Dokuteka
Ablazioa
Afrikako hainbat kulturetan neskatoei egin ohi zaien mutilazio genital honetaz hitz egin digu Estitxu Fernandezek.
17. zinta / 01.05.00
Nerea.- Konponbiderik ez duena, Estitxuk gaur mahai gainean jarri digun gaia da, ablazioa; alegia emakumeen klitori-mutilazioa. Azken bolada honetan gainera, azken egun hauetan berriro ere, bueno, eztabai-gai izan da. Izan ere, komunikabideetan agertu da gaia eta Saioa Etxebarria lankideak azken orduko zertzelada batzuk jaso ditu.
Saioa Etxebarria.- Ablazioa Afrikako 28 herrialdetan ohiko praktika da eta azken urteetan izan den immigrazioaren ondorioz, Espainiar estatuko leku batzuetara hedatu da. Hain zuzen ere Aragoi, Katalunia eta Balear Irletan, hogeita hamar kasu baino gehiago atzeman dira azken zazpi urteetan, gehienak Kataluniako… (ulertezina). Espainian bizi diren Senegal, Gambia, Mali eta Mauritaniako emakume guztiek, hogeita hiru mila inguruk, ablazioa egina dute eta beraien alabei ere egingo dietela aitortzen dute gehienek. Ume gehienak jatorrizko herrietara oporretara doazenean operatzen dituzte, baina azkenotan Espainian bertan ablazioak egiten diren susmoa dago.
Hemengo legediak orain arte ez du ezer zehatzik esaten ablazioari buruz eta hain zuzen ere, partidu sozialistak lege-proposamen bat aurkeztu berri du maiatzaren hamarrean, ablazioaren aurkako neurriak har daitezen.
N.- Ez gara lege-kontuetan sartuko, Espainian hortaz ez dago ezer argi, Frantzian, esate baterako, hogeita zazpi kasu juzgatu dituzte, bi estatu horiek aipatzearren. Dena dela, horrek badu ondorio fisiko eta psikologiko nabarmen bat.
E.F.- Bai, eta nik uste dut gainera, igual lehendabizi, Nerea, esplikatu beharko genukeela, azaldu beharko genukeela zer den, ze ablazioa deitzen dugu baina kontua da mutilazioa dela, mutilazio genitala, emakumeengan ematen dena eta bueno, tokian-tokiko sinesmen eta ohituren arabera desberdina izan daitekeela. Izan daiteke ablazio deitzen duguna edo klitoridektomia, klitoria kentzea, izan daiteke baita ere ezpain txikiak eta ezpain handiak jostea, edo bestalde, aluko parte handi bat jostea justu-justu ba, baginaren sarrera ahalik eta txikiena, txikien uzteko,ezta?.
N.- Horrek arazo fisikoak sortzen ditu eta esaten genuen sexualitateari buruz ere, emakumearengan izugarrizko ondorioak izaten dituela.
E.F.- Bai hori da ezta?, sexu-harremanak izateko imajina dezakegu batez ere penetratiboak baina bestelakoak ere bai, horrek ze minak sortuko dituen emakume batengan ezta?, eta bueno, inseguridadea eta plazerera ukatzen dio eta bueno, horrelako ondorioak baina pixka bat igual ondorioetan sartu aitzinetikan baita ere komenigarria da aipatzea zergatik ematen den hori ezta?, ze ohitura hori, aipatu bezala, 28 herrialdetan, Afrikako 28 herrialdetan ematen da, dagoeneko lautan debekatu dute, eta hori aitzinera pausu handia da, baina zergatik dagoen horren sustraituta eta pixka bat ikusten baldin badugu Afrikako kultura gehienetan emakumearen egoera zein den, nik uste dut horrek pista bat emango digula, ezta?. Kontua da bueno emakumeak sozialki baloratua izan dadin esposatu egin behar duela, ezkondu egin behar duela eta haurrak izan behar dituela; hori da bere lana, ezta? mundura jaio da horretarako. Hemen ere, hombre, pixka bat aurreratu dugu ezta?, baina hori da kultura judeo-kristauak edo zabaldu duena ezta?. Eta Afrikan ba segun eta ze herrialdetan oraindik hori mantentzen da. Orduan, gizonezkoek emakume mutilatuak nahi dituzte, plazerik bat ere sentitzen ez dituztenak eta justu-justu haurrak izan eta etxea zaintzen dutenak ezta?. Eta orduan ama batek bere alabari mutilazio hau egiteko erabakitzen baldin badu, kontu horregatik da ezta?, uste du mesede bat egingo diola bere alabari sozialki bizitza errazago eginen diola, haurrak izanen ditu eta ezkonduko da.
N.- Nolanahi ere, sarritan kanpoko herrietako ohiturei buruz arin samar hitz egiten dugula iruditzen zait, alegia, ba ablazioa debekatu egin behar da, neurri hori hartu behar da, baina akaso beste aldagai batzuk ere kontutan izan behar dira konponbidea bideratzerakoan.
E.F.- Bai bai Nerea, baina egia da beste herrietako ohiturak ulertu behar ditugula, ohitura diren momentutik, bai besteek gureak ere. Ezin dugula desberdinak direlako bakarrik kritikatu eta debekura bultzatu, ez. Baina kasu honetan ohitura bat bada, baina eraso bat ere bai; emakumeen kontrako eraso bortitza. Orduan, nik uste dut giza eskubideak, ba hori beraien gainetik pasatzen baldin bagara,giza eskubideak puskatzen baldin baditugu, erasotzen baldin baditugu kritikagarria dela eta deuseztatu behar den ohitura bat dela.
N.- Horrela zioen Beijingo emakumeen konferentziak ere, hori bera aipatu zuen ohitura izateagatik ez zela onargarria.
E.F.- Hori da, eta gainera zuk aipatu duzu lehen ezta?, adibidez, harreman sexualetan izaten dituzte, klaro, kontua da mutilazioa gertatzen den momentu berean ja, orduan hasten dela mina ezta?, ze min izugarria ematen omen du baina ez momentu horretan bakarrik, gero bizitza guztirako uzten dizkizu ondorio batzuk. Bat, harreman sexualetan ba arazo izugarriak izatea eta mingarria izatea, baina ez hori bakarrik; ba izan daiteke pixa-jarioak edo izatea, ezin kontrolatu eta bueno denbora guztian pixa egiten egotea eta horrek dakartzan ondorio sozialak, ezta? ba usainarena eta abar baina ez hori bakarrik, hileroko mingarriak izaten dituzte, bueno eta horrelako osasun ondorioak, ezta? haurrak izateko, hau da, erdiratzeko momentuan ere, ba zauria orbainduta dute, orbaina ez da irekitzen eta haurrak izateko izugarrizko minak izaten dituzte gainera erditzea bera egun bat baino gehiagoz luza daiteke eta anitzetan haurra hilda jaiotzen da, emakumea bera ere hil daiteke erditzean eta bueno kontutan hartu gabe edo ahantzi gabe mutilazioa egiten dioten momentu berean ere odolustutzeengatik hil daitekeela.
N.- Bai
E.F.- Neska
N.- Kasu asko gertatu dira eta debekuaren ondorioz, gainera, egoera txarretan egiten da, toki ezkutuetan eta behar ez den bezala.
E.F.- Hori da, batzuetan bizarra kentzeko kutxila batekin edo botila hautsi batekin eta bueno, pixka bat hori da salatu behar dena ezta, ez dira…
N.- Eta salatzeaz gain zein izan daiteke konponbidea edo…
E.F.- Lehen aipatu dugu pixka bat zertan sustraitzen den ohitura hau ezta?, emakumearen egoera ez dela behar bezalakoa ezta?, ba pixka bat bere eskubideak zapalduta daude, emakumearen eskubideak eta pixka bat ildo horretatik joango litzateke ezta?. Jendea sentsibilizatu, kontzientziatu emakumeak bere eskubideak dituela beste guztiek bezala, giza-eskubideak errespetatu egin behar direla, eta eskubideak direla, ez dela … ez duela batek erabakitzen bai edo ez baizik eskubideak direla eta denok ditugula ezta?. Orduan, pixka bat hortik joango litzateke, ez indarrez inposatu ezer, baina bai sentsibilizatu jendea eta Sierra Leonan, erraterako…
N.- Hori esan behar nizun, Afrikako zenbait herritan egin dituzte saiakerak…
E.F.- Hori da, Sierra Leonan, erraterako, gobernuz kanpoko erakundeek lan izugarria egin dute. Batek hain zuzen Inter Afrika Komite deitutakoak sentsibilizazio-kanpaina izugarriak egin ditu, emakumeei beraei hitzaldiak emanez eta pixka bat esplikatuz ze ondorio dakartzan horrek eta bueno emakumeen egoera pixka bat alda daitekeela zabalduz eta bestalde adibidez mutilazioak egiten dituzten emakumeak, hauek ere kontzientziatuz; ze emakume hauek normalean emakume edadetuak dira, ja biloba zenbait biloba dituztenak, eta esperientzia handikoak eta hauek dirua jasotzen dute, soldata bat jasotzen dute mutilazio horiek egiteagatik. Orduan, pixka bat lortu dutena da alternatiba ekonomikoak beraientzat, ba adibidez saskiak edo pareoak eginez diru sarrera bat izan dezaten eta orduan ba mutilazioak gutxituz ezta?. Eta egia da ehuneko laurogeita hamabitik ehuneko berrogeita hamabostera pasa dela emakume mutilatuen portzentaia eta hori ja pausu handi bat eta nik uste dut hori dela bidea ezta?, ez indarrez baizik pixka bata jendea kontzientziatuz emakumearen egoera alda daitekeela eta hori eraso … giza-eskubideen kontrako eraso bat dela.
N.- Hmm, oso ondo. Esan dizuet gai gordina baina interesgarria zela. Seguru zuek ere gai honen inguruan iritzirik baduzuela edo ikuspegi berriren bat, guk ez dakiguna eta gogorarazi nahi dizuet martxan dugula egunero-egunero erantzungailua eguerdiko ordu bietatik arratsaldeko bostak arte. Bi telefono zenbaki ditu erantzungailu horrek; bata Lapurdi, Zuberoa eta Baxenafarroatik deitzeko eta bestea berriz hego Euskal Herritik deitzeko. Helbide elektronikoa ere badugu, hortxe dagoeneko ikusten ariko zarete eta esandakoa, mezuren bat utzi nahi badiguzue, gai honen inguruan edo beste baten inguruan ba badakizue, prest gaudela zuen iradokizun guztietarako. Estitxu Fernandez, ba mila esker.
E.F.- Zuei
N.- Gai gordin, arantzatsua, baina interesgarria ekartzeagatik
E.F.- Zuei
N.- Eskerrik asko.
