Jatetxe bereziak

Noaoa programako esketxa. Bertan Mañukorta hiru jatetxetan ikusiko dugu: txinatarrean, jatetxe garestian eta makrobiotikoan.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Mañukorta. Gabon deizuela denoi. Euskal Herriak fama du mundu osoan oso ondo jaten delako. Nik sagardotegiak eta erretegiak ditut gustukoen. Baina, azkenaldi honetan, badira sukaldaritza ezberdina egiten duten beste jatetxe batzuk. Jatetxe ezberdinak.  

Aurrena, eskeletan sekula agertzen ez diren pertsonen jatetxera joan nintzen. Txinoak (txinatarrak), alegia. Degustazio (dastatzeko) menu bat hartu nuen. Probatzeko.  

Aurreneko platera jateko kristoren komeriak izan nituen makila zikin horiekin. Azkenean, azeitunak palilloekin (zotzekin) bezala heldu behar. Gero, gasoil (gasolio) kolorea duen likido batean busti, eta barrura.  

Arroza eta angila (aingira) eta banbu eta horiek denak jan eta gero, afariko ... sakatu nuen eta begiratu zer pasa zen:  

Aizu, hemen barruan muskerra dago, e! Eta daukan itxuragatik aspaldi sartuta dagoela esango nuke. Atera kontua segituan.  

Jota, muskerra botila barruan. Hori, hori, hori, nola sartu ote zen botilan? Makina sagardotegi itxi zituen sanidadeak (osasun-sailak) ukuiluan jangela zegoelako.  

Bueno, hurrengo egunean trago txar hori pasatzeko, jatetxe garesti horietako batera joan nintzen afaltzera. Baina garesti, garesti, e!  

Zerbitzaria 1. Onddo-nahaskia, trufa eta barazkiekin, bi aldiz irabiatua.  

Mañukorta. Zer da? Oilagorraren arrautzekin egindakoa? Horregatik izango da hain gutxi.  

Zerbitzaria 1. Alberjinia egosia arkume-puding (arkume-budin) epel eta foie deshidratatuarekin sagar-karamelotan bustia.  

Mañukorta. Eta arkumea non dago hemen? Ez dut ikusten.  

12 plater uste dut izan zirela. Hori bai, platera handia eta jana txikia, perdigoia bezala. Kristoren faktura pagatu, eta ateratakoan tabernara joan behar pintxoa jatera, gose. Eskerrak behintzat ardoa kategorikoa zegoen.  

Bueno, eta orain, bukatzeko, gaixoentzako zelakoan edo jatetxe horietako batera joan nintzen: makrobotikario, makrobiotikoa.  

Barkatu. Aizu, hemen zeozer arraroa ikusten dut nik. Ez dago haragirik inondik inora.  

Zerbitzaria 2. Makrobiotikook ez dugu haragirik jaten.  

Mañukorta. Bueno, haragirik ez egotea, bale. Baina hemen ez dago ez ardo, ez ogirik, ez arrautzarik, ez tomaterik. Zuek zer jaten duzue?

Zerbitzaria 2. Zu berria zara, ezta? Bueno, ba lasai. Hasteko, asko jaten den gauza bat edo aterako dizut: arroz-galletak, adibidez. Bai?  

Mañukorta. Bale.

Zerbitzaria 2. Benga.  

Hemen arroz-galletak. On egin.  

Mañukorta. Hau zer da? Honek porespan ematen du. Ban(ih)oa ni hemendik, debilidadeak (flakiak) eman aurretik. Eta zuek jan ezazue itxuraz, bestela, anorexia eta zikina izango duzue-eta. Adio.  

Porespan zera izaten da, elektrodomestiko (etxetresna elektriko) berrietan kaxa barruan etortzen den gauza zuri hori. Bai, jauna! Hori, pelotitak (pilotatxoak) egiten den zera hori. Hanburgesa, kebab eta pizza eta horrelakoak falta zaizkit probatzeko. Baina nik zerrikeria hori ez dut sekula nire ahoan sartuko. Nahiago dut kolesterola altu eduki eta txuleta lasai-lasai jan.  

Bueno, familia. Zuek zer, txuleta edo porespan? Gabon pasa.            

B2
2008-03-10
16279333
00:03:50
4173