Munduari itzulia 9 urtean

Aitor Galdos gasteiztarra etxera itzuli da, 9 urtean mundua bizikletan zeharkatu eta gero.

Bost kontinenteak, 55 herrialde eta 92.000 km egin ditu denbora-tarte horretan. Pozik dago Aitor, bere ametsa egia bihurtzea lortu duelako.

 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

AITOR GALDOS. Dena, egia esan, hasi zen Roge Blascorekin, bere Levando Anclas, Doctor Livingstone, supongo ikusten…
ESATARIA. Eta txikitako amets horiek itxura hartzen hasi ziren. 2009ko otsailean, Aitor Iñigo Rumeriguerekin batera urtebeteko bidea egitera irten zen. Urtea pasata, Iñigo etxera bueltatu zen, baina Aitorrek jarraitu egin zuen. Bidean Evelin ezagutu eta harekin jarraitu zuen aurrera bidean.
Bost kontinenteetan barrena ibili dira, egunero espedizio berri bat biziz, egunero abentura bat, egunero hurrengo eguna heltzeko gogoa. Bizirauteko sekretua erraza omen da: gutxi gastatzea. Baina egia da baita munduaren alde ona ere ezagutu dutela.
AITOR GALDOS. Jendeari esker, ba beti izan dugu postu bat kanpatzeko, edo te bero bat hotz egiten zuenean… Eta gero, bueno, gure transportea [garraioa] da bizikleta eta Orbeak [bizikleta-marka] asko lagundu gaitu.
ESATARIA. 55 herrialde eta 92.000 km egin eta gero iritsi dira berriz etxera eta han, munduari bira emanda, zirkulua ixteko, Iñigok hartu ditu.
AITOR GALDOS. Ametsak ez dira egunero egia bihurtzen, ezta? Eta horregatik, ba oso pozik gaude.
ESATARIA. Ametsak errealitate bihurtzen direnean, mundua hobeago egiten dugu. Jarrai dezagun amesten eta ametsak errealitate bihurtzen.

B1
2018-08-27
16145864
00:01:47
1728