detalle dokuteka-generico-fitxa

Munduko metro-geltoki ikusgarrienetakoak

Hiri handietan mugitzeko metroa da garraio ohikoena. Uda aldean batez ere, turistaz betetzen dira metro-geltokiak. Horietako batzuk benetan bereziak dira.

Irratsaio honetan Itxaso Mendiluzek munduko zenbait metro-geltoki ikusgarriren deskribapena egingo digu: guztiak zein baino zein bitxiagoak.

Bakoitzak bere berezitasunak ditu, bai estiloari dagokionez eta baita apainduta dauden moduari dagokionez ere. Audio osoa hemen entzun dezakezu.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ITXASO.- Nola gure azken saioa den eta mundu guztia ya oporretan pentsatzen ari den horrelako aukera bat egin dut eta munduan zeharreko metro-geltoki bitxienak aukeratu ditut arte-pieza bezala. Lehenbizikoa Lisboako Olaias geltokia berriz ere, eta beno ba, esan, 98an zabaldu zela.  Eta Tomás Taveira arkitektoak egina da. Oso koloretsua berau, kristalez eta horrelako telaz edo egindako piezekin, eta gero oso ikusgarria da. Kasik umeen jolastoki batean gaudelako sentsazioa dugu bertan, ezta?
Beno ba, Lisboatik penintsula pasa eta Parisera. Beste aukera bat Arts et Métiers geltokia. Berau badago izen bereko museoaren azpian. Horrelako metalez estalitako geltokia da, kobre kolorekoa eta beno ba, bere leihatila borobiltxoak ere badauzka, ba beno.
ESATARIA.- Urpeko ontzian bageunde bezala, Pariseko Arts et Métiers geltokian.
ITXASO.- Hori da. Eta beno ba, urpeko ontzia hartuta ba itsasora goaz. Eta itsasoa ezagutzeko ba Napolesera. Napolesen badago Quarteri Spagnoli deituriko geltoki bat. Arkitekto katalan batek diseinatua da Oscar Tusquet. Eta beno, ba, berak horixe egiten du: uraren sentsazioa, edo itsaso azpian gaudelako sentsazioa eraikitzen du. Eta gainera badauka horrelako krater moduko bat, ba zoru guztiak pasa eta kalera irteten dena. Eta handik eguzkiaren argia sartzen da eta gero bada, argi kolorea ere bai. Eta beno yake koloreez ari garen ba beno Budapestera. Budapesten badago Szent Gellert geltokia, eta beno gaurko teknologiari guztiz lotutako irudi bat eskaintzen du, hau da irudi pixelatu bat. Orduan, berak egin duena da marra edo beno marra zuzen batzuekin pixelatu ditu eta dena baldosa txikiekin josita, ba pixel mundu batean gaudelako sentsazioa ematen du. Diseinua Tamás Komoróczky artistarena da. Eta hau da nahiko berria, 2014an ireki zuten geltoki hau.
ESATARIA.- Ba hau Budapesten e, pixelatutako metro-geltokia.
ITXASO.- Hori da. Eta badakizue niri traste zaharrak gustatzen zaizkidala, eta beraz, Moskura goaz. Moskun egia esan, badaude geltoki oso bereziak. Baina hartu dut Kiyevskaya geltokia. Berau 1954an egin zen, eta beno ba, geltoki osoa dago, ez dakit nola esan, barroko baino errekargatu batekin eginda, marmola nonahi dago. Armiarmazko zera … lanpara handi hauek.
ESATARIA 2.- Estiloa ez da batera sobietarra, egia esan. 
ITXASO.- Ez, batere ez. Batere ez. Baina, beno. Oso berezia da bertan egotea. Eta beno ba gero deigarriak dira muralak ere bai ezta?


 

detalle2

Dokuteka

B1
2016-09-01

x61pRelaContWAR

16243169

x61pViewCountWAR

6996

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR