Kuzua eta Umeboshia

Makrobiotikan erabiltzen diren bi osagai dira Kuzua eta Umeboshia. Erabiltzaileen ustez, dohain harrigarriak dituzte eta osasuna zaintzen laguntzen dute.

Euskadi Irratiko Hiri gorrian saioan makrobiotika-sukaldaritzaren inguruan aritu dira.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA.- Beno ba gaur zuekin hiztegi oso bat ere egin nahi dugu. Iker Bidarte eta Gorka Gereñorekin. Eta laster agurtuko ditugu Silvana Huegun eta Miren Balentziaga ere, baina nondik hasiko gara? Ze, hemen ezagutzen ez ditugun hitz mordoa bildu dugu. Ezagutzen ez ditugunak baina gure inguruan tartean entzuten ditugunak. Bakarren batek esan dizkigulako edo supermerkatuan parean tokatu zaizkigulako.
KAZETARIA.- Zeinekin hasiko gara, ze hasiko gara? belarretatik edota makrobiotikatik?
GORKA.- Nahi duzun bezala.
KAZETARIA.- Biak prest?
BIAK.- Bai, bai. Lasai.
MAGGI.- Beno, ba, Gorka. makrobiotikan. sukaldaria zarela esan duzu. Eta ba, Kuzua eta umeboshia erabiltzen omen dira ez makrobiotikan? Heste eta urdailetarako, ez dakit edari magikoak edo konbinazio magikoa ote den. Bi horiena.
KAZETARIA 1.  Zer esan duzu Maddi? Kuzua eta umeboshia?
MAGGI.- Bai, kuzua eta umeboshia. Ohitu beharko dugu.
GORKA.- Bai, bai. Izen arraro samarrak egiten zaizkigu hasiera batean, baina gero ohitzen garenean, ba horixe, dena bezala normalizatu egiten ditugu. EE umeboshia azkenean aran bat da. Arana.. egiten dute gatzetan utzi eta uzten dute hartzitzen, e. Hartzitzen edo “fermentatzen”, denok ulertzeko. E, orduan eta hartzituago egon, orduan eta nolabait esateko, ba osagai gehiago ditu, eta orduan eta osasuntsuago da.
MAGGI.- Zer zapore du?
GORKA.- Ee, oso-oso gazia da. hori da. Oso-oso gazia da. Bai eta garratz puntu bat ere badu.
KAZETARIA.- Eta gero arana zer gelditzen da, e…?
GORKA.- Bigun biguna gelditzen da.
KAZETARIA:- Pasa baten modukoa?
GORKA.- Hori da. Hori da.Gero, merkatuan aurkitu dezakegu bi eratara: aurkitu dezakegu aran osoa, edo aurkitu dezakegu jada arana bere hezurrik gabe, pasta bat bihurtuta, eta hori erraxagoa da jaten.
KAZETARIA.- Konpota moduko bat edo ez?
GORKA.- Hori da, hori da. Eta nik uste hori erraxagoa dela, bai erabiltzen, bai sukaldean, eta bai terapeutikoki. Azkenean umeboshiak bi zentzu ditu gure elikaduran: sukaldean erabiltzea normal, esan nahi dut bere zaporeagatik edo bestela terapeutikoki.
KAZETARIA MUTILA.- Eta sukaldean adibidez umeboshia nola erabiliko zenuke zuk?
GORKA.- Ba, sukaldean adibidez guk makrobiotikan normalean ez dugu tomaterik ibiltzen, solanazearik ez dugu erabiltzen. Orduan tomatearen ordez, egiten dugu beste saltsa bat tomato izena duena eta horri botatzen diogu ba tomatearen azideza eduki dezan. Orduan zuk hartzen duzu beste saltsa bat tipula eta azenarioarekin egindako saltsa bat, umeboshia eransten diozu trituratzen duzu eta dauka tomatearen gustu guztia. Ez da tomatea noski! Baina..
KAZETARIA.- Tomatoa da. Ja, ja,..
GORKA.- Hori da, hori da. Eta solanazeak jan nahi ez baldin badituzu, hor daukazu beste aukera bat.
KAZETARIA.- Eta zergatik ez genituzke solanazeak jan nahiko?
GORKA.- ba, solanazeek badaukate osagai kimiko bat solanina izena duena, eta alkaloide bat da, eta alkaloide hori ba tabakoa bezala, alkaloidea den bezala toxikoa da. Eta gorputzean nolabait esateko pilatzen joaten da. Ez dago garbitzeko sistemarik. Orduan, orduan eta solanazea gehiago erabili, orduan eta solanina gehiago daukagu gorputzean. Eta solanina horrek, ba ez mundu guztiari, baina jendeari arazoak ematen dizkio, muskularrak edo tendoiak edo.. Edo bai, eta orduan ba…
KAZETARIA.- Tomateak neurrian orduan.
GORKA.- Bai, tomatea, ez bakarrik tomatea, solanazeak patatak dira, piperrak dira eta berenjenak dira. Orduan, nik ez dut esaten ekiditeko baina baino bai neurrian hartzeko. Eta gainera, konturatzen baldin bagara, elikagai guzti horiek nondik datoz? Ameriketatik, eta elikadura osasuntsu bat egin nahi baldin badugu, eta saiatzen baldin bagara gure gertuko edo ahalik eta gertukoen elikagaiak jaten ba Ameriketako gauza guzti horiek berezkoak ez ditugu hemen.
KAZETARIA.- Ya, baina umeboshia?
GORKA.- Umeboshia ere ez. Noski, baino . .esan nahi dut gero bi elikagaien artean bat baldin badago osagai onak dituena, hori erabiliko dugu. E, baina patata, edo piperra edo solanazeak ez dira batere onak osasunarentzako.
KAZETARIA.- Umeboshia orduan, batetik, kuzua, bestea aipatu duzuna Gorka?
GORKA.- Bai, Kuzua, berez zain bat da. Zaina lurretik ateratzen dute, hauts bihurtzen dute, eta gero guri edo, merkatuan aurkitzen dugu.. hauts, tiza moduan?
KAZETARIA.- Bai.
GORKA.- Gero eskuekin hartu eta hauts bihurtzen duzu. Eta hori egin behar dena da ur berotan jarri, irakinarazi, baina irakin gabe. Berotu bakarrik. Umeboshiarekin nahastu eta likido hori edan behar dugu.
MADDI.- Zertarako edan behar dugu?
GORKA.- Zertarako edan behar dugun? Ba, hementxe ekarri dut lista. Beno, dena esaten baldin badut. Beno, gibela indarberritzen du. Gero, txistua eragiteko, txistua egiteko oso ona da, nola gatz puntu bat duen. Ba, hori da: txistua eginarazi egiten digu. Gero txistu horrek zertan laguntzen digu? Digestioak askoz ere hobeto egiten, bale? Gero, azukrea metabolizatzen laguntzen du ere bai. Halako batean, igande batean edo paseo bat..
MADDI.- Pasatzen bagara…
GORKA.- Hori da, hori da. Azukrea gorputzean metabolizatzen laguntzen du. Gero bakteria txarrak hil ez ditu egiten, ez duena da uzten gehiago sortzen. Orduan, dauden..  guk bakteriak baditugu..
MADDI.- Kontrolpean izateko.
GORKA.- Hori da. Hori da. Baditugu bakterio onak eta txarrak. . Ba, hauek txarren kontra ba, ez dit uzten gehiegi ugaltzen. Gero nekearentzako ere oso ona da. Gero, beste puntu bat, odolaren PH kontrolatzeko ere, azideza, horretarako ere ona da. Orduan, egia esan, badirudi milagrosoa dela, baina ee kristoren kristoren.. gauza bereziak ditu.
MADDI.- Kuzua orduan.
KAZETARI MUTILA.- Eta kuzua? Nondik dator hau?
GORKA.- Kuzua berez sustrai bat da, zuhaitz baten sustrai bat da. Eta horixe, sustraiak ateratzen dituzte. Hauts bihurtzen dute, lehortu egiten dute eta gero guk belar denda batean aurkitzen dugunean ya hauts konpaktatu batean bezala aurkitzen dugu.
KAZETARIA MUTILA.- Baina bertakoa da edo Asiatik dator?
GORKA.- Ez ez. Hau ere Asiatik dator e. Hau ere Asiatik dator.
KAZETARIA MUTILA.- Zer zapore dauka honek?
GORKA.- Ez, ez dauka zaporerik. Ez dauka.. “Insipido”. Ez dauka zaporerik.
MADDI.- Ura edatea bezala.
GORKA.- Hori da. Hori da. Eta erabili daiteke hau ere bai, horrela sendatzeko moduan, sendagai bezala, baina erabil daiteke ere bai, sukaldean saltsak gizentzeko, espesante moduan.
MADDI.- Ya, irina erabiltzen den bezala.
GORKA.- Hori da , hori da. Hori da.

 

B2
2016-11-09
16244329
5596