egitea badago merkatuan geroz eta jostailu edo mahai-jolas kooperatibo gehiago; orduan, ba, ahal bada horien hautaketa egitea. Bezero bezala, jakitea badaukagula eskubidea, nolabait, jostailuak ikusteko; hau da, askotan kaxak oso deigarriak izaten dira, baina gero benetan ez dakigu bere edukia zein den. Hizkuntza aldetik ere kontuan edukitzeko ba, ahal bada, euskarazko jolasak izateko, edo bestela oso arau konplikatuak ez dauzkatenak…
