Txangoa antolatzen (A2B20)

Asteburua da eta Josu eta Amaia lasai ari dira gosaltzen terrazan. Eguraldi bikaina egiten du eta inguruko mendietara joateko planak egingo dituzte.

Aurretik, ordea, aurreko eguneko parrandaz hitz egingo dute.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

AMAIA.— A ze buruko mina!
JOSU.— Bai, ni ere porru eginda nago. Hau da ajea!
AMAIA.— Gaur txintxo-txintxo.
JOSU.— Bai, adinean aurrera goaz. Asteburuan parranda bat eta kito.
AMAIA.— Horixe pentsatzen dut, bai. Ideia bat bururatu zait.
JOSU.— Bota, baina alkoholik gabea bada, hobeto.
AMAIA.— Ikuspegi ederra dugu, ezta?
JOSU.— Bai, primerakoa!
AMAIA.— Baina ez ditugu inguruko mendiak ezagutzen. Ogitarteko bana prestatu eta joango gara bihar, goiz-pasa?
JOSU.— Ez da ideia txarra.

ETENA

AMAIA.— Badakizu zein mendi diren?
JOSU.— Ez daukat arrastorik.
AMAIA.— Kalekume hauek... Begira, antenaz beteta dagoen hori Mendizorrotz da. Oso ikuspegi ederra du itsaso aldera.
JOSU.— A, primeran, merezi du joatea.
AMAIA.— Bai, eta Mendizorrotzen ondoan dagoen hori ikusten duzu?
JOSU.— Bai, horko hori?
AMAIA.— Hori Arratzain da. Mendi berezia da, tontorrean gerra-garaiko lubaki bat daukalako.
JOSU.— Lubaki bat?
AMAIA.— Bai lurrean egiten ziren zuloak, soldaduak babestuta egoteko.
JOSU.— Badakit zer diren, harritu egin naiz.

ETENA

JOSU.— Hemendik haraino joan nahi duzu oinez?
AMAIA.— Horixe! Eta hor ezkerretara dagoen hori Andatza da. Mendi ederra da eta erraz igoko dugu.
JOSU.— Hori dena bihar? Ados, baina motoz joaten bagara.
AMAIA.— Motoz? Alfer hori! Ez, ez, oinez. Oinetako egokiak jantzi eta kito.
JOSU.— Baina izterraren atzeko aldean mina dut.
AMAIA.— Ibiliz pasatuko zaizu. A zer mendizalea!
 

A2
2016-03-02
16167475
02:08
2556