detalle dokuteka-generico-fitxa

Australiara joateko jakin beharrekoak

Helburu desberdinek bultzatuta gero eta euskaldun gehiago ditugu munduko beste muturrera bizitzera joandakoak.

Horietako bat da Laura Gutierrez zarauztarra. Duela urtebete Australiara joan zen ingelesa ikasteko aitzakiarekin, eta harrezkero han bizi da. Australiara joan nahi dutenekin pentsatuta, www.australirantz.com web orrialdea sortu du.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

MANU ETXEZORTU.-Beno, goizeko 10ak eta hogeita bost minutu. Lehen esan dizuegu gaur Australiaz hitz egiteko asmoa daukagula. Laura Gutierrez han bizi da, orain Gabonak pasatzera etorri da. Eta zergatik erabaki zenuen Australiara joatea? Ze, norbaitek ingelesa ikasteko esango luke ba joango naiz Londresera, Ingalaterrara, Eskoziara, edo Irlandara , baina Australian, han beste puntan..
LAURA GUTIERREZ.- Aurrena, Ingalaterran pentsatu nuen,
MANU ETXEZORTU.-  Bai..
LAURA GUTIERREZ.- …  baina gero hasi nintzen pentsatzen, eta hango eguraldia ez da Australiakoa bezalakoa, eta gero ere ba, nik uste ba han jende asko dagoela ja, Ingalaterran pixka bat esplotatuagoa dagoela.
MANU ETXEZORTU.-  Zuk zure esperientzia hori, Australiara joatekoa, nondik hasi zinen, lana non bilatu, non ikasi, zer egin, hori guztia, informazio hori bildu duzu eta sortu duzu Interneteko atari bat, Australirantz izenekoa ezta? Australirantz.
LAURA GUTIERREZ.- Bai, bai, Australirantz deitzen da.
MANU ETXEZORTU.- Hori da. Beno, kontaiguzu esperientzia. Erabakitzen duzu, bale, joango naiz Australiara eta nondik hasi, zer egin. Zer egin behar da?
LAURA GUTIERREZ.- Lehenengo gauza, beno, bisatua. Aurrena nahi nuen egin bidaiatu herrialdetik eta orduan atera nuen turista-bisa.
MANU ETXEZORTU.-Turista-bisa
LAURA GUTIERREZ.-Hori da..
MANU ETXEZORTU.- Eta horrek irauten du zenbat denbora?
LAURA GUTIERREZ.- Beno, nik atera nuena urtebeterako zen.
MANU ETXEZORTU.- Urtebeterako. Bale.
LAURA GUTIERREZ.- Hori da. Hara joan nintzen,  eta beno hara joan baino lehen dago web orrialde bat “couchsurfing” izena duena, dela ba bidaiarientzako eta han jendea ezagutzeko edo.. dago ere bai jendea web orrialde horretan, ba bere sofa ze couchek sofa esan nahi du, ba orduan  bere sofa lagatzen dizula han lo egiteko doan eta ..
MANU ETXEZORTU.- Nolakoak dira australiarrak? Nolako jendea da?
LAURA GUTIERREZ.- Australiarrak? Ba, hombre, nik uste gure antzekoak direla. Ez dira oso desberdinak. Nik behintzat, nik uste zorte handia eduki dudala ezagutu nuen kuadrillarekin eta , eta umore asko daukate nire ikuspuntutik, eta hori, dibertiduak (dibertigarriak), eta jatorrak dira. Jende jatorra da.
MANU ETXEZORTU.- Eta gero han zer esan behar nizun.. Bizi-maila hemen baino altuagoa izango da, baina beno soldatak ere maila berean izango dira, ezta? esan nahi dut…
LAURA GUTIERREZ.- Soldatak hangoak, bai, hemen baino altuagoak dira. Bizi-kostua ere altuagoa da, baina bai, hango soldata ere altuagoa da. Egia da.
MANU ETXEZORTU.- Esan dugu Australirantz ataria jarri duzula martxan ba, beno, jendeari laguntzeko pixka bat, zure esperientzian oinarrituta jendeari informazioa ematen diozu Australiara joan nahi badute bizitzera, lan egitera, ba nondik hasi, zer egin eta abar. Jendea asko jarri da zurekin kontaktuan galdera zehatzak eta egiteko?
LAURA GUTIERREZ.- Bai, bai, jarri dira. Orain dela gutxi publikatu nuen webgunea, baino, bai, hasi dira.. mutil bat jarri zait hor Estatu Batuetan dagoena, eta nahi zuen, nahi du bilatu aber beka bat edo, han ikasteko, eta beno, pixka bat galdetzen dizue.. ni irekita nago denei laguntza emateko eta…
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B1
2016-01-05

x61pRelaContWAR

16238435
00:02:52

x61pViewCountWAR

6128

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR