detalle dokuteka-generico-fitxa

Gobernuak erreskaterik ordaindu ez

Filipinetan bahitutako kanadar bat hil dute, gobernuak erreskatea ez ordaintzeagatik.

Kanadako gobernuak esan du ez duela inoiz erreskaterik ordainduko bahitutako hiritarrak askatzearen truke. Gai horren berri eman du Euskadi Irratian Juanjo San Miguel adituak.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
SARRERA. Nazioarteko kontuetan, Kanadara joan behar dugu. Bertako gobernuak adierazi du ez duela inoiz erreskaterik ordainduko, talde armatuek bahitutako pertsonak askatzeko. Hori esan du Filipinetan bahitutako kanadar bat hil ondoren, erreskatea ez ordaintzeagatik. Juanjo San Miguel.
JUANJO SAN MIGUEL. Filipinetan, Abu Sayyaf talde islamiarrak 3 pertsona bahitu zituen iazko irailean bertan oporrak pasatzen ari zirela; bi kanadarrak ziren. Apirilean, horietako bat, John Ridsdel, taldeak zabaldutako bideo batean azaldu zen eta 6 milioi dolarreko erreskatea eskatu zion Kanadako gobernuari bere askatasunaren truke. Atzo bere gorpua azaldu zen, burua moztuta.
    Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak adierazi du ez duela sekula erreskaterik ordainduko eta mezu garbia zabaldu nahi duela auzi hau dela-eta: erreskate horiek erakunde terroristak finantzatzeko balio dutelako eta, ondorioz, arriskuan jartzen dutelako munduan zehar bizi, lan egin edo turista gisa dabiltzan milioika kanadarren bizitza.
    Auzi honek beti sortu izan du eztabaida gobernuen artean: batzuek talde armatuekin negoziatu dutelako eta erreskateak ordaindu; beste batzuek, berriz, Trudeau lehen ministroaren jarrera izan dute beti. Hala ere, gobernu batzuei leporatu izan zaie publikoan gauza bat adierazi eta beste bat egitea: negoziatzen ari direla ukatzea, alegia, eta ondoren bahitzaileekin, zeharka besterik ez bada, negoziatzea. Somaliako kosta aurrean bahitutako ontzien kasuan sortu zen polemika handiena: gobernu gehienek negoziatu egin zutelako bahitutako marinel eta arrantzaleak askatzeko.
    Adituek diote erreskateak ordaintzeak arazoa handitu egiten duela eta ez duela ezer konpontzen; gobernuek, aldiz, gizarteari erantzun behar diotela eta gehiengoak bahitutakoa etxera bizirik itzultzea nahi duela.                                                                                                          
 
(Gaiarekin lotutako espresioak daude lodituta testuan)

detalle2

Dokuteka

B2
2016-05-19

x61pRelaContWAR

16242031
00:01:44

x61pViewCountWAR

4759

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR