Txakurrekin bizitzeko prestatuta al gaude?
Ohituta gaude hiri eta herrietako txoko guztietan txakurrak ikusten, baina eguneroko bizitzan, askotan, hainbat buruhauste eta arazo sortzen dituzte.
Ane Irazabalek, Danel Agirrek eta Ander Egiluzek beraiek bizi diren munduko hiru hiritan txakurren inguruko ohiturak eta araudia zer nolakoak diren kontatuko digute.
Herrialde batetik bestera, pertsonak txakurrekin dugun jarrera eta jokabidea erabat alda daiteke. Batzuentzat animalia maitagarriak dira, eta beste batzuentzat etsai.
ESATARIA.- Ane Irazabal, egun on!
ANE.- Kaixo, arratsalde on!
ESATARIA.- Malagatik Italiara iritsi berri.
ANA.- Bai, hori da asteburuan Malagan egon naiz anaia bisitatzen.
ESATARIA.- Berlinen da Danel Agirre. Arratsalde on Danel!
DANEL.- Arratsalde on!
ESATARIA.- Eta Los Angelesen, eguna hasi berritan Ander Egiluz. Kaixo Ander.
ANDER.- Egun on, arrasti on!
ESATARIA.- Egunon. Aizue, zuek txakurrik ba al duzue Ander?
ANDER.- Ba, nik ez, nik ez dauzkat, etxeko jabeak ez deuskulako (digulako) uzten animaliak eukiten (edukitzen) eta…
ESATARIA.- A, hori kontratuan dago? Ezin duzula animaliarik izan? Ez behintzat etxe horretan..
ANDER.- Bai, bai. Hori da, hori da.
ESATARIA.- E Ane eta Danel. Zuek txakurrik baduzue?
ANE.- Nik ez.
ESATARIA.- Eta Danel zuek Berlinen baduzue txakurrik, zuen pisu horretan?
DANEL.- Ez.
ESATARIA.- Beraz txakurrik ez duzue baina, gaur txakurren inguruan galdetu nahi genizuen. Ba ote dagoen araudiren bat zuek bizi zareten hirian, txakurrak noiz atera dioena, non atera dioena. Parkeak egokituta ote dauden, txakurrak lotuta eraman behar ote diren, ez. Ander.
ANDER.- Ba, niretzat kuriosoena izan zen hona etorri nintzenean e, hemen ez txakurrak baizik eta txakurren jabeak inon baino errespetu handiagaz (handiagoz) ikusi nebala (nuela) ba kaletik eramaten. Ez duzu inoiz.. Oso gutxitan ikusi dodaz (ditut) txakurrak uhal gabe. Eta ba, ez dakit espaloitik paseoan zoazela ikusten bagaituzte beti mugitzen dira eurak, beti baztertzen dira; sartzen dira edo garajetxo batean edo, eta beti uzten deutsue (dizute) pasetan (pasatzen). Hona etorri nintzen lehen egunetik. Eta oso ondo hezitua (hezia) dago jendea.
ESATARIA.- Alemanian, Danel? Edo Berlinen?
DANEL.- Berlinen. E beno, Tempelhof aireportu zaharrean eta beste parke batzuetan badaude txakurrentzako propio utzitako lekuak. Pixa eta kaka egiteko tokiak ia batere ez. Eta zakarrontzi normalak ere oso gutxi daude, eta hori arazo bat da. Ze Berlinen txakur asko dago, ehun pila bat bai gutxienez. Gero hemen badago kontu berezi bat, beno edozein egoeratan zure aginduak betetzen dituela karnet hori eskuratzen duzu eta orduan, uhalik gabe, libre eraman dezakezu. Ehun euro balio du azterketak eta orain ari dira pixka bat berritzen sistema guztia.
ESATARIA.- Ane, Milanen?
ANE.- Italian? Ba, nik uste dut … beno ikusi dudanaren arabera Italian tolerantzia handia dagoela txakurrenganako. Esan nahi dut: dendetan sartzen dira, supermerkatuetan, jatetxeetan. Niri atentzioa eman zidan Italiara lehen aldiz iritsi nintzenean, duela 10 urte Erasmus egitera, txakur bat jatetxean ikusi nuenean ba hori, ba bikote bat afaltzen eta txakurra ondoan ez? Edo supermerkatuen barruan, farmazietan, toki guztietara sar daitezke baita eraikin publikoetara ere. Eta gero parkeak oso ondo egokituta daude, txakurrek kaka egiteko guneak dituzte. Gero badaude horrelako zakarrontzi bereziak, baita txakurrentzako. Hori nik Italia iparraldean ikusi dudana e, ez dakit hiri guztietan berdina den. Baina beno imajinatzen dut gutxi gorabehera horrela izango dela. Eta gero parkeetan ere solte joan daitezke. Uste dut badagoela araudi bat ee umeen parkeak eta dauden inguruan, ezetz, hor lotuta joan behar dira. Baina bestela solte joateko eskubidea daukate eta gero askotan izaten da txakurraren araberakoa, txakur-motaren araberakoa. Hor azterketa bat pasatu behar dute, pixka bat zer indarkeriarenganako zer intolerantzia daukaten, nola erantzuten duten, eta hori guztia, azterketa batzuk egiten dituzte. Baina, nik adibidez, Torinon eta Milanen eta solte ikusten ditut txakurrak asko. Hau da: jabearekin, edo beno etxekoarekin baina bai, lotu, lotu lotuta egon gabe.
ESATARIA.- … uhalik gabe bai behintzat.
ANE.- Hori da. Uhalik gabe. Bai, bai.
ESATARIA.- Ba, bakarren batek Berlinera edo Milanera edo Los Angelesera txakurtxoarekin bidaiatu nahi badu jada badaki e nola eraman behar duen bere animaliatxoa.