Akabo plana (A2E23)

Amaia etxean dago, lasai, egunkaria irakurtzen, June ondoan duela. Halako batean, Josuk deituko du telefonoz eta elkarrekin egin behar zuten plana (antzerkira joatea) bertan behera geldituko dela esango dio, ustekabean Lide etorri delako Oslotik.

Amaia triste geldituko da hori entzun ondoren.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

JUNE.— Gaur ez daukazu lanerako gogo handirik, ezta, Amaia?
AMAIA.— Egun osoa lanean pasa dut eta! Ordu-erdi barru Josu etorriko da eta dutxa bat hartu nahi dut aurretik.
JUNE.— Nora zoazte ba?
AMAIA.— Bere lagun bat aktorea da antzerki-talde batean eta bi sarrera oparitu dizkio gaurko estreinaldirako.
JUNE.— Ederra plana! Ni oso gutxitan joaten naiz antzerkira.

Halako batean, Amaiaren telefonoak joko du.
AMAIA.— Bai, Josu, bazatoz?
JOSU.— Ez, horrexegatik deitu dizut, Amaia. Ezingo naiz antzerkia ikustera joan zurekin.
AMAIA.— Eta hori zergatik?
JOSU.— Bat-batean Lidek deitu dit. Oslotik etorri dela eta bere bila joateko aireportura.
AMAIA.— A, bai? Zer ondo! Emazkiozu goraintziak nire partez.
JOSU.— Emango dizkiot, bai. Sentitzen dut, benetan, baina beste batean joan beharko dugu.
AMAIA.— Ez, Josu, zoazte zuek, lasai. Sarrerak zureak dira eta leihatilan dauzkazu.
JOSU.— Bidaia luze horren ondoren, seguru nago Lidek ez duela antzerkia ikustera joan nahiko. Gainera, horrelako gauzak ez zaizkio batere gustatzen.
AMAIA.— Ez dakit, ba,zer egin.
JOSU.— Zoaz, neska, oso ondo pasatuko duzu. Eta egongo dira aukera gehiago elkarrekin joateko. Bueno, orain eten egin behar dut, bestela Lide haserretu egingo zait, aireportuan, zain.
AMAIA.— Ados. Ondo ibili, agur!
JOSU.—Agur, bai!

JUNE.— (lagunaren aldarteaz jabetuta) Zer zuen babo horrek?
AMAIA.— Ustekabean Lide etorri dela Oslotik eta ezin dela antzerkia ikustera joan nirekin.
JUNE.— Ba zoaz dutxara azkar, ni joango naiz-eta zurekin.
AMAIA.— Benetan? Zoragarri pasatuko dugu.
JUNE.— Baina, galdera bat, Amaia.
AMAIA.— Bai, zer?
JUNE.— Badakizu benetan zer nahi duzun Josurekin?
AMAIA.— Ez... Eta banoa korrika; bestela, ez gara antzokira zortzietarako iritsiko.
JUNE.— Aiaiai…

A2
2016-04-08
16240715
00:01:32
2767