detalle dokuteka-generico-fitxa

Eta jatetxean erreserba egiterakoan kobratuko balizute...

Ferran Adrià sukaldari katalanak mahaia erreserbatzen duen bezeroari aldez aurretik kobratzea proposatzen du.

Ferran Adrià chefa mahaiaren erreserba egiten duen bezeroari kobratzearen alde azaldu da. Izan ere, bezero askok azken orduan bertan behera uzten omen dute erreserba, eta horrek diru-galera latzak sortzen omen dizkie jatetxeei eta. Neurri horrekin horixe saihestu nahi du. 
 
“Zergatik egin dezake hori hotel batek, eta ez jatetxe batek?”, galdetu du Adriàk Donostian, Telefónicak eta Basque Culinary Centerrek antolatutako “El restaurante en la era digital” jardunaldian. Jardunaldi horretan bere lanbideaz hitz egin du, sukaldeaz haratago gertatzen denaz, alegia.
 
Eta esan du, erreserbak on line egiteak hainbat jatetxeri aukera eman diola aipatutako neurriari ekiteko, eta horrela aurrea hartzen zaiola erreserbak azken orduan bertan behera uzteak, eta aurreikusitako hainbat mahai hutsik geratzeak, dakarten lan-kargari.   
 
Sukaldari katalanak esan du jatetxe bat ireki aurretik negozio-modelo bat izatea beharrezkoa dela. “Lehen aldikoz jatetxeak beraiei buruz enpresa gisara hasi dira hitz egiten. Hori ez zen lehen horrela”. Hori adierazi du Adriák bere ustez “munduko negoziorik zailena” denaz. Eta zergatik negoziorik zailena? Bada “inor ez delako gauza arrakastaren formula zein den esateko”. 
 
Zera erantsi du, aurretik jarraibide batzuk segitu behar dituela jatetxe bat jarri nahi duenak, eta “beste edozein enpresatako zuzendari baten antzera” jokatu behar duela.  
 
Negozioa berme gehiagorekin hastea dela kontua nabarmendu du Adriàk. Izan ere, jatetxeen erdiak ez omen du 5 urtetik gora irauten, eta %22ak ez omen du 2 urtetik gorako ibilbiderik egiten. 
 

detalle2

Dokuteka

B1
2017-11-21

x61pRelaContWAR

16176897

x61pViewCountWAR

4110

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR