detalle dokuteka-generico-fitxa

Perretxiko gutxi udazken honetan

Udazkena perretxiko-sasoia izan ohi da inguru honetan, baina aurten perretxikozaleak kexu dira, ez baitute alerik biltzen gure basoetan.

Irratiko erreportaje honetan, zer perretxiko diren onak eta zein pozoitsuak kontatzen dute; baita ere, zer teknika erabiltzen dituzten batzuk eta besteak bereizteko.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ENEKO IBARRETXE. Kaixo, Jon, egun on. Hemen nator otzarana beteta, ea hartu ditudan perretxiko guztiak bereizten laguntzen didazun, mesedez. 
JON URIBARRI. Bale ba, ahaleginduko gara. Pasatu. (Kanta)
KAZETARIA. Eneko Ibarretxe eta Jon Uribarri entzun ditugu. Bata, hasiberria perretxikoen munduan, bestea duela hiru hamarkada lanean hasi zen Bilboko Udalak perretxikoak identifikatzeko zuen zerbitzuan. Nahiz eta denboraldi bete-betean egon perretxiko gutxi dago eguraldiagatik. Zale amorratuenak, ordea, Bizkaiko larretatik ibili dira, ale batzuk bildu nahian. Tartean, Eneko. Lanak eraman du mundu hau ezagutzera.
ENEKO IBARRETXE. Nire familiako askok perretxikoen gustua izan dute beti, eta bueno, orain perretxikoei buruzko bilduma bat kaleratu dugu. 
KAZETARIA. Galdakaon Perretxikotan izeneko kromo-bilduma, hain zuzen ere. Honez gero, 8 eta 12 urte bitarteko umeen artean 1.400 ale banatu dituzte doan. Bilbon, bitartean, perretxiko zale hasiberriak zein eskarmentu handikoak Udaleko Perretxikoak Identifikatzeko Zerbitzura zalantzak argitzera joaten dira. Osasun eta Kontsumo Sailak, Irala auzoan, Ugalde kaleko zazpigarrenean duen egoitzara. Dudarik ohikoena, hauxe:
JON URIBARRI. Batez bere jendeak dakartzan perretxikoak jateko onak diren ala ez.
KAZETARIA. Horretarako ikerketa botanikoa egin behar zaie perretxikoei, eta onddoen inguruko liburuez, lupaz eta labanez baliatzen da Jon.
JON URIBARRI. Perretxikotan begiratu behar da bere parte guztia. Batzuetan usaindu egin behar da, eta beste batzuetan ebaki egin behar da, bere kolorean ebakiz gero, aldaketak egoten direlako batzuetan.
KAZETARIA. Modu errazean perretxikoak bereizteko baliagarri ere bada Enekoren kromo-bilduma.
JON URIBARRI. Perretxikoen karakteristika (ezaugarri) pilo bat datoz: morfologiari buruzko azalpenak, baina nahiko errazak umeak ere ulertzeko, ez?
KAZETARIA. Bizkaian ohikoenak diren 50 perretxiko biltzen ditu bildumak, 261 kromotan bereizita, onddoen mundua familian ere deskubritzeko.
ENEKO IBARRETXE. Pasa den larunbatean, nire seme-alabak ez dira perretxiko zaleak, eta bildumaren bitartez ba, joan ginen mendira, batu genituen perretxiko batzuk eta gero, kromoak pegatzen (itsasten) genituen bitartean etxean, bereiztu egin genituen hartu genituen perretxikoak. Eta niretzat oso esperientzia polita izan zen, seme-alabentzat baita ere.
KAZETARIA. Jonek gogoratzen dizkigu jangarrien artean zein diren lurraldean perretxikorik ohikoenak. 
JON URIBARRI. Jendeak batez be (ere) zaletasun handia dauka onddoa bilatzen; egia esan, jende askok ekartzen d(a)u. Niskaloa… Orain arte asko ekartzen izan dabe “pardilla” (ilarraka): orain toxiko moduan sartuta dago listetan (zerrendetan)… Gero, urretxak, gibelurdinak, eta horrelakoak.
KAZETARIA. Perretxiko pozoitsu edo hilgarrienak…
JON URIBARRI. Bat dago mortal bat, nahiko ugari dagoena gure basoetan, eta da paxillus inbolutus, eta “pardillarekin” konfunditzen den beste espezie bat, entoloma lividum, sarritan ikusten dogu (dugu) hemen be (ere) bai.

detalle2

Dokuteka

B2
2017-11-14

x61pRelaContWAR

16176714
00:03:13

x61pViewCountWAR

4026

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR