Dokuteka
Apustuzaleak al gara?
Tomas Armendariz Kantabriko tabernako nagusia da, euskal apustuen erreferentziako tokia.
NOLA EGITEN DA APUSTU TRADIZIONAL BAT?
Egun bat jartzen dute seinalatuta bilera bat egiteko, eta hemen biltzen dira, ez? Eta, orduan, ordu bat jartzen dute, igual, 8tatik 9tara edo 7tatik 8tara, eta bi elkarte bat etortzen direnean, ba orduan jartzen dituzte mahaien gainean bere zeha batzuk, kondizioak, jokoa egiteko. Eta bi aldetatik baldin badaude konforme bezala, konforme, orduan joaten da paper batean dokumentu bat egiten da eta dokumentu horrekin gelditzen da joko hori seilatuta. Gero hortik aurrera eskatzen dira permisoak Gobierno Vascon, Udaletxean, eta haien autorizazioarekin martxan jartzen da joko hori. Eta, gainera, egun horretan bertan botatzen da diru seinale bat, lehengo eran bezala, eta gero beste egun batzuk jartzen dira diru hori konpletatzeko.
ZEIN ALDE DAGO BETIKO APUSTUETATIK MAKINETAN EGITEN DIRENETARA?
Niretzako, herri-kiroleko jokoek makinekin ez dute ezer ez ikusirik. Herri-kirolen jokoa da Euskal Herriko zain bat, zain bat datorrena bere kulturarekin, bere historiarekin batera dator euskaldunekin eta orduan egun horretan hemen jokoa egiten denean, apustua egiten denean biltzen dena da euskaldun euskaldunak, gure kultura hori. Eta makinakoa da, hotzagoa da futbola-kontuekin, balonzesto-kontuekin, Messik gola sartu ahal duen, Cristiano sartu ahal duen… gauza desberdina da, ezer ez ikusirik ez dauka.
ZEIN DA GOGOAN DUZUN APUSTURIK XELEBREENA?
Bueno, pilota-final batean, finala zen, semifinala zen jokatu zuen Lajosek eta, Lajosek berriz, Belokik eta Santik, riojanoak, Beloki zen oso faboritoa jokatu zuen igual 3.000 euro 500 eurori eta Santik irabazi zion partidua 22-19. Egon zen Beloki irabazten 19 eta 14 eta Labriten hortxe gelditu zen. Joko hori berak eraman egin zuen, Santi horrek. Hori izan izan zen sorpresa handi bat. Eta hemen herri-kirolen gainean, ba bueno, hemen aizkora-apustuen gainean batzuk izan dira. Azkeneko jokoetan, Jose Mari Olasagastik irabazi zuena golpe batengatik, hor Rekondorekin, hori izan zen pum pum eta Jose Marik berak pentsatzen zuen ez zuela irabazi, baina irabazi egin zuen, golpe bat bakarra nahikoa izan zen etxera eramateko horko zera hori, txapel hori.
