detalle dokuteka-generico-fitxa

Zer dira zuretzat oporrak?

Oporrak iristean gure eguneroko errutinarekin eta tentsioarekin eten ahal izaten dugu. Beste batzuentzat, ordea, opor-sasoia lana gogor egiteko garaia da.

Idazle den Garbiñe Ubedak eta Enrike Zuazua irakasleak beraientzat oporrek ze zentzu duten azalduko dute. Eta Zumaiako baserri bateko etxekoandrea den Ana Izagirrek ezinbestean oporrak lanarekin lotzen ditu.

Badakizu legez noiz onartu ziren lehendabiziko opor ordainduak? Audioaren amaieran, galdera horren erantzuna ezagutuko duzu. Irratsaio osoa hemen entzun dezakezu.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA. Ba lan-urteko azken solasaldia dugunez, hartu dugu beta oporrei buruz hitz egiteko. Egia esan, interesatzen zaigu jakitea zuentzat zer diren oporrak, ze zentzu duten oporrek. Zuretzat, Enrike, zer dira oporrak?
ENRIKE ZUAZUA. Ba niretzat etengune laburra izaten da, pixka bat baretzeko balio izaten duena, bere, neure betiko txokoetara bueltatzeko. Eta…
ESATARIA. Lekeitiora.
ENRIKE ZUAZUA. Lekeitiora, bai. Txikitatik, lehenengo Debara joaten ginen garaian, gurasoekin, baina, baina nik uste dot (dut) gero, Deban ez zegoen etxerik, edo ez zegoen leku gehiegirik eta eibartar askok Lekeitiorantz jo, jo zuten, jo genuen.
ESATARIA. Asko bidaiatzen duenari, lan-kontuengatik ere gertatzen zaio hori, ez? Orain Enrikek aipatzen zuena, behar duzu: atseden hartzeko gelditu. Ze berriz ere ezagutzen ez duzun paraje bat aukeratuko bazenu oporretarako, horrek ere…
ENRIKE ZUAZUA. Bai. Hainbat museo bisitatu behar…
ESATARIA. … etengabe jakina!…
ENRIKE ZUAZUA. …hainbat eliza, hainbat museo, hainbat paisaia…
ESATARIA. Eta gero, gainera, etortzen zara, eta beti badago baten bat esaten dizuna: “eta izan zinen han?”, juxtu izan ez zaren lekuan.
ENRIKE ZUAZUA. Ez. Ez. Gainera… (barre-hotsak) Egia!
ESATARIA. Enrikek, hortaz, aukeratzen du bere haurtzaroko opor-lekua. Ez dakit zure familiak gustura jarraitzen zaituen, Enrike, bide batez? Ze gauza bat da zu, baina beste bat…
ENRIKE ZUAZUA. Beno, hori da nik uste dot (dut) hasierako, hasieran jarri genuen baldintza bat eta ez da eztabaidatzen, ez? Baina bai,bai, gustura jarraitzen naute, eta gustura joaten gara eta oso leku aproposa da, gainera, umeentzat, ez?
ESATARIA. Eta zuk zer bilatzen duzu oporretan, Garbiñe?
GARBIÑE UBEDA. E, nik pausatzea bilatzen det (dut) pixka bat: atseden hartzea, eta, beno, tentsioak askatzea, ze nahiz eta gustuko lana degun (dugun), beti tentsioa bada,ez? Gauzak entregatu beharra, eta hori ez dagoenean, ba beti ere zoriontsuago. Beste alde batetik, bilatzen det (dut) urte osoan egin ezin ditudanak egitea: marraztea, ez dakit, brikolajea. Hori da, eta denbora hartzea, ba demagun, ba gauza txikienei egunerokotasunean ezin diezu garrantzirik eman, ez? Ba gosaria, eman dezagun ez? Ba ze gosalduko dudan pentsatzen ordubete eman, eta preparatzen beste ordubete eta jaten beste ordubete, ez? Eta hori ere bada, bada oporrak egitea.
ESATARIA. Aipatu dugu jende askorentzat, gehienarentzat akaso, hasiberria edo hastear dela opor-sasoia, baina zenbait lanbidetan uda-partea lan askoko garaia da. Eta hori gertatzen da, esate baterako, baserrian. Ana Izagirre, Hitzez, Emakume Baserritarren Elkarteko lehendakaria, egun on.
ANA IZAGIRRE. Egun on.
ESATARIA. Zu Hitzez elkarteko buru ez ezik Zumaiako Santa Klara baserriko etxeko andrea zara. Zuek baserritik eta bertan duzuen nekazal turismotik bizi zarete, ezta?
ANA IZAGIRRE. Bai.
ESATARIA. Zuek etxean adibidez udan izaten duzue batere opor-egunen bat hartzeko aukerarik edo?
ANA IZAGIRRE. E, intentatzen degu (dugu) hola igoal e(g)iteko, ba ez dakit, arratsalde-pasa bat, edo horrela, baina oso zaila da.
ESATARIA. Um. Oporren arrastorik bazen zuen ume-garaian?
ANE IZAGIRRE. Nik uste det (dut) aurrenengo irteera egin gendula (genuela) lana(re)kin eta… Ni Aizarnazabalgoa naiz,
ESATARIA. Bai.
ANA IZAGIRRE. Egin genuela Aizarna(ra), akordatzen naiz tortilla-patata eta oilaskoa, etxean egindako oilaskoa, etxean hazi eta egindakoa(re)kin, eta izan zen irteera bat, arratsaldeko 4 eta erdiak, 5ak…
ESATARIA. Batzuetan ahaztu egiten zaigu kontu berri samarra dela oporrena, eta lanbide batzuetan ez dela erraza izaten horretaz disfrutatu ahal izatea. Legez aurrenekoz, begiratu dugu, Frantzian onartu zen lantokietan ordaindutako oporrak izatea 1936an, Fronte Popularra agintera iritsi zenean. Bi asteko opor ordainduak ezarri zituzten, legez, eta sekulako iraultza ekarri zuen horrek.  Bigarren Munduko Gerraren parentesiaren ondotik hasi zen zabaltzen Europan opor-eskubidea eta orokortu batez ere 60ko hamarkadatik aurrera.
 

detalle2

Dokuteka

B2
2016-07-06

x61pRelaContWAR

16242636
00:03:39

x61pViewCountWAR

9501

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR