detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman mintzalagun bila: Trikimailuak

Kerman ligatzeko metodo baten bila dabil:
Egiturak:
- Ez nahastu orri eta orrialde.
- Bakarrik partikularen kokapena.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

 KERMAN: Aupa, Iñaki! Zer ari zara irakurtzen?

IÑAKI: Ezer berezirik ez. Aireportuan denbora pasatzeko erosi nuen liburu hau... Eta orain amaitu egin behar...
KERMAN: Ea ikusi... Hara! Orrialde bat falta zaio!!!
IÑAKI: Orrialdea ez, Kerman! Orri osoa falta zaio!!! Neronek kendu nion... Paper faltan nengoen, eta orri horrek izenburua besterik ez zeukan.
KERMAN: Bixen Jones... Izenburua ez dut ezagutzen... Zenbat orrialde ditu? 244 orri...
IÑAKI: 244 orrialde, Kerman! Bestela ez nuke irakurtzen jarraituko... Sekulako tontakeria da.
KERMAN: Bixen Jones... Astero-astero irakurtzen dut literaturari buruzko web orrialde bat... Eta ez dut liburu honi buruzko albisterik irakurri...
IÑAKI: Esan dizut lehen ere... Aireportuan erositako liburu txatxu bat da...
KERMAN: Eta? Zer kontatzen du ba Bixen Jones horrek?
IÑAKI: Ba hogeita hamar urte inguruko tipo bat da, gizena, mutilzahar geratzeko tankera guztiak dituena... Eta ligatzeko zer arazo dituen idazten du egunkarian. Tontakeria hutsa...
KERMAN: Ez pentsa, hori ez da ahuntzaren gauerdiko eztula... Eta? Nola moldatzen da ligatzeko? Lagunen bidez? Ligatzeko web orrietan profila sortuta?
IÑAKI: Kerman, nik zer dakit ba?
KERMAN: Iñaki!!!!!!!!!

AZALPENAK
Ez nahastu orriak eta orrialdeak. Orri batek bi alde izaten ditu; hau da, bi orrialde. Era berean, web orria edo webgunea esango dugu, ez web orrialdea.

KERMAN: Iñaki, kontzentra zaitez, mesedez. Bakarrik gauza bat jakin nahi dut. Zer egiten du Bixen Jones horrek ligatzeko?
IÑAKI: Kerman, nik ez ditut xehetasun horiek gogoan hartzen... Goazen bazkaltzera behingoz, goseak amorratzen nago eta!
KERMAN: Ez dituzula xehetasunak gogoan hartzen! Ederra kontua! Zertarako irakurtzen duzu orduan? Bakarrik denbora pasatzeko???
IÑAKI: Kerman!!!
KERMAN: Ondo da, ondo da... Liburuaren kontua argitu eta gero joango gara bazkaltzera... Baina orain kontzentra zaitez pixkatxo bat...
IÑAKI: Kerman!!!!! Nik bazkaldu egin nahi dut, kito!
KERMAN: Ondo da... Nahi duzun moduan... Bazkaltzera? Ba, bazkaltzera! Baina hori bakarrik jakin nahi dut, eta jakin artean ez dizut bakerik emango...
IÑAKI: Gogaikarri zaude benetan, Kerman! Zer axola zuri Bixen Jones honen gorabeherak?
KERMAN: Beno, tira... Ni ere neska batekin maiteminduta nago... Eta ez dakit hura nola konkistatu...
IÑAKI: Hori al zen ba! Banengoen ba ni... Eta... Nor da?
KERMAN: Ba... Kafea hartu eta gero kontatuko dizut!
IÑAKI: Kerman, Kerman!!!

AZALPENAK
Bakarrik hitza dagokion tokian ipini behar da, hau da, nabarmendu nahi denaren ostean. Horrenbestez, «bakarrik galdera bat egingo dizut» eta «bakarrik gauza bat jakin nahi dut» ez dira zuzenak. «galdera bat bakarrik egingo dizut» eta «gauza bat bakarrik jakin nahi dut» esango dugu.

KERMAN: Iñaki, nire maitasun kontuen berri ematea nahi baduzu, Bixen Jonesen kontuak kontatu beharko dizkidazu, labur-labur...
IÑAKI: Kerman, mesedez… Labur-labur? Oso luzea da!
KERMAN: Mesedez, Iñaki, 244 orrialde baino ez ditu… Gainera, ez al dago liburuan bertan laburpenik? Ba ez... zuk kendutako orrian egongo zen, hori bakarrik falta baita… Zuretzat kalte. Ea, hasi kontatzen!
IÑAKI: Tira… Utzi pentsatzen… Ba, Bixen Jones hau ere maiteminduta dago. Neska polit batekin.
KERMAN: Non ezagutu du? Lantokian, kiroldegian, ligatzeko web orri horietako batean?
IÑAKI: Gazte-gaztetatik ezagutzen dute elkar, unibertsitate garaitik, uste dut...
KERMAN: Benetan?!!! Nik Aitziber ere halaxe ezagutzen dut!!!! Eta? Zer egin du Bixenek neskarekin ligatzeko?
IÑAKI: Ba... denetik... Azkenean jeloskor jartzen saiatu da... Neska-laguna duela esan dio... Eta plantak egiten aritzen da...
KERMAN: Eta? Funtzionatu al dio?!!!
IÑAKI: Hala dirudi...
KERMAN: Mila esker, Iñaki! Gauza bera egingo dut nik Aitziberrekin!!!! Jeloskor jarriko dut... Egun pare bat bakarrik beharko ditut nire besoetara ekartzeko!!! Ideia bikaina izan duzu. Zu bai zu galaia!
IÑAKI: Kerman, nik ez dizut inolako ideiarik eman... Are gehiago... Neska hori jeloskor jartzea sekulako astakeria iruditzen zait...
KERMAN: Iñaki, proba egin eta gero esango dizut!!! Plan hauxe bakarrik prestatuko dut, baina, hori bai, urrats guztiak ondo neurtuta!!! Banoa orain martxan jartzera... Aio!
IÑAKI: Kerman! Kerman!

AZALPENAK
Ligatzeko plana prestatzen ikusi dugu gaur Kerman. Lehenik eta behin, orriak eta orrialdeak ez direla gauza bera ikusi dugu. Orri batek bi alde izaten ditu, hau da, bi orrialde. Era berean, WEB ORRIA edo WEBGUNEA esango dugu, ez web orrialdea. Bestalde, BAKARRIK partikularen ordenaz aritu gara. Oro har, nabarmendu nahi dugun elementuaren ondoren ipintzen dugu. «Plan bat bakarrik prestatuko dut», «Gauza bat bakarrik esango dizut». Txartzat emango ditugu «Bakarrik plan bat prestatuko dut» eta tankera horretakoak. Horixe gaur ikusitakoa, lagunok. Badakizue zuek ere: honekin edo harekin, baina egin!

detalle2

Dokuteka

A2
2011-01-24

x61pRelaContWAR

16260003

x61pViewCountWAR

4503

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR