Jatea: plazera eta osasuna
Kontsumitzaileak badirudi gero eta kontzientziatuago daudela elikadura eta osasunaren inguruan, baina elikagai osasuntsu gehiago kontsumitu ditzagun bada oraindik zer egina.
Bilbon jardunaldiak egin dira elikadura-iraultzaren inguruko eztabaida plazaratzeko. Bertako parte-hartzaileetako bat izan den Bittor Rodriguez irakasleak kontatuko digu zer nolako garrantzia duen elikadura osasuntsuak bizitzako hainbat alorretan eta zein garrantzitsua den bertako produktuak eta kalitatezkoak kontsumitzea.
Bittor Rodriguez elikadura osasuntsuaren eta gustuen arteko loturaz ere arituko da, eta etorkizunean elikadura osasuntsuaren alde egiteko zer egin beharko litzatekeen ere proposatuko digu.
KAZETARIA. - Esan genezake elikadura osasuntsuaren inguruko jarraibideak guztiok ezagutzen ditugula. Baina hala ere, barazkiak eta fruta egunero jan behar ditugula jakin arren, ez ditugu jarraibide horiek betetzen. Aizue, eta zergatik kostatzen ote da hainbeste ondo elikatzea? Bueno, bai gai horietaz aritu dira besteak beste, Aztik antolatutako Elikaduraren Iraultzari buruzko jardunaldi batzuetan. Eta jardunaldi horietan parte hartutako Bittor Rodriguezen iritzia jaso behar dugu guk hemen, Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia eta Elikagaien Zientzietako Fakultateko irakaslea bera.
BITTOR.- Nik uste dut, bueno, arazo nahiko konplexua da, baina erraz konpondu litekeena epe luzera, hori bai, e? Arrazoia da, batez ere hain osasungarriak ez diren elikagaiak askoz ere eskuragarriago ditugula, normala dela haiek jatea, ez? Esaterako, prozesatutako elikagaiak. Besteak beste, frutak eta barazkiak baino merkeagoak dira. Baina gaur egun guregana heltzen diren fruta eta barazkiak, batez ere, supermerkatuetan, ez dira oso merkeak, ez eta zaporetsuak. Orduan, ba bueno, gure tendentzia da edo joera naturala da beste produktu zaporetsuago eta merkeagoak erostea, eta gainera, guztiek egiten dutelako.
KAZETARIA. - Kontuak kontu, plazera eta osasuna, giza elikadurako bi osagai garrantzitsu ditugu. Eta tira, elikadura osasuntsu bat jarraitu ahal izateko, pentsatzekoa da klabeetako bat plazera eta beharrak, jatearen plazerak eta elikatzearen beharrak, modu orekatuan zaintzea izango dela. Baina nola lortu oreka hori?
BITTOR. - Badaude teoria, psikologiako teoria batzuk, guzti hori azaltzen dutenak, ez? Eta gakoetako bat da hori. Gozagarriak ez baldin badira elikagaiak ba ez ditugu atsegin. Gainera da lehenengo arrazoia elikagai bat aukeratzeko, e? Orduan lortu beharko litzatekeena da, ba bueno, merkaturatzea produktu hobeagoak. Eta adibidez, fruta eta barazkien kasuan, gehien bultzatu behar ditugun elikagai horien kasuan, ba bertoko produktuak eta sasoian kontsumitzeak ba, bueno, garrantzi handia dauka, ze bertoko produktuak izanda horrek esan nahi d(a)u, ez dutela gehiegi bidaiatu behar, beraz, ba bueno, jaso daitezke edo bildu daitezke sasoian landaretik. Ez dira bildu behar berde daudenean oraindik, ez?, Eta gainera, bueno, bidaia bat egin behar ez dutenez, prezioan ere eragina izan dezake. Eta beste produktu batzuekin egin den bezala, haragiarekin kasu, ez? Haragia, bueno, izan beharko litzatekeena baino askoz merkeagoa da, ez? Animalientzako pentsuak eta, subentzio bitartez eta abar, produktua merkatu egiten dutelako. Ba berdina egin beharko litzateke, prezio-politika bat landu beharko litzateke elikagai osasungarriekin merkeagoak izateko.
KAZETARIA. - Elikadura osasuntsuaren eta gustuen arteko loturaz aritu dira besteak beste, Aztik antolatutako jardunaldiotan. Bueno eta esan behar da, gainera, modak eta tendentziak ere ari direla iristen janarien alorrera. Orain, esate baterako, chia haziak edo ahuakatea super-elikagaiak direla entzun eta irakurtzen dugu nonahi. Sare sozialetan ohikoa da batzuen eta besteen elikadura-ohiturak eta gomendioak ezagutzea, eta jakin nahi izan dugu horrelako jokaerak kaltegarriak gertatzen ote diren.
BITTOR. - Orokorrean kaltegarriak diren edo ez, ez nuke esango, ze badaude, halako ez? eraginak, bueno, onuragarriak direnak. Orokorrean bai da, informazio gehiegi eta horrek eragin dezakeena da ba kontsumitzaileak komeni zaion informazioa hartzea ez? Ardoarekin gertatu izan den bezala urteetan, ez? Medikuek esaten zuten, ikerketa, bueno, eztabaidagarri baten arabera bi kopatxo egunean onak zirela, eta hori izaten zen aitzakia askotan botila bat amaitzeko. Orduan bai informazio gehiegi dagoela. Nik uste dut bere (ere) bai nolabait kontrolatu beharko litekeela [litzatekeela] hori; ez da erraza. Zera, informazioari buruz hitz egiten ari gara, eta hor eskubideak sartzen dira.
KAZETARIA. - Hipokratesek esan zuen duela 2.000 urte “izan bedi jakia zure botika”. Baina ez dirudi gehiegi esplotatu dugunik elikaduraren eta osasunaren arteko harremana.