detalle dokuteka-generico-fitxa

Nire sentimendua nahi dut deklaratu

Aurten, Euskal Herriko bertsolarien txapelketa nagusia izango da; azken urteetan, lau urtez behin egiten da. Aurretik ia prestatu gabe kantatzen dituzte bertsoak bertsolariek. Bakarka edo beste bertsolari batekin batera aritzen dira, jartzen dizkieten gaien inguruan bertsoak osatzen.

Irratsaio honetan, txapelketa edo lehiaketa horretan parte hartuko duten bertsolariek sentimenduak, kezkak kontatzen dituzte. Zuk konpromiso bat daukazunean (azterketa…), zer sentimendu izaten dituzu? Zeren beldur izaten zara?

 

 

(Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, klik egin hemen)

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

BAT, GIZONEZKOA. Ba egindakoa eginda, neure buruarekin haserre gelditzea. Ze, bueno, badira ja txapelketa batzuk neure buruari esan niola: “Segitzez gero, egindakoarekin konforme geratu behar duzu: preparatutakoarekin konforme geratu behar duzu, eta saioan egindakoarekin konforme”. Hori esatea erraza da, baina gero ondo ateratzen ez denean ez da hain erraza izaten.
BI, EMAKUMEA. Ba ez litzaidake gustatuko azkeneko txapelketan geratu nintzen zapore eskasarekin ez nuke gelditu nahi. Hor Gasteizen izan nuen egun txar-txar-txar-txar bat eta ez nuke… Hori ez baldin bada gertatzen, beste denarekin konformatzen naiz.
HIRU, GIZONEZKOA. Ba nire helburua ez betetzea. Hau da, nire helburua bertsotan egitea bada, ba hori ez lortzea, hori ez ematea.
LAU, GIZONEZKOA. Egia esan txapelketa niretzat laburra izango da aurten, egun batean hasi eta bukatuko da. Eta orduan, oharkabean pasatzea litzateke niretzat txarrena eta beldur gehien ematen didana. Nahiko nuke hasieratik aski motorra ondo berotuta sartu.
BOST, EMAKUMEA. Ez litzaidake gustatuko, adibidez, egin nahi ez nukeen hori egitea, esate baterako ezintasunagatik, ez? Ba bat-batekoaren larritasun horretan ba… Demagun, gustuko ez dudan gai bat, edo ikuspegi bat edo, ez dakit, niretzat errazkeria kontsideratuko nukeen zerbait, edo “egin beharra” izatea.
SEI, EMAKUMEA. Batez ere blokeatzea da beldur gehien ematen didana. Ba ez egotea momentu horretan hor, beldurra egotea mikrofonoan eta ez ni. Eta hori, askatu gabe sentitzea. Bueno, batez ere da ez egotea ni hor.

detalle2

Dokuteka

B1
2017-09-26

x61pRelaContWAR

16175685
00:01:39

x61pViewCountWAR

4066

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR