detalle dokuteka-generico-fitxa

Amurizaren ebidentziak

Xabier Amuriza bertsolari eta idazleak liburu berri bat argitaratu du: "Zazpi ebidentzia birjaiotzarako". Hori dela-eta elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko Amarauna saioan.

Liburuan Amurizak aipatzen du euskara batuak dagoeneko egin duela 50 urteko ibilbidea eta badela garaia zenbait urrats bizkorrago emateko.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]


KAZETARIA: 1968an izan zen, Arantzazun 1968-9an, euskara batuaren oinarriak ezarri zirenean. Zer ari zara bigarren Arantzazu bat eskatzen?
X. AMURIZA: Ez, nolabait esateko, ba, orduan  hartu ziren erabakiak aurrera joan diren urratsetan, ba, aurrerago joan daitekeela eta erraz joan daitekeela aurrerago, ba, adibidez, hiztegigintzan, lexiko kontuan, oraindik hor patologia txiki batekin arrastaka ari gara. Ba, orduan, hor zabaldu egin behar dela irizpidea, eta teilatua pixka bat zabaldu egin behar dela. Eta gero, sintaxi aldetik, erlatiboa eta abar; kontu oso zehatzak dira, oso konkretuak dira, nik batzuetan ustezko soluzio batzuk ematen ditut, beste batzuetan planteatu; aditzean, esate baterako, nire ebidentzia da aditza erraztu eta laburtu egin behar dela. Badakit oso zaila dena, baina bide batzuk ematen ditut, horretarako aurrerapausoak egin daitezkeenak.

KAZETARIA: Klaro, hau kuriositate hutsa. ‘Zazpi ebidentzia birjaiotzarako’ egin duzu eta ez ‘Birjaiotzarako zazpi ebidentzia’

X. AMURIZA: Ez. Hori, hain zuzen, ataletariko bat, Esaldiaren ordena, malgutu… Hau da, espresabide guztiak modu naturalean egiteko, euskara askatu egin behar da, malgutu egin behar da, baliabideak behar dira… Orduan, azken utzi nahi duzuna azken uzteko era naturalak behar dira, eta esaldiaren kolokazioan, kokapenean, euren lekuan edo leku batetik bestera aldatzea oso desberdina da espresioan…. Orduan, nik, ‘Zazpi ebidentzia…’ nik lehen, ebidentzia eta zazpi utzi nahi dut lehenengo, eta gainera ‘birjaiotza’ lehen aipatua zenez, ba, kasu honetan, izenburu batean, lehenenen irakurri behar duena irakurleak, eta gero zertarako. Izan zitekeen alderantziz, nik birjaiotzari eman banio lehen garrantzia, baina ez, nire kasu honetan espresioa ‘zazpi’ eta ‘ebidentzietan’ jarri nahi nuen.

KAZETARIA: Bueno, hor aipatu duzu lehen, zazpi ebidentziak banaka-banaka esatea igual astuna izango litzateke, baina lexikoaren teilatua zabaltzearena. Hori inportantea da, ez dakizu zer lasaitasuna ematen digun.

X. AMURIZA: Baina zabaldu ondo, eta irizpide eta kriterio onez. Zabortu ez, zabaldu bai, zabortu ez. Orduan, zergatik hartzen dugu ‘fikzio’ bai eta ‘anbizio’ ez, zergatik ‘erosio’ bai ‘eklosio’ ez? Nik hor markatzen dudana da irizpide sano bat, irizpide edo ustez sanoago bat; orduan, irizpide sano eta seguru bat. Orduan, ondare komunaren irizpidea niretzat funtsezkoa da; ondare komuna esatean zer esan nahi dut? Ba, gure inguruko hizkuntza handien, gu kokatuta gaude eremu batean eta hizkuntza handien komuntasun hori ikusita, ba, euskarak ere defendatzen dut, gainera, hor gaudela eta hor egon behar dugula. Orduan, ba, ez da berdin espainoletik hutsetik datorren hitz bat edo frantsesetik datorren hitz bat edo espainolak, frantsesak, ingelesak, italianoak, galegoak, katalanak…. elkarrekin konpartitzen duten hitz bat. Adibidez, ‘anbizio’ horietako bat da. Zer gertatzen da? Zoaz hiztegietara eta zer aurkitzen duzu? Kaos bat aurkitzen dugu, askotan kaos bat. Zergatik? Ba, ‘anbizio’-ren ordainak-eta baliokideak ematen hasten dira eta dator sinonimoen hiztegi bat bezala. Orduan, ba, nik hori ematen dut irizpide zabalago baten moduan. Badakit hitzak banaka egin behar direla, baina hitz komunetan, hitz internazionaletan, internazionala behintzat eremu zabal horretan, aizu, guk hor partaide izan behar dugu eta gara; bestela, geure burua endredatuko dugu, trabatuko dugu eta, gainera, hizkuntza deskolokatu egiten dugu eta…

KAZETARIA:… indar handia galdu ere bai.

X. AMURIZA: … indar handia galtzen dugu, ez dugu behar den espresio hori lortzen. Eta gainera, hizkuntzak zirrikitu eta ñabardura eta gauza asko ditu eta denak behar ditugu ezer galdu gabe.

KAZETARIA: Eta norentzako egina dago liburu hau?, norbaitentzat pentsatuta egina bada.

X. AMURIZA: Ba, debatitzeko… Nik, behintzat, irizpide horien arabera idazten dut. Orduan, idazleentzat, irakurleentzat, egunkarientzat, esatarientzat…. denontzat. Nik ez dut inorekin haserretu nahi, nik nahi dut jendea konbentzitu.

KAZETARIA: Euskaltzaindiarentzat?

X. AMURIZA: Ba, bai, nahi badu, nahi badu bai. Baina esana daukat Euskaltzaindiaren azkeneko hiztegia ondo egongo da, baina hiztegi horrekin ezin duzu etxeko atarira ere irten. Beraz, mende erdi betetzera doan euskara batuaren Euskaltzaindiaren azken hiztegi horretan milaka eta milaka hitz falta dira. Hurrengo bertsioan aterako dituzte? Ez dakit, baina falta dira bitartean. Batez ere, euskal hiztegiek erdaratik euskarara erabiltzen ditugu gehienbat. Hor lau hiztegi aipatzen ditut euskararen baturako eginiko asmoetan, hor ikusten dugu zer egiten dugu hitz komun asko eta asko milaka hauekin, zer saltsa-maltsa armatzen dugun askotan.


 

detalle2

Dokuteka

C1
2012-12-27

x61pRelaContWAR

16235372
00:05:00

x61pViewCountWAR

4124

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR