Dokuteka
Kerman, mintzalagun bila: Artista
Egia bihurtu eta museo bilakatu esango dugu. Gogoratu erlatibozko esaldietan aditz laguntzaileari -n ipintzeaz: 'Hemen dagoen artelan hau polita da.'
Kermanek Chillida-Leku museoa bisitatuko du.
Transkripzioa:[+]
Transkripzioa:[-]
ITZIAR: Aupa, Kerman.
KERMAN: Aupa, Itziar. Zer moduz?
ITZIAR: Ondo
KERMAN: Museoa ikusteko geratu gara, ezta?
ITZIAR: Bai, bai
KERMAN: Primeran! Aizu, gauzatxo bat... Nonbait irakurri dut baserri hura, garai batean, Chillidaren etxea zela, eta museoan bihurtu duela bere familiak… Egia al da?
ITZIAR: Ez. Bueno, egia da museo bilakatu dutela espazio hau eta etxe hori. Baina Chillida, Chillida familia Donostian bizi izan dira. Bai.
KERMAN: Eta, oker ez banago, Chillidaren ametsa eskulturak halako leku ireki batean jartzea zen… Hortaz, ametsa errealitatean bilakatu zuen, ezta?
ITZIAR: Bai. Hori egia da. Espazio hau erosi zuen eta eskulturak jarri zituen arnasa hartzeko, bizitzeko, herdoiltzeko.
KERMAN: Nik ere badaukat ametsen bat edo beste. Eta espero dut egian bihurtzea!!!!
ITZIAR: Ea ba, zeintzuk dira?
KERMAN: EGA gainditzea, Mihiluzera joatea, Benito Lertxundi ezagutzea eta Gaur Egun aurkeztea…
ITZIAR: Ba, nik uste dut EGA gaindituko duzula, Mihiluzera igual joango zara, baina, Gaur Egunekoa ez dakit, ez dut ikusten...
KERMAN: Tira, tira, Itziar. Goazen! Goazen museoa ikustera!
AZALPENAK
Egia bihurtu eta museo bilakatu esango dugu. «Chillidak baserria museo bilakatu zuen» edota «nire ametsa egia bihurtu da» esango dugu. Horrenbestez, baztertu egingo ditugu «Chillidak baserria museoan bilakatu zuen» edota «nire ametsa egian bihurtu da».
KERMAN: Aizu, Itziar… Ikusi ditugu eskultura guztiak metalezkoak ziren, ezta?
ITZIAR: Ez. Batzuk altzairuzkoak, burdina, harria ere landu du... Adibidez hori granitozkoa da
KERMAN: Egia esango dizut... Nik arte modernoaz ez dakit gehiegi...
ITZIAR: Baina Kerman, inoiz museoren batean izango zinen
KERMAN: Bai. Museo arkeologikoan izan naiz bakarrik... Eta ikusi ditut eskultura guztiak klasikoak dira... Uste dut erromatarren garaikoak direla, ez dakit. Dena den, hemen dago artelan hau zaharra da, ezta? Chillidak aspaldi egingo zuen...
ITZIAR: Kerman, aspaldikoa izateak ez du esan nahi zaharra denik. Mende honetakoa da
KERMAN: zu ere eskultorea zara, Itziar?
ITZIAR: Ez. Marketin eta komunikazioan egiten dut lana.
KERMAN: Ba, nik artista itxura hartzen dizut!!! Eta bion artean eskultura modernizatzen badugu, e? Hemen dagoen hau, adibidez... Txotxekin edo... Zer iruditzen?
ITZIAR: Ba, artista galanta zarela!
AZALPENAK
Gogoratu erlatibozko esaldietan aditz laguntzaileari –n ipintzeaz. «ikusi ditugun eskultura guztiak zaharrak dira» eta «hemen dagoen artelan hau polita da» esango dugu. Okerrak izango dira «ikusi ditugu eskultura guztiak zaharrak dira» edota «hemen dago artelan hau polita da».
KERMAN: Chillida hasieran margolaria zen. Gero bihurtu al zen eskultore? Edo alderantziz?
ITZIAR: Hasieran, futbol jokalaria, gero margolaria, gero eskultorea eta artisaua...
KERMAN: Beraz, Chillida eskultorea zen, baina era berean margolaria, arotza, igeltseroa ere bai...buf! Hori bai gizona! Gure amak horrelako semea nahi zuen. Baina ametsa ez zaio errealitate bihurtu...
KERMAN: Bestalde, irakurri dut baserri hau Chillidak berak eraberritu zuela, hemen dauden obra guztiak biltzeko… Hala al da?
ITZIAR: Kerman, ez al zaizkizu eskulanak gustatzen?
KERMAN: Ez gehiegi... Baina, Chillidaren familiak hemen egin duen lana ikusita... Agian, nik nere amaren etxea museo bihurtuko dut!!!
ITZIAR: etxe handia daukazu?
KERMAN: Ez, ez... Baina amak sekulako litxarreria mordoa dauka... Aitak beti esaten du: «Etxe honetan ezin da ezer lurrera bota gabe ibili... Museoa ematen du », kar, kar...
ITZIAR: Kerman, zertaz ari zara?
AZALPENAK
Egia bihurtu eta museo bilakatu esaten dela ikusi dugu gaur Chillida Lekun. «Chillidak baserria museo bilakatu zuen.» «Nire ametsa egia bihurtu da.» «Chillidak baserria museoan bilakatu zuen», «Nire ametsa egian bihurtu da», eta antzekoak ez dira egokiak izango.
Bestalde, erlatibozko esaldietan, aditz laguntzaileari -N ipintzea ahaztu zaio: «Hemen dagoen artelan hau erromatarren garaikoa da» eta «Bisitatu ditudan museo guztiak zaharrak dira» esango dugu, eta ez «Hemen dago artelan hau erromatarren garaikoa da» edota «bisitatu ditut museo guztiak zaharrak dira».
Hori gaur ikusitakoa. Zuek beti esaten duguna: honekin edo harekin, baina egin!
