detalle dokuteka-generico-fitxa

Bizikletan ibiltzearen bizipoza

Bizikletaren eguneroko erabilera sustatzeko ekimen interesgarri bat jarri da abian apirilean, "30 Days of Biking" izenekoa.

 

Begoña Salaberria irakaslea da eta, urteetan, bizikletaz egin du lanerako joan-etorria Aizarnazabaldik Zarautzera.

Eta zein da horren arrazoia? Berak aitortu duenez bizipoza. Amarauna saioko elkarrizketa honetan berarentzat bizikletan ibiltzea zer den, eta bizikletari ze onura ikusten dizkion kontatuko digu.
 

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

GORKA OTAEGI. Mugikortasunaz ari gara gaur Amaraunean, eta azken urte hauetan mugikortasun hitz horri beste bat erasten zaio askotan, normalean mugikortasun jasangarria. Mugikortasun jasangarria da azken aldian modako terminoetako bat. Eta mugikortasun jasangarri hori izan daiteke adibidez oinez ibiltzea, edo bizikletaz. Ze garai batean esaten zutenaren kontra, bizikletak ez dira udarako bakarrik. Eta hori demostratzeko nazio artean ekimen biral horietako bat egiten ari dira apirilean. Badakizue azaoan “Moverber” egiten dute ba; azaroan modan jarri da ba minbiziaren kontra bibotea uztearen ekimen hori? ba antzeko zerbait egiten ari dira apirilean baina bizikletarekin; “30 Days of Biking” izeneko ekimena, 30 egunez bizikletaz ibiltzeko. Jon Artano, egunon.
JON ARTANO.  Egunon Gorka eta egunon euskaldun jendeari. Hau sortu zen Minneapolisko hiri zoragarrian, Minnesotan, eta nahi dutena hori da bizikletaz ibiltzearen e alderdi onak ezagutaraztea, ze probatu duenak badaki bizikletaz ibiltzeak bizipoza ematen duela ….
GORKA OTAEGI . Eta bizipoza handiko gonbidatu bat izango dugu beraz, ezta?
JON ARTANO.  Bai, bizipoza handiko gonbidatua izango dugu, Begoña Salaberria egunon.
BEGOÑA SALABERRIA.  Egunon.
GORKA OTAEGI .  Begoña zuk apirilean egunero bizikletaz ibiltzeko konpromisoa hartu duzu?
BEGOÑA SALABERRIA.  Nik beti daukat konpromisoa hartuta jejeje. Ni bizikletan ia egunero ibiltzen naiz. Ahal den neurrian ia beti.
GORKA OTAEGI . Egunero. Zenbat urte dituzu, atrebentzia handia ez bada?
BEGOÑA SALABERRIA.  62.
GORKA OTAEGI  . Eta egunero bizikletaz ibiltzen zenbat urte daramatzazu? Egunero bizikletaz ibiltzen.
BEGOÑA SALABERRIA.  Egunero, ia egunero ibiltzen ba hamabost bat urte bai.
GORKA OTAEGI  . Mmm.
JON ARTANO.  Zuk Begoña, urte askotan lanera joan-etorria bizikletan egin duzulako.
BEGOÑA SALABERRIA.  Bai, bai, eske niretzako bizikleta izan zen deskubrimendu bat, eta deskubrimendu horri ba, hasieran ba zerakin, beldur pixka batekin kamiora irteteko, bestela kamiotik kanpo bai, baina probatu nuen eta droga bezala izan da. Niretzako bizikleta da transporte moduko zerbait eta nik edozeini esango nioke probatzeko batez ere, e jendeak hartzen du kotxea bi edo hiru kilometro egiteko, ezta? Nik horietako, bamos, eske bizikleta askoz azkarragoa da, arinagoa, enkargu txikiak egiteko, ez dauka zerikusirik, aparkatzeko, ….
JON ARTANO.  Aizu, eta orain duzun bizikleta, bizikletez hitz egiguzu pixka bat, ze hainbeste ibiltzen baldin bazara bizikletaz, kontatu egiguzu e nola lortu izan dituzun edo nork oparitu zizun e ..., erabaki hori hartu zenuenean lanera joan-etorria bizikletaz egiten hasteko, e nola inguratu zenuen bizikleta?
BEGOÑA SALABERRIA.  Bueno ni bizikletarekin hamasei urterekin hasi nintzen kontaktu txikian, eta nire aurreneko irabaziak, klase partikularrak eta pagak eta nire ahizpa gazteagoenarekin, aurreneko bizikleta ziztrina, baserrira pista egin zuenean erosi genuen. BH txiki bat, desmontable, osea ….
GORKA OTAEGI . Orduan ere baziren desmontableak beraz? Ez dira gaur egungo asmakuntza?
BEGOÑA SALABERRIA.  Bueno desmontable edo  e plegable, plegable
GORKA OTAEGI. A plegablea!
BEGOÑA SALABERRIA.  Plegablea. Eta orduan harekin harri txintxorretan aurreneko zartakoak harekin hartu nituen.
GORKA OTAEGI  . Je je je.
BEGOÑA SALABERRIA.  Hori ere esan egin behar da.
GORKA OTAEGI  . Orain ibiltzen zara, erretiratuta zauden arren oraindik ere kilometro mordoa egiten duzulako bizikletaz. Zenbat egiten duzu egunean?
BEGOÑA SALABERRIA.  Egunean ez dakit, urtean 8.000 baino gehiago.
GORKA OTAEGI. - 8.000 kilometro baino gehiago urtean!
BEGOÑA SALABERRIA.  Bai, urtean bai.
GORKA OTAEGI . 64 urterekin?
BEGOÑA SALABERRIA.  Bai.
GORKA OTAEGI . 62.
BEGOÑA SALABERRIA.  62, bai. 
GORKA OTAEGI. Barkatu. Bejondeizula e?
BEGOÑA SALABERRIA.  Bueno, e pozik ibiltzen naiz e? Haizea hartuz, bistaz gozatuz, eta oraindik ere ederragoa da bizikletan mendiak igotzea.
GORKA OTAEGI. Begoña Salaberria, argi utzi diguzu bizikletak ez direla bakarrik udarako, ez direla bakarrik aste jendearentzako, eta aitzakiarik ez dagoela egunero bizikletaz ibiltzeko.
BEGOÑA SALABERRIA.  Ez, ez, ez.
GORKA OTAEGI. Apirilean eta urte osoan ere bai.

 

detalle2

Dokuteka

B1
2016-04-07

x61pRelaContWAR

16240690
00:03:50

x61pViewCountWAR

6446

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR