detalle dokuteka-generico-fitxa

Plastikozko poltsen erabilera murrizteko arrazoiak

Plastikozko hondakinek ingurumenean ikaragarrizko kalteak sortzen badituzte ere, plastikoa da munduan gehien erabiltzen den lehengaietako bat.

Bost minutu baino ez dira behar plastikozko poltsa bat egiteko, aldiz, 150- 500 urte artean behar omen da plastikoa desegiteko. Alemanian, plastikozko poltsen gehiegizko erabilera murrizteko dendari-elkarteak eta Ingurumen Ministerioak akordio bat lortu dute.

Horren aitzakian, Juanjo San Miguel kazetariak hainbat datu emango ditu, plastikoak ingurumenean sortzen dituen kalteen norainokoak erakusten dutenak.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA.- Alemanian dendari-elkarteak eta Ingurumen Ministerioak akordioa lortu dute, plastikozko poltsen erabilera murrizteko. Alemanian, atera kontuak, biztanle bakoitzak 71 plastikozko poltsa erabiltzen ditu urtean eta poltsa horiek kalte handia egiten diote ingurumenari. Juanjo San Miguel, kontaiguzu.

JUANJO SAN MIGUEL.- Alemanian, 6.100 milioi plastikozko poltsa erabiltzen dituzte urtean. Gobernuak Europar Batasunaren aginduak beteaz erabilera hori murriztu nahi du, batez ere poltsa lodiena, arazoa Alemanian bertan eta handik kanpo gero eta handiagoa delako. Plastikozko poltsa hauek egiterakoan berotegi-efektua eragiten duten gasak sortzen dira, baina erabili ondorengo kaltea askoz ere handiagoak da. Munduan biztanle bakoitzeko 238 plastikozko poltsa erabiltzen ditugu urtean, guztira bilioi eta erdi lirateke. Horietatik % 10 baino gutxiago birziklatzen dugu. Besteek zelaiak, lurrak, errekak, eta batez ere itsasoa kutsatzen dute.

Plastiko hauek gainera, 450 urte iraun dezakete desegin gabe. Urtero itsasoan 100.000 animali hiltzen dituzte plastikoek. Baleek, dortokek, itsas txakurrek janaria delakoan irentsi egiten dituzte eta ito. Itsas ondoan pilatutako plastikoak, aldiz, bertan bizi beharreko alga eta landareei hazkundea galarazten die. Europar Batasunak erabaki batzuk hartu ditu gero eta larriagoa den arazo honi aurre egiteko. Lehendabiziko pausua izan da plastiko lodienen erabilera urritzea, eta birziklatu daitezkeenak gehiago erabiltzea, paperezkoak batik bat.  Adituek diote plastikoa naturaren minbizia bihur litekeela.

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2 C1
2016-05-03

x61pRelaContWAR

16241612
00:01:34

x61pViewCountWAR

13013

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR