detalle dokuteka-generico-fitxa

Bikotekiderik gabe, ama izatea erabaki nuen

Guraso izatea bizitzako erabaki zailenetarikoa da. Hala ere, oztopoak oztopo, badira abentura horretan bakarrik barneratzen diren zenbait emakume.

Emakume horientzat bikotekiderik gabe egotea ez da oztopo izan guraso izateko, nahiz eta bidean hainbat zailtasun aurkitu dituzten. Audio honetan Lur Etxeberriak bere esperientziaren nondik norakoak kontatuko ditu.


Hemen irratsaio osoa duzu, Lur Etxeberria eta Argider Mujikaren testigantzak jasotzen dituena.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA. Guraso izateko bikotea ez izatea eragozpen izan ez denen esperientzia segidan bilduko duguna. Alegia, bikote gabe guraso izatea erabaki dutenena. Amen Eguna izan berri den honetan ba bikote gabe ama izatea erabaki dutenen esperientzia bilduko dugu. Lur Etxeberria. Egun on, eta ongi etorri, Lur.
AMA. Kaixo. Egun on.
ESATARIA. Bai. Eta Lur, zure kasuan, bi seme, Amets eta Martin, urte bat juxtu, orain egindakoak.
AMA. Bai. Horixe dira.
ESATARIA. Hasieratik hasita, ama izan nahi duzue. Baina bikoterik ez duzue.  Zer pasatzen da zuen burutik?
AMA. Ez zen izan gaztetatik edo pentsatuta neukan gauza bat, ez? Ama bakarra izango nintzen bikotean edo jende gehiagorekin izango zen, baina nolabait nik uste izan dela ba bizitzak eraman nauen gauza bat… azkenean aukera asko daude bizitzan, ez? Baina bai, adibidez, bikotean ama izatea ez zen niretzako aukera bat izan, ze ez ginen ados jarri horren inguruan. Orduan bai ja(da) hasten zarela pentsatzen ja(da), “etorkizun batean ama izango banaiz ba bakarrik izango naiz agian, ez?”. Eta aukera bezala ikusten hasten zara. Inguruan ere, ba lankideak, herrian ere jendea, ikusten duzu ere badaudela emakumeak aukera hori egiten dutenak.  Gero egia da, aukera bezala ikustetik erabakia hartzera, ba niri, dezente kosta zitzaidan. Iritsi zen momentu bat, nik ja(da) 36 urte nituen, eta esan nuen, “beno ba,  orain da edo ez da izango, ez? Eta orduan hola erabaki nuen ama izatea.      
ESATARIA. Eta erabaki hori hartuta: ama izan nahi zenutela, aukera desberdinak egon daitezke akaso? Zuek erabaki zenuten, beno ba, ugalketa lagundura jotzea. Konta iezaguzue pixka bat zuen esperientzia, nola izan den. Erosoa, erraza izan ote den, zailtasunak topatu ote dituzuen. Pixka bat konta iezaguzue, ze balorazio egiten duzuen.
AMA. Beno, oztopo askorik ez dut aurkitu, nahiko erreza egin zait, eta egia esan ba batzuetan sortzen diren egoerak ere, egoera arraroak umorez hartzen dituzu. Behin hola, erabaki bat hartuta, badakizu, ba jende askori arraroa egingo zaiola, edo zailtasun batzuk ere aurkituko dituzula, eta beno, nolabait ere zure burua prestatzen duzu horretarako, ez?
ESATARIA. Beno, haurdun geratzen zarete, haurdun geratu zineten. Bikoterik gabe, esan dugun bezala, eta inguruan nola jasotzen da, nola jasotzen da, beno, albistea edo, edo beno, haurdun  geratu zaretenaren, beno, egoera hori.
AMA. Nire kasuan, orokorrean inguruan, poz handiarekin. Nik, adibidez, haurdun gelditu aurretik e, bai, e,  gurasoekin konpartitu nuen nire asmoa, jakitun nintzelako ni ama izateak beraiei ere inplikatu, beraiek ere inplikatuko zituela, lan dezente ekarriko ziela, ze kontziente nintzan ama bakarra izatekotan laguntza asko beharko nuela ingurutik. Hasieran sortu zien kezka puntu ba: ez gaude ohituta, oraindik ere nik uste odolari eta garrantzi handia ematen zaio eta ordun e hazia, edo aita biologiko hori ezezaguna izateak  ba batzuei sortzen zien kezka, ez?
ESATARIA. Eta ama izan zarete eta behin jaiotakoan, beno, zaintza, eta ardura dator. Bikotean askotan zaila izaten dena, zuenean “bakarrik”,[komilla tartean], beno, galdetuko nizueke: nola moldatu zineten, beno, hasieran? Eta nola moldatzen zareten gaur egun. Beno, Lur, zuk esan duzu gurasoak ere badituzula ondoan eta, eta eurak ere arduratzen direla, beno, zaintzaren zati batetaz.. (batez) Behar-beharrezkoa da inguruko laguntza hori? Sare hori? Kontaiguzu.
AMA. Bai. Nik uste baietz. Niri jende askok galdetzen dit ama bakarra izanda nola moldatzen naizen ezta? Eta nik beti erantzuten dut, laguntza askorekin. Eta, beno, familia handia gera (gara), zorionez, elkarren ondoan bizi gera, eta, eta tribu antzekoa gera, eta hor e, Afrikan esaten dute, ze haurrak hazteko tribu oso bat behar da. Eta nik uste egia dela, laguntza asko behar da.
 

detalle2

Dokuteka

B2
2016-05-12

x61pRelaContWAR

16241872
00:04:00

x61pViewCountWAR

7089

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR