detalle dokuteka-generico-fitxa

Larunbateko parrandak

Herriko tabernak egunez beterik izaten dira baina gaua iristean, zer gertatzen da? Nora joaten da jendea?

Duela urte batzuetatik herriko 3 taberna, Happy Hour (Bi trago baten prezioan ordu betez) izeneko eskaintza berezi batekin datozkigu, eta txikiteroek beraien ibilbidea duten bezalaxe, larunbat gauetan ere horrelako zerbait dagoela esan genezake.


Gaueko 11:00ak dira eta Ganbara taberna jende gazteaz betetzen hasten da, bataz besteko adina 19 urtekoa delarik. Datozen 60 minututan bertako zerbitzariak jo eta ke lanean aritzen dira eta hori amaitzean, erdaraz esaten den bezala "Campana y se acabo", kanpai bat joaz eskaintza amaitu dela ohartarazten dute. Eta orduan zer?

 

Ba norbaitek puzker bat botako balu bezalaxe, korrika batean alde egiten dute hurrengo tabernara.

 

 

Oraingo honetan Txikixa tokatzen da. Taberna honetan azkenaldian gauza ezberdinak zozkatzen dituzte eta tira, bezeroa erakartzeko beste modu bat dela esan dezakegu eta hortik Zalla tabernara, ibilbideko azken geltokia.


Jada 1:30ak dira eta jendea... Non dago jendea? Antenak martxan jarriz, batzuek Azkoitira doazela diote eta beste batzuek, berriz, Zarautza. Zer gertatzen hemen ba? Zer dute beste herriek? Azkenean, herriko denek alde egiten baldin badute, nahiz eta toki ezberdin batean egon, jendea ia ia bera izango da eta ez hori bakarrik, gainera garestiago, Zarautzengatik diot, batik bat.


Baina ez dut uste hemen gazteek bakarrik dutenik errua. Tabernariek zer? Azkoitin, adibidez, tabernarien elkarte bat dago eta guztien artean kontzertuak e.a. antolatzen dituzte. Hemen? Hemen gutxi batzuk eta bakoitza bere kasa.


Ulertzen dut ordea, azken hauek pentsa dezakete, zertako antolatuko ditugu gauzak, ondoren jendea beste herrietara joaten baldin bada?


Herritarrok, maite dezagun gure artean duguna eta saia gaitezen zuek beste herriek erakarriak izan zareten bezalaxe, kanpokoak gurera erakartzen.


Adibidez, ni pasa den larunbatean Gure Txokoa tabernak erakarri ninduen. Zergatik? Ba nire tragoa lasai asko edaten ari nintzen bitartean, fruitu lehorrez beteriko plater batzuk muxutruk barran jarri zituztelako, eta ez, ez ziren Gabonak, baina gau ona pasa nuen :=)

detalle2

Dokuteka

B1
2016-01-28

x61pRelaContWAR

  • Urbieta , Jon
16239291

x61pViewCountWAR

5128

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR