Twitter: 10 urte komunikazioa eraldatzen

Twitterrek 10 urte bete ditu. Sare sozial honek hilean 320 milioi erabiltzaile ditu, eta 1.000 milioi pertsona baino gehiagok txioren bat bidaltzen dute hilero.

Sare sozial honek unean uneko albisteak  tximistaren abiaduran zabaltzen dituenez tresnarik indartsuenetako bat bihurtu da informazioa zabaltzeko orduan. Ez dago zalantzarik: twitter informazioa eta iritziak partekatzeko iturri nagusia bilakatu da askorentzat, eta hori guztia klik bakar batean.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA.- Oskarretatik atera zen historiako txiorik famatuena. Milioi bat bider baino gehiago bertsiotu zen 40 minutuan. Twitterrek informatzeko moduak aldatu ditu.
KAZETARI BAT- Edozein momentutan gauzak lehenago jakiteko aukera dago.
ESATARIA.- Eta Twitter bera ere aldatu da.
KAZETARI BAT. - Asko aldatu da, baina gehien aldatu dena zer izan da? Twitter erabiltzeko erabiltzen dugun gailua. Gaur egun Twitter  mugikorra da.
ESATARIA.- Edonor bihurtzen da informazio-iturri.
KAZETARI BAT. - Testigantzak emateko beste modu bat zabaldu dela. Alegia, guztiok ez gara kazetariak.
ESATARIA. – Lehen aldiz komunikabideei aurre hartu zien Janicek, Hudson ibaian hegazkin hau lurreratu zenean. Antolatzeko tresna ere bada, M 15eko mugimendua kasu. Eta politikarien esklusibak ere askotan txoriaren bitartez heltzen zaizkigu.
KAZETARI BAT.- Lehenengo komunikazioa twitterren bai, baina, jakinik gerora komunikabide handiek eman egingo dutela.
ESATARIA.- Munduan 320 milioi erabiltzailerekin, gurean Xabi Alonso da jarraitzaile gehien duen euskalduna, eta Athletic euskarazko profilik jarraituena. 140 karaktereko informazioak, hasieran pentsaezina zenak, 10 urte bete ditu.
 

B1
2016-03-22
16240413
00:01:26
7115