detalle dokuteka-generico-fitxa

Matrikula euskaldunak Idahon

Albiste bitxia. Euskal Herrian ez, baina Estatu Batuetan euskaldunek autoko matrikula berezia izateko baimena lortu dute.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria 1. Albiste ona, beti bezalaxe, eta ordua abiatzeko, eta Estatu Batuetara garamatza gaur albiste on horrek. Euskaldunak gogoratu nahian kotxe-matrikula berriak sortu dituzte Idaho estatuan. 

Esataria 2. Idaho Basque irakur daiteke kotxe-matrikula berri horietan, eta Ameriketara joandako artzain euskaldunak, eta oro har euskal kultura, omendu nahi dituzte modu horretara.  

Ohitura xelebrea da hori Amerikako Estatu Batuetan. Kotxearen bi matrikuletatik batek beti matrikula ofiziala behar du izan, baina bigarren plakan edozer hitz edo irudi jar daiteke.  

Eta aukera honetaz baliatuz proposatu dute Idahon matrikula kurioso hau. Ardi-karroa (ardi-gurdia) ageri da matrikulako argazkian, Idahoko mendietan denbora luzez artzainen bizileku izan zen gurdia, alegia. Oesteko pelikuletan hainbestetan ikusi dugun karreta, egurrezko gurpil handiak eta oihal zuriz estalitako karroa. Horixe bera jarri dute argazkian:  atze(k)aldean mendiak ikusten dira eta ardi-karroaren gain(k)aldean Idaho eta azpi(k)aldean, berriz, Basque jartzen du.   

Euskal Herritik Amerikako Estatu Batuetara joandako artzainak omendu nahi izan dituzte irudi honekin. Idahoko edonork jar dezake matrikula berri hau bere kotxean. Hala baimentzen du behintzat Idaho estatuko gobernadoreak onartu duen lege, lege-proiektuak. Egunotan sinatu dute eta datorren urtean sartuko da indarrean.  

Idahon euskaldun asko bizi da. Azkar asko onartu dute proposamena. Ezagun askoren laguntza eta babesa ere izan du kotxe-matrikula berriak. Pete Cenarrusa, Idaho estatuko idazkari-ohia, eta John Better historialaria, besteak beste. Betterrek zuzentzen duen Cenarrusa Center For Basque Studies  kultura-fundazioarentzat izanen (izango) da gainera proiektu honetan bilduko den dirua.  

Esataria 1. Idaho Basque, euskaldunak gogoratuko dituen kotxe-matrikula, ikusiko da laster beraz Amerikako Estatu Batuetan.       

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B1
2005-04-17

x61pRelaContWAR

16261624
0:01:52

x61pViewCountWAR

5754

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR