Etxe bat alokatzen

Etxebizitza bat alokatzen dute. Iragarkia irakurri du Arantxak eta deitzea erabaki du.

Material hau 1984an eman zuen argitara HABEk Euskalduntzearen A mailarako langaiak izeneko bilduman.

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Etxe batek dituen hainbat elementu:

 

 

Logela/gela

 

Sukaldea

 
 

Komuna

 Balkoia

  

Garajea

 Ganbara

Altzariak

 Patioa

 

Berogailua

Eskailera

   

 

 

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Ring-ring.
GIZONAK: Bai. Esan.
EMAKUMEAK: Kaixo. Martin Irigoien etxean dago?
GIZONAK: Bai, ni naiz. Nor zara, ba?
EMAKUMEAK: Begira. Arantxa da nire izena eta egunkarian iragarki bat irakurri dut. Etxebizitza bat alokatu nahi duzu, ezta?
GIZONAK: Bai, hala da. Informazioa nahi duzu?
EMAKUMEAK: Bai, mesedez. Zenbat gela ditu guztira?
GIZONAK: Begira: lau logela, sukaldea, egongela eta komun bi ditu. Ah, balkoia ere badu.
EMAKUMEAK: Eta….zenbat metro koadro dira?
GIZONAK: 120 direla uste dut.
EMAKUMEAK: Garajerik badu?
GIZONAK: Ez, garajerik ez du, baina ganbara txiki bat bai.
EMAKUMEAK: Zer prezio du?
GIZONAK: Garestitxoa da, 35 mila pezeta; baina abantaila handiak ditu; oso toki onean dago, Donostia erdian. Parte Zaharra ere hurbil du; dendak, autobusak eta zerbitzu guztiak oso gertu ditu.
EMAKUMEAK: Bai, baina garestitxoa iruditzen zait. Altzaririk badu?
GIZONAK: Ez, ez; hutsik dago.
EMAKUMEAK: Beste gauza bat: gela guztiak kalera begira daude?
GIZONAK: Bai, noski, gela guztiak daude kalera begira. Ez du gelarik patio aldera.
EMAKUMEAK: Eta berogailu eta telefonoa baditu?
GIZONAK: Begira. Berogailua badu, baina telefonorik ez. Eskailerako gastuak ere ez dira garestiak: bi mila pezeta besterik ez.
EMAKUMEAK: Tira, ba; pentsatuko dut. Garestia iruditzen zait. Mila esker, dena dela.
GIZONAK: Eskerrak zuri. Agur.

A1
1984-03-13
16236387
01:35
6868