Dokuteka
Futbola nahitaezko ikasgaia da Txinan
Gobernuaren arabera, 2020. urtean Txinan 50 milioi lagunek jokatuko dute futbolean, eta 20.000 eskola espezializatuko dira kirol honen irakaskuntzan.
Gutxi dira momentuz futbol-entrenatzaile txinatarrak eta ondorioz, kanpotarrak kontratatu dituzte; tartean, euskaldunak.
Esataria.- Beijingeko eskola honetan dagoeneko futbola klase eta arbeletara heldu da. Gobernuak ume hauentzat nahitaezko ikasgai bihurtu du futbola.
Lehenengo, taktika pixka bat eta gero zelaira aterako dira. Beraiek ez dute inolako dudarik. Txina urte batzuk barru futbolean munduko txapelduna izango dela diote.
Txinak ez dauka futbolean esperientzia handirik, baina beraiek bai, txiki-txikitatik hasi dira jolasten. Gobernuak kirol honetan ere garaileak izan behar direla erabaki du eta behar den dirua eta diziplina guztia jarriko ditu martxan hau lortzeko.
Orain arte kirol indibidualetan espezializatu gara ez geneukalako futbolerako behar diren inbertsio eta espazio handiak. Baina orain bai, Txinak baliabideak badauzka eta hurrengo urteetan 60.000 futbol-zelai irekiko ditu.
Hemen futbola berria denez, oraingoz, entrenatzaile txinatar gutxi daude eta atzerritarrentzat lana sobera.
Jon, Durangotik Beijingera etorri da. Hemen umeei futbol-klaseak emateko.
Jon.- Aurkitu nuen oferta Interneten, bidali nuen curriculuma, egin nituen bi elkarrizketa eta jarraian esan zidaten etortzeko eta ekainean hasi nintzen hemen. Gutxi gorabehera, 1500-2000 euro irabazten dugu.
Esataria.- Entrenatzaileek astean egun bat bakarrik daukate libre deskantsatzeko. Hala ere, merezi duela dio. Hemen futbola gustatzen zaionarentzat etorkizuna badago.
